Pages

Herria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Herria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-12-15

GAZTETXE PUBLIKOA eraiki dezagun! 2.eztabaida bihar gaztetxean


Duela pare bat hasi ginen Trapagaranerako GAZTETXE PUBLIKOA proposamena lantzen. HErriko beharretatik hasita, autogestioa oinarri izango zuen herri proiektu bat lantzen.

Taldeak egin genituen, gazte pila bat elkartu, ideiak trukatu, azaldu eta adostu. Bigarren bilera izango dugu bihar. Nola gestionatuko dugu lokala? Nola koordinatu talde guztien artean espazioak? Aurrekoan bezala bihar ere bai, etorri eta parte hartu, zu gabe ez dago gaztetxerik!!

abenduak 16 ostirala
AFARI-BILERA
22:00etan Basetxe gaztetxean

Eztabaidarako gidoia hemen: http://euskalherria.indymedia.org/media/2011/12//78286.pdf

ekarri afaltzeko zerbait etxetik!!

2011-08-06

Abuztuak 6, SALBATORE EGUNA, gure herriaren eguna.

Bere eguna zein den ez dakien herria, arimarik gabeko herria omen da. Izan genuen nortasun bat baina gure herriaren garapen demografikoa batetik, kontsumo kulturaren sarrera bestetik eta udaletxearen utzikeriaren ondorioz itota ahaztu egin zaigu gure herria zein den eta gu nor garen. Horrela gaude, gazteek uste dugu San Ramon (abuztuak 31) dela gure herriaren eguna baina hori ez da beti horrela izan.

Abuztuak 6 da Trapagaranen eguna
Abuztuak 6 izan da beti Trapagarandarren eguna. Oraindik ere Gorbeialdeko euskaldun zaharrek gure herriari euskaraz Salbatore deitzen diote, izan ere egun horren inguruan, abuztuaren lehen astean, ospatzen baitziren historikoki gure herriko jaiak. Meatzaldean oso jai famatuak ziren eta gure herriko zaharrek esaten dutenez 6 egun irauten zuten (astelenean hasi eta iganderarte). Haurrentzako jolasak, erromeriak eta txarangak egoten ziren, txirrindularien karrera profesionala, igela txapelketa, artzain txakurrak, txiste kontalariak, tronpalariak...

Abuztuak 31 zergatik bihurtu da gure herriko jaia?
Ramon de Durañona XIX.mendean Trapagarandik Argentinara joan zen "indiano" bat izan zen. Ameriketan aberastu zen eta eskola bat sortzeko dirua bidali zuen Trapagaranera. Trapagarango lehenbiziko eskola izan zena gaur egungo udaletxearen beheko partean kokatu zen, eta eskola gestionatzeko fundazio bat sortu zuten: Ramon de Durañona fundazioa. Fundazio horretan 6 patrono zeuden (Urioste, Escontrilla, Llano, San Andres eta Zaballako ordezkari bat + alkatea) eta fundazioak abuztuaren 31ean San Ramon egunean Ramon de Durañonaren omenez meza bat egiten zuen.

Frankismoan, Trapagarango INDARRA dantza taldea abuztuaren 31ean euskal dantza alarde bat egiten hasi zen, Ramon de Durañona fundazioaren egunaren aitzakipean euskalduntasuna eta abertzaletasuna gure herrian berriz piztu asmoz.

Horrela Frankismoa amaitu ondorengo lehenbizko udaletxea sortu bezain laster jaiak abuztuaren amaierara pasatu zituzten. Hasieran abuztuaren 31an amaitzen ziren gure herriko jaiak eta horrela ezagutu ditugu gehienok, baina orain Bilboko jaiak atzeratzearekin batera, gure herriko jaiak ere atzeratu egin dituzte eta abuztuaren 31an hasten dira. Zein herri klasetan bizi gara bere eguna finkaturik ere ez daukana?


Gure nortasuna berreskuratzea, helburu estrategikoa.
Gaur egungo ikerketa soziologiko nagusiek herri nortasuna eta gizarte sare sozial sendoak hartzen dituzte herritarren sokuntza, inizatiba eta partehartzearen oinarritzat. Berako jaiak abuztuaren hasieran izan dira eta hala jarraitzen dute, Lizarrakoak ere bai eta ez dituzte Gasteizkoekin koinziditzen dutelako aldatzen, Portugaletekoak abuztuaren bigarren astean dira eta arrakastaz eusten diete, Arratiako Areatzan Bilboko Aste Nagusiarekin bat datoz.

Ez dugu herri nortasunik, herri bazkaria ikusi besterik ez dago, gure herriaren taminako edozein herritan 800-1000 pertsona bildu ohi dira, non gaude gurean? Egia da aurten parte hartzea jai batzordean handitu dela baina asko falta zaigu egiteko: gizarte sareak sendotu, herriko taldeetan oinarritutako jai eredu propio bat sortu eta kuadrillen partehartzea bultzatzeko ohitura sortu. Ez dugu esaten abuztuaren bukaerako jaiak berriz hasierara itzuli behar direnik baina bai abuztuaren 6a berreskuratu behar dugula. Eguneko jai egun bat berrasmatu behar dugu, carrascoliendasekin egin dugun bezala, inter-generazionala, gaudenak kalean elkartuko gaituenak. Gure herriaren identitatea ber-sortu eta gizarte sarea trinkotuz Trapagaran berria eraikitzeko, bestela berdin izango baitzaigu gure herriko jaietan egon, Mao-Mao diskotekan zein Salouko edozen hondartzako rave batean, nahiz eta txosnak egon. Azkenean herriko zahar batek gaur goizean lehengo garaietaz oroituz esan digun bezala jaia herriak egiten du.

2011-05-23

HAUTESKUNDEAK: Eskozia bezala Euskal Herria eta Trapagaranen aldaketa

BILDUren olatua tsunami bilakatu da hauteskundeetan eta izugarrizko indarrez sartu da udaletxeetan. 314.000 botorekin Hego Euskal Herriko 2. indarra izan da. Alderdi espainolak asko ahuldu dira eta Euskal Herri libre eta ezkertiar bateruntz bidea zabalago eta argiago ikusten da.

Horrela ari da gertatzen Eskozian. 2007an SNP alderdi abertzaleak hauteskundeak irabazi zituen lehenbiziko aldiz Eskozian, orduan autodeterminazio erreferenduma egingo zuela adierazi zuen. Ordutik kaleko lanean ari dira Eskoziako abertzaleak, independentziak dituen onurak azaltzen, gizartea eraldatzen erreferendumerako prestatzen. Emaitzak ere heldu dira: Aurtengo hauteskundeetan abertzaleek gehiengo osoa lortu dute Eskoziako parlamentuan lehenbiziko aldiz. Independentzia erreferenduma egingo dute legegintzaldi honetan eta aditu guztiek diotenez baiezkoak irabaziko du.

Bide beretik ari gara Euskal Herrian. Borroka aramatuaren fasea gainditzen ari garen honetan, erresistentzia fasetik eraikuntzara jauzi egin dugu. Euskal Herri askeak beste gizarte eredu hobe bat ekarriko du, justizia soziala, demokrazia partehartzailea, ongizatea... Ereduen eztabaidan murgilduko gara eta eztabaida horretan BILDUk Euskal Herrian gehiengoa lortzeko lan egingo du. Eskozian bezala Euskal Herria askatasunera eramateko. Euskal Herria XXI.mendeko munduan beste eredu alternatibo baten eraikuntzan ari diren herrien multzoan sartzeko.

Trapagaran prozesu horren baitan dago
-PSOEk (%33,73) beherakada handia izan du eta 2232 botorekin gelditu da.

-PNVk (%33,43) ez du lortu gure alkatearen etengabeko itxikeria eta jauntxokeria irudikatzea eta ez du lortu aurreko hauteskundeetatik boto bat gehiago ere gehitzen eta 2212 boto eskuratu ditu.

-BILDU (%18,38) indartsu sartu da udaletxera eta indarrak gehitzea lortu duen bakarra izan da 1216 boto lortuz.

-PPk (%5,8) zuena mantendu du 384 botorekin.

Emaitza horiekin udaletxea horrela gelditu da osatuta:
PSOE 7 zinegotzirekin
PNV 6 zinegotzirekin
BILDU 3 zinegotzirekin
PP zinegotzi 1ekin
20 urte daramatza orain arteko alkateak boterean, 20 urte eta milaka harresi. Denbora honetan jauntxoak bihurtu dira Sagredo, Pilar eta konpainia. Udaletxearen jarrera lotsagarria izan da azken 4 urteetan, prepotentzia eta txuleria hutsa, inposaketa, anti-euskalduna, herriko edozein proposamenetarako oztopo bat.

Ezin da horrela jarraitu, Sagredo eta bere ekipoa bere aulkietatik desalojatu behar da. Udaletxea herriari ireki, aire berria sartu. Aukerak badaude, BILDU eta PNVren artean konpontzea da kontua. Hurrengo asteak garrantzitsuak izango dira, ikusiko dugu ia adlaketa gauzatzea lortzen dugun!

2011-03-09

Badator! larunbatean: CARRASCOLIENDAS eta kristona izango da!

Hainbeste buelta eta ensaio, dantza asmatu eta mozorro muntatu, auzo elkarteei proiektua aurkeztu, udaletxeko permisoen harresia gainditu (kostatu zaigu baina pilarica eta aita santuaren baimena ere bai!! Badugu!)... eta azkenean badator eguna eta larunbatean irtengo gara kalera CARRASCOLIENDAS kantatzera. Aurreko ostiraleko ensaioan 100 lagun baino gehiago bildu ginen! plaza bete genuen! Seguru gaude kristona izango da!

Carrascoliendas XXI spota


Herrikoitasuna eta partehartzea oinarri
Azken hilabeteetan gure herriko zaharrenak elkarrizketatu ditugu. Inauteria gerra aurretik (1936) Trapagaranen nola egiten zuten kontatu digute. CARRASCOLIENDAS kantua nola kantatzen zuten. Nola etxez etxe eskean aritzen ziren eta ondoren elkarrekin bazkaria egiten zuten. Mozorrotuak joaten ziren Uriosten eta mozorrotu gabe Trapagaranen. Oilar beltz bat lagun.



Zaharrek esplikatu digute inauteria traje desfile bat baino gehiago dela. Haientzat egiazko inauteria: Egun osoan zehar lagunekin kalean egotea da, mozorrotuta gizarteko presio eta mugetatik kanpo zu zeu izatea. Funtsean herriko jendearen arteko harremanak dira inauteria, elkartu eta gustura ederrean herrian egotea. Hori da hain zuzen berreskuratu nahi duguna. Lehengo ohitura zaharra berreskuratzea baino, gaurko Trapagaranera egokitutako inauteri herrikoia sortzea dugu helburu. Intergenerazionala, zahar, guraso, haur eta gazte elkartuko dituena. Horregatik asmatu dugu "Trapagarango inauteri dantza" izango dena. horregatik etorriko da txaranga gurekin egun osoan, horregatik mozorrotuko gara.

DOKUMENTAZIOA etxez etxe buzoneatu den aldizkaria PDF: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2011/03/72653.shtml

Egun osorako alternatiba
Egun osoan arituko gara kalean, goizean auzoetan eta arratsaldean herrian. Gauean berriz tabernetan mozorrotuta egoteko ohitura sortu nahi dugu. Udaletxeak desfileaz gain ez du ezer gehiago antolatzen eta herriko gazteak beti alboko herrietara bideratzen gaituzte. Guk ordea gure herrian egon nahi dugu, inauterian ere bai.

Auzoak
Auzoz auzo arituko gara udaletxeak auzoak abandonatuta dituelako eta bertan kultur ekimenik egiten ez dituelako. Horregatik izan da auzo elkarteen harrera hain ona eta inplikazioa izugarria. Auzoetako bizimodua gainera ezberdina da, harreman zirkulu txikiagoak dira, herrikoiagoak, elkar ezagutu, elikatu eta piztuko ditugu!

Euskaraz far westen ere bai!
Elkarrizketatu ditugun zaharrek ez dute euskaldunik ezagutu herrian. Are gehiago oso ondo egiten dute ezberdintasuna eta hitz egiterakoan "vasco" deitzen diote euskara dakiten eta Eskuinaldetik edo Txorierritik etorri ziren eta euskara zekiten auzokideei.
Aspaldi galdu zen euskara gure herrian, orain 200 urte inguru. Orain ordea gazte guztiek dakigu euskara, euskaraz bizi nahi dugu. Horregatik kantua bere baitan, erdaraz mantendu, baina herriko bertsolariak arituko dira koplatan auzoetako gora beherak kantatzen. Gero eta gehiago euskaraz ari garelako, Euskal Herriko far westen ere bai!

Euskal Herriko kultur berreskuratze prozesuarekin bat.
Euskal Herria kultur dinamika indartsuko lurraldea da. Euskal Herriak estatu independienterik ez izateak kultura bultzatzeko tresna ofizialik ez izatea ekarri du. Ondorioz kulturaren transimisioa eta sorkuntza herriak hartu du bere gain geurean. Horrela sortu dira Euskal HErrian hamaika kultur ekimen, asmakizun, ideia, proiektu.

Ez gara bakarrak inauteri zaharrak berreskuratzen edo inauteri herrikoiak sortzen. Hor daude Eibarren duela 3-4 urte sorturiko KOKO ESKEA, Lesakan aurten berreskuratu duten mairu eta kristauak edo Anhauzeko inauteriak. Gureak ere bai, CARRASCOLIENDAS! Larunbatean danok kalera!

2011-02-17

CARRASCOLIENDAS inauteri mozorroa egiteko TAILERRA


Hurbiltzen ari da eguna, hasi behar gara mozorroa egiten, pentsatzen, komentatzen. Norberak presta dezala berea, oinarria amama aititeren arropa izango da, aurpegia estaltzeko zerbait pentsatu eta bururako beste zerbait.

Mozorroa prestatzeko tailerra egingo dugu larunbatean gaztetxean. Ekarri amamaren arropa, trukatu, probatu, moztu, ebaki....

LARUNBATEAN
goizeko 10:00etan gaztetxean

2011-02-08

VUELVEN LAS CARRASCOLIENDAS: Trapagarango inauteri herrikoia.

Las Carrascoliendas, horrela deitzen ziren espainiako gerra baino lehen (1930 aldean) gure herrian egiten zituzten inauteriak. Herriko nagusienei galdezka aritu gara eta kontatu digute haien begiez ikusi zutena. Primo de Riveraren diktaduratik aurrera ahuldu zela ohitura, frankismoan erabat debekatu zuten eta hor desagertu zela. Ordutik ez da gehiago egin gure herrian. Orain martxoaren 12an berriz kalera aterako dira carrascoliendas kantuak. Izan ziren carrascoliendas zaharrak oinarri XXI.mendeko carrascoliendas berriak aterako ditugu kalera.

Nola egiten zuten?
Inauteri ostegunez oilar beltz bat lagun zutela, Trapagarango mutilak etxez etxe kantuan joaten ziren, eskean. "Ya llegaron las carrascoliendas señoras mujeres es lo que se estila..." hasten ziren. Goizean etxez etxe ibili ondoren jasotako apurrekin bazkaria egiten zuten guztiok elkarrekin. Hala egiten zuten Lutxana, Errekaortu, Ugarte, Trapaga, Escontrilla eta Uriosten behinik behin.

Ondoren inauteri igandez mozorrotu egiten ziren, batzutan neskak mutilez eta mutilak neskez. Auzoko etxera joan eta tostadak jan. Herri batzutan dantzaldiak egoten ziren plazan. Eliza ordea ohitura hauen kontra zegoen eta poliki poliki ahulduz joan ziren frankismoan debekatzeraino.



Zer egingo dugu?
Inauteri zaharra oinarri hartuta XXI.mendera moldatuko dugu. Inauteri zaharrek herria zuten oinarri, etxea, etxekoak eta harremanak. Horregatik ibiliko gara auzoz auzo. Zaballatik hasita, Ugarte, Elgero eta San Gabrielera.

Inauteri dantza errez bat ere asmatu dugu, "Trapagarango inauteri dantza". Las carrascoliendas kantatuko dugu, baina orain berriz ere gazteak euskaldun gara, eta herriko bertsolarien ahotik helduko dira auzoetako afera eta istorioen berri plazara. Auzokoekin jan-edan, kantu-dantza egin ondoren hurrengo auzora joango gara. Elkarrekin bazkaldu eta arratsaldean berriz aterako gara kalera, oraingoan Trapagaranen.

TRAPAGARAN: Herri bat izan nahi
Ez dugu sustrairik, ez dugu errorik. Bizi iraun gintuen meatzeak erabat zartarazi zituen gure lur paisaiak. Gero industrializazioak herriak azkar-azkar hiri bihurtu eta izugarrizko gizarte aldaketa ekarri zuen. Azken eraldaketak ekarri dizkigu Max Ocio, Megapark eta halako pila. Gizartea berriz aldatu da, harremanak, abiadura, tratua. Ez ditugu gure herriko auzoak ezagutzen, gainera baztertuta, ez da bertan ekintza kulturalik egiten. Harreman sarea berrosatu behar dugu. Elkar ezagutu, gazteen artean, zahar eta gazteen artean. Loturak sortu, nor garen berreskuratu.

Eskaintzen diguten plastikozko mundutik kanpo gure herria bizi nahi dugu. Musikaz, dantzaz, kantuz, lagunez, auzoz auzo, etxez etxe. Espontaineitatea eta sorkuntza, kalea auzotarrentzat irabazi. Murgildu, izan, sentitu eta bizi. Hortara goaz, hortan gaude. ANIMATU eta PARTE HARTU!

Ensaioak
Astelehena 19:00-20:30 San Gabrielgo capillan

Asteartea 18:30-20:00 Gaztetxean

Asteazkena 18:30-20:00 San Gabrielgo capillan

Ostirala 19:00-21:00 Gaztetxean


INFO+: http://euskalherria.indymedia.org/media/2011/02//72201.pdf

2010-10-27

BABCOCK IXTEKO ZORIAN. Industria garaiaren azken ikurra.

Babcock-eko langileek urtea daramate martxan, egin dituzte Galindo parean tren blokatzeak, suzko barrikadak, lantegi aurreko errepide mozketak, deialdi, manifestazio eta hamaika bilera. Langileak enpresa itxiko duten ustea daukate eta zuzendaritzari zein erakunde publikoei irtenbideak eskatzeko borrokan ari dira.
Babcocken ibilbidean arakatuz gure eskualdeko industrializazioaren historia agertzen zaigu. Esan dezakegu aro baten amaiera islatzen duela, Altos Hornosen eraistearekin irudikatu zena baina oraindik ere, poliki poliki desagertzen segitzen duen garaiaren amaiera. Industrializazioa izan da XX.mendean gure herrien bilakera baldintzatu duen faktorea. Izan da hazkunde demografikoaren jatorria, izan da motor ekonomikoa, izan da aberastasun sortzaile baina aldi berean kutsadura emaile. Gure eskualdeko arkitektura edo herrien antolamendua zein gizarte egituraketa ezin da ulertu industrializazio fenomenoa aztertu gabe.
5.380 langiletik 392 langile izatera
Babcock Wilcox 1918an sortu zen euskal finatziari talde baten eskutik eta hamarkada onak bizi izan zituen 1977an lehenbizko aldiz arazo finantzieroak azaldu ziren arte, 5.380 langile zeuden fabrikan. Orduan (1983) estatuak esku hartu eta bere gain hartu zuen lantegia, ordutik etengabeak izan dira langile murrizketak eta erreformak gaur egun 392 langile izan arte. 2001an PPren eskutik pribatizatu zen eta Alemaniako Boirsig enpresak hartu zuen bere gain. Arazo finantzieroak azaldu ziren berriz eta atzera estatuak berriz hartu zuen bere gain 2004ean A&AE austriako enpresari saldu zion arte.
125 miloiko diru laguntzak + lurrak eta eraikinak
Hori da estatuak austriako enpresari eskaini ziona Babckok bere gain hartzeko. Orain Diputazioa eta Sestaoko udala tartean direla Elgero auzoaren azpikaldeko pabeiloiak bota eta lurren errekalifikazioa egiteko asmoa dutela dirudi. Enpresa poliki poliki hiltzen utzi (2011rarte da akordioa), itxi eta espekulazioa omen da negozioa.

Metalgintzatik Megaparkeko kajerora
Hori da meatzaldea-ezkerraldeko gazteoi eskaintzen diguten etorkizuna. Industria handiek okupatzen zituzten lurrak merkatal zentruek hartu dituzte orain. Ebentualitatea, lanpostu kaxkarrak, prekarietatea, mileurismoa multinazional eta frankizien erresuman. Herritarrok ez dugu gure baliabide ekonomikoak eta aberastasuna kudeatzeko aukerarik inoiz. Erabakiak Espainian, eliteen artean eta haien intereserako hartu dituzte beti gurean. Gure eskualdea horrela moldatu dute, meatokiak, zabortegiak, zerbitzu gabeko langile herriak, industria eta orain Europan zentro komertzial konzentrazio gehien duen eskualdea. Poliki poliki ixilean egin dute aldaketa hori. Agian gizarte mugimenduak gainean zetorrena aurreikusi gabe,. Euskal Herriko ingururik populatuenean, Euskal Herriko ingururik kutsatuenean, Euskal Herriko eskualde prekarizatuenean. Ez gara beti aberastasuna sortzen egongo betikoek gure bizkar haien poltsikotara eraman ditzaten. Euskal Herriko bronx-ean noizbait hartuko al dugu geroa gure gain?

2010-04-20

SAN GABRIELGO BATZORDEA: jai herrikoien alde. Aurrerapena / Por unas fiestas populares. Adelanto

(abajo en castellano)
San Gabrielgo jai batzordeak Bilboko konpartsek, Gasteizko Blusek eta Iruñeko peñek kaleratu duten manifestuarekin bat egin du. Jai herrikoien alde, udaletxeek jai batzorde herrikoiei jartzen dieten oztopoen aurka. (Manifestua deskagartu).

Honez gain San Gabrielgo jaietarako programa zehazten ari da. Lonjero egunaren aldeko apostua egiten du San Gabrielgo jai batzodeak, ideia berri honen bidez maldan behera zetozen auzoetako jaien krisiari eusten ari diogu eta jai modelo berri bat sortzen. Egunez, adin ezberdinetako jendea batuz, kuadrila ezberdinak elkartuz. Lonjero eguneko (ekainak 5) berrikuntza nagusi lonja poteoaren ondoren egingo den berbena izango da, gaztEgunean jo zuen GARRAXI taldearekin. Noski futbito, parrillada, igela, lonja poteoa.

Ostiraleko gaua (ekainak 4) ere indartu nahi da, eta berrikuntzaz betea dator. Bertso Afaria egongo da lehenengo aldiz Trapagaranen kalean, SanGabrielgo plazan. Andoni Egaña, Agin Rezola eta Haitzol Barandiaran bertsolariekin + Enkar-bertsoholligans. Ondoren xiberutik METAL GAUA izango da, IRON eta MAIDER taldearekin. Bitartean Trapagarango jai batzordea deitu gabe segitzen du udalak beste aste batez. San Gabrielerako zerbait proposatzeko ordea atea irekita dauka edonork, astelehenetan 20:00etan San Gabrielgo kapillan. Elkarrekin egitena ari gara...
FREE SAN GABRIEL, auzo bizia! Bizi nahi duen auzoa!


La comisión de fiestas de San Gabriel se ha adherido al manifiesto por unas fiestas populares publicado por Bilboko konpartsak, las Blusas de Gasteiz y las peñas de Iruñea por unas fiestas populares y contra el acoso continuo que esta sufriendo este modelo festivo tradicional en nuestro país por parte de muchos ayuntamientos. (Descargar el manifiesto).

Además, poco a se está definiendo el programa de las fiestas del barrio. La comisión de fiestas de SanGabriel hace una apuesta por el Lonjero Eguna ya que gracias a esta idea novedosa se ha frenado la decadencia que venían sufriendo las fiestas de los barrios, y además seestá fijando un nuevo modelo de fiestas para el barrio, adaptado a nuestros tiempos. con actividades participativas durante el día, abriendo espacios de encuentro entre gente de diferentes cuadrillas y edades. La principal novedad del Lonjero eguna (5 junio) será la verbena que habra en SanGabriel despues del lonja poteo a cargo del grupo GARRAXI que tocó en el pasado GAZTEGUNA. Y como siempre habrá tambien futbito, parrillada, la rana, lonja poteo...

Se quiere reforzar la noche del viernes (4 junio) que vendrá cargada de novedades. Una cena con bertsolaris por primera vez en la calle nuestro pueblo (en la plaza de SanGabriel) que contará con los bertsolaris Andoni Egaña, Agin Rezola y Haitzol Barandiaran + Enkar-bertsoholligans. Después de la cena tocará el grupo METAL de venido desde Xiberua IRON eta MAIDER . Mientras tanto el ayuntamiento de Trapagaran continua una semana más sin llamar a la comisión de fiestas del valle. cosa que no ocurre en la comisión de fiestas de SanGabriel donde la puerta esta abierta a cualquier persona-idea: todos los lunes a partir de las 20:00 en la capilla de SanGabriel. Porque tod@s juntos estamos contruyendo...

FREE SAN GABRIEL,
un barrio con identidad, un barrio vivo!

2010-04-13

Trapagaran GEREZIEN HERRIA

Udaberria heldu eta harekin batera gereziondoak lore zuriz azaldu dira bazterretan. Herriko auzoetan itzuli bat egin eta errez topatuko ditugu zuriz jantziriko arbolak: Ugarte, Zaballa, Durañona (argazkian), Escontrillan. Herri zaharraren azken arrastoak.

Mendearen erdialderarte (1950) gure inguruaren ezaugarri izan dira gereziondoak, Escontrilla-Zaballatik Errakatxoraino segitzen zuten mendi magalean. Aldai-SanGabriel-Urioste ordea mahastiz landaturik zegoen, txakolina egiten zen eta Escontrillan, Arboledako bidean, txakolindegi bat zegoen.

Arbola zuriak zentro komertzialen artean, ia desagertarazi dituzte supersur azpian. Gerezi gorriak asfalto zirrikitu artean. Ginena eta garena, eta bagara. Bizi, sakon, leun, gogor. Itzuliko da gerezien garaia.

2010-03-31

KONTZERTUAK: Jai batzordeko 4.bilera /4ª reunión de la comisión de fiestas



(abajo en castellano)
Astearteko bileran kontzertuen gaia aipatu da nagusiki.
Batetik aurreko bileran kolektiboek proposatu zituzten taldeen presupuesto-disponibilitatea aurkeztu du udalak: ESNE BELTZA, O´ FUNK´ILLO, CANTECA DE MACAO, HAMLET, HUECO besteen artean. Aipatu da Berri Txarrak-ek ez duela bizkaian kontzertu gehiagorik emango. Oraindik finkatu gabe baina ostiral-larunbaterako Barrancoko kontzertuak lirateke hauek.

Udaletxeak beste talde askoren presupestoa ekarri du, hauek guztiak plazan jotzeko: Antonio Orozco, Medina Azahara, Los inhumanos, Los Mitos eta Bustamante (34.000 eurotan).

Talde batzuek protesta azaldu dute, euskal musika taldeen proposamenak oso gutxi direlako eta udaletxetik bat ere ez. Gainera eztabida piztu da, Mikel Urdangarinen kontzertuaren inguruan. Aurreko bilera batean PNVk proposatu zuen Ruper Ordorika edo Mikel Urdangarinek jotzea. Gure udaleko kultura zinegotziak ez du ez bata ez bestea ezagutzen, kultura teknikariak ere ez. Dena den Mikel Urdangarinen kontzertua egiteko aukera ireki da. Udalak ez du onartzen plazan egitea, kultura zinegotziak aipatu du plaza erderazko kontzertuentzat dela, barrancoa eta bestea euskarazkoentzat. Belodromo ondoko anfiteatroan egitea aipatu du.

Bestalde finkatu da Amaiur taldearekin berbena egitea jaietako ostegunean txosnetan.

Azkenik AEK-k haurrentzako ekintza sorta integrala proposatu du jai guztietarako (pailazo, antzerki, berbena...) eta proposatu du hurrengo bileran gainontzekoek beren ideak ekarri eta adostea. Hala amaitu da 4.bilera.

Nola da posible KULTURA zinegotziak euskal kulturaz ezer ez jakitea? Zergatik proposatzen ditu eta kontratatu espainol pop taldeak herriko kolektiboen artean inork proposatu ez baditu? Zergatik plaza nagusian esklusiboki erderazko eskaintza? Zergatik inposatu? Zergatik ez eztabaidatu, iritziak trukatu eta guztien artean erabaki? JAI BATZORDE DEMOKRATIKOA BEHAR DUGU!

En esta 4ªcomisión el tema principal fué el de los conciertos:

Por un lado el ayuntamiento presentó el presupuesto-disponibilidad de las bandas que propusieron las asociaciones del pueblo la reunión anterior: ESNE BELTZA, O´ FUNK´ILLO, CANTECA DE MACAO, HAMLET, HUECO entre otras. Aunque todavía sin estén sin concretar estos serian los conciertos que se podrían perfilar el viernes-sabado de fiestas en el Barranco. Se expone también que Berri Txarrak no dará ningún concierto más de los fijados ya en Bizkaia.

Además de los citados el ayuntamiento presenta el presupuesto de nuevos grupos proponiéndolos para la plaza: Antonio Orozco, Medina Azahara, Los inhumanos, Los Mitos y Bustamante (presupuestado en 34.000 euros) entre otros.

Algunos colectivos han expresado su protesta al considerar pequeña la propuesta de grupos en euskera, subrayando que dentro de la añadido de grupos realizado por el ayuntamiento la presencia de los grupos en euskera es nula. Ademas se ha creado debate en torno a la posible realización de un concierto de Mikel Urdangarin: En una comisión anterior PNV propuso la realización de un concierto de Ruper Ordorika o Mikel Urdangarin. Resulto ser que tanto la concejala de cultura como la técnica desconocian a estos dos cantautores. Sin embargo se abrió la posibilidad de realización de este concierto, aunque en todo momento la concejala de cultura se opone a la realización de este concierto en la plaza, indicando que la palza es un espacio exclusivo para conciertos en castellano. La concejala de cultura dice de hacerlo en el anfiteatro "estrada del molino", al lado del velodromo.

Por otro lado se ha fijado una verbena con el grupo Amaiur para el jueves en las txosnas.

Para finalizar AEK a presentado una propuesta integral infantil para todas las fiestas (payasos , teatro, verbena...) y ha añadido que para la siguiente reunión cada asociación traiga sus propuestas y se establezca entre todos el programa infantil definitivo. Terminando asíla 4ª comisión.

Cómo es posible que la concejala de cultura sea una absoluta desconocedora de la cultura euskaldun? Porqué propone y contrata grupos de POP español si de entre las asociaciones del pueblo nadie las citado, ni siquiera propuesto? Porqué cerrar las actuaciones de la plaza del ayuntamiento a grupos exclusivamente en castellano? Porque inponer? y porque no proponer, argumentar, debatir y decidir entre todos los de la comisión? Necesitamos una COMISIÓN DE FIESTAS DEMOCRATICA, sin imposiciones, sino esto siempre continuará siendo una farsa.

2010-03-24

JAI BATZORDEKO 3. BILERA / 3ª reunión de la comisión de fiestas.

(en castellano abajo)
Trapagarango jaiak abuztuaren 31tik irailaren 5ra joango dira. Hainbat proposamen egin ziren atzoko jai batzordeko bileran:

1-PARTEHARTZEA: Jai batzorde demokratikoaren alde dauden taldeek (gazte independentistak, Garraxi, Pelota taldea, Mamarru konpartsa, Basetxe Gaztetxea, La Kuadrilla, La Pinta futbito eta AEK) herritarren partehartzearen alde proposamena egin zuten:
  1. Pilota txapelketa
  2. Herriko taldeekin eszenario irekia txosnetan
  3. Umeentzako jinkana
  4. Mus txapelketa
  5. Paella lehiaketa
  6. Kuadrilen Bajada
  7. Dantza plaza
  8. Ostegunean berbena txosnetan
  9. Goitiberak
Udaletxeko agintariek apuntatu egin zituzten proposamenak eta printzipioz ez zen oztoporik aipatu.

2-KONTZERTUAK:Hitza kalean taldeak kontzertuen gaineko proposamen zabal bat aurkeztu zuen eta talde guzti horien artean La kuadrillak Berri Txarrak eta Hamlet taldeak proposatu ditu. Udaletxeak berehala itxi nahi ditu kontratazioak eta proposatu du azaldu diren musika talde guztien disponibilitate-kostua galdetu eta haiek erabakitzea ze kontzertu egongo diren. Elkarte gehienek protesta azaldu: hurrengo bilerarako taldeen presupuestoa ekarri eta guztien artean erabakitzeko eskatu.

3-UMEENTZAT: AEK haurrentzat kukubiltxo taldearen ikuskizuna ekartzeko eskaria egin zuen. Udaletxeak apuntatu du.

Apuntatu eta apuntatu, hortan ari dira Pilar eta bere lagunak: elkarteen ideiak jaso eta batzuk onartuko dituzte, baina azkenean beti haiek dute erabakitzen. Zergatik ez dira guztien ideiak mahai gainean jartzen eta gero danona artean erabakitzen? Horretarako normatiba aldatu behar da. Jai batzorde demokratikoa behar da. Udaletxeko agintariek ordea ez dute hori onartzen.

- Erromoko jaiak

Se han fijado las fiestas del pueblo del 31 de agosto al 5 de septiembre. En la reunión de ayer se presentaron algunas propuestas:

1-PARTICIPACIÓN: Los colectivos a favor de una comisión de fiestas democrática (Gazte Independentistak, Garraxi, Pelota taldea, Mamarru konpartsa, Basetxe Gaztetxea, La Kuadrilla, La Pinta futbito y AEK) realizaron una propuesta cara a incrementar los espacios de participación de las cuadrillas, propusieron:
  1. Campeonato de pelota mano
  2. Escenario abierto para los grupos del pueblo en las txosnas
  3. Jinkana para niños
  4. Campeonato de mus
  5. Campeonato de paella
  6. Bajada de cuadrillas
  7. Dantza plaza
  8. Berbena en las txosnas para el jueves.
  9. Goitiberas.
Los representantes del ayuntamiento apuntaron todas las propuestas y en principio no presentaron ninguna reticencia.

2-CONCIERTOS: Hitza kalean realizó una amplia propuesta en cara a los conciertos. La kuadrilla propuso los grupos Berri Txarrak eta Hamlet . El ayuntamiento apuntó las propuestas, y se propuso a sí mismo para analizar las propuestas y decidir qué bandas van a tocar en fiestas. La mayoría de los colectivos presentes en la comisión se opusieron a dicha propuesta, pidieron traer a la siguiente reunión los caches de las bandas y la disponibilidad y decidirlo entre todos los presentes.

3-ACTIVIDADES INFANTILES: AEK propuso el teatro infantil del grupo kukubiltxo. El ayuntamiento lo apuntó.

Y es que ése es el problema que Pilar apunta y apunta, e incluso puede que acepte las propuestas, pero siempre es ella quien da el visto bueno a las actividades. Porqué no va a entrar en el programa una actividad que cuente con el apoyo de la mayoría de los grupos presentes? Porque no poner encima de la mesa todas las propuestas y entre todos decidir? cosa que no será posible hasta que no se dé el cambio de normativa que demandan la mayoría de los colectivos de la comisión. Hasta que no se levante el derecho a veto de la concejala y se permita tomar las decisiones democráticamente. Por ahora el camino esta cerrado.

TRAPAGARANEN JAI HERRIKOIAK ERROMON BEZALA, ZERGATIK EZ?

2010-03-10

Hasi da udaletxean jai batzordea. SAGREDO SHOW.

Atzo JAI BATZORDEko lehen bilera. Berriz ere ukazioa eta mespretxua udaletxearen partetik. Eguneko gai ordena itxirik eta momentuan bertan ematen diote parte hartzen duten taldeei. Ez dago beste gairik eztabaidatzeko aukerarik. Haiek nahi dutena soilik. Kultura zinegotziak du edozein erabakiren gaineko beto eskubidea. Gainera legez eratutako elkarteetara partehartzea mugatu nahi dute eta horrela kuadrilen partehartzea debekatu. Guztia borobiltzeko "Sagredo show": alkatea izugarrizko harrokerian, jauntxo bat bezala: jendeari hitza ukatzen, ixilarazten eta beldurrarazten. "Demokrazia" hori ez dugu guk ulertzen.

Alkateak atzo esan moduan, euskaldunak garela, abertzaleak, ezkertzaleak... bai! egia da! Trapagaranen bizi garela ere bai! eta ezagutzen dugu gure herria, ezagutu eta maitatu. Horregatik saiatzen gara gero eta gehiago bertan murgiltzen. Horregatik badakigu gure herria anitza dela, desberdina, batzuk abertzaleak garela, besteak españazaleak, batzuk ezkertzaleak besteak eskuindarrak, eta haratagokoak pasiboak. Onartzen dugu aniztasuna, horregatik aldarrikatzen dugu egiazko jai batzorde herritarra, kolektibo eta kuadrilez osatua. Irekia edozein gauza eztabaidatu eta guztion artean erabakitzeko. Ezberdinen artean herria eraikitzeko: Herriak erabakitzeko. Bizia, aktiboa eta partehartzailea.

Badirudi ordea udaletxetik guztia itxia dagoela. Eztabaida txikiena ere onartzeko prest ez daudela. Antzerki hutsa dela, inposaketa, hara joatea alferrikakoa dela. Baina bertan ari zareten kuadrila, gazte, elkarte, lagun, jendea: EZ ETSI! Guk ez daukagu poltronarik baina herriaren gehiengoak egiazko JAI PARTEHARTZAILEAK nahi ditu. Eguneko giroa, bajada, goitiberak, kuadrilak kalean, txarangak, elkarrekin egon, elkarrekin barre eta festa egin. Herrian oinarria badugu, elkarrekin aurrera egiterik badugu! ANIMO!

2010-02-22

GURE HERRIKO INAUTERIAK: Las Carrascoliendas berriak

Inauteriak - Watch more Videos at Vodpod.

Inauteriak pasatu berri dira hemen eta han, han eta hemen. Trapagaranen ere bai noski. Ianuterietan aberatsa da Euskal Herria. Inauteri tradizionalean (Lantz, Ituren, Altsasu, Xiberuko maskaradak...) zein hirikoan (Tolosa). Oso desberdinak haien artean baina hala ere guztiek badute lotura bat: desordena, espontaneitatea, herrikoitasuna eta partehartzea.

Gure inguruan ordea Rioko moduko desfilearen eredua nagusitzen ari da. Badira parte hartzen duten kuadrilak, guraso haur taldeak eta hori goraipatzekoa da, baina guztia kontrolatuta artifiaziala dela ez zaizue iruditzen? Naturaltasuna, bertakotasuna falta da gure herrian. Gainera ikusten dugu nola gazteak mozorrotu eta inguruko herrietara alde egiten duten. Kalean ez da giro berezirik sumatzen. Bestalde 2 urtean behin Danetarako Danok dantza taldeak Lantzeko inauteria herrian egiten duen arren hau ere arrotz gelditzen da geurean. Ez du jendea integratzea, parte hartzea lortzen. Honi guztiari buelta emateko alternatiba eraiki dezakegu gurean? Bai, noski!

CARRASCOLIENDAS BERRIAK. Trapagarango XXI.mendeko inauteria.
Gurean bada bertoko errorik! Oso ezezagun den arren gure zaharrek esaten dutenez, haiek ikusi eta bizi dute gurean inauteritan las carrascoliendas egiten. Dakigunez, Trapagaran, Ugarte, Errekatxo, Lutxanan egiten ziren. Herriko gazteak harropa zaharrekin mozorrotu eta Carrascoliendas kantua kantatutz etxez etxe diru-janaria eskatzen zihoazen Carrascoliendas kantua bilduta dago eta doinua oraindik ikasi daiteke. Dirudienez 1920ko hamarkadan egin zen azken aldiz.

Nola birsortu gure garaiko carrascolienda berria?
Dudarik gabe herriko kultur eragileak diren kolektiboek herritar guztiei irekia den eztabida sortu behar genuke. Ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko modun. Dantza errez bat sortu, edonorri erakutsi eta egun honetan dantzatzeko. Taberna eta komertzioak inplikatu; hauek izan daitezke orain lehen etxe-baserriak zirenak.
Carrascolienda doinu zaharra berreskuratu eta kantatu, baina hortik hasita kopla berri eta xirikatzaileak sortu ere. Goizean herritik itzulia egin, bazkaria muntatu eta arratsaldean poteoa gero festa. Trapagaran ez da Megapark Las Vegas horretan ito, nahi badugu gure nortasun berria, eraiki dezakegu. Aukera guztiak irekiak ditugu. Sustraietatik hostoetara, egingo al dugu?

2009-10-23

NEGUKO OSTIRALAK: Gaztetxeko proiektu berria.

Udazkenean sarturik, negua atarian dugu. Negu hotza, negu gorria, eta gure herrian aspergarria! Amaitu dira herrietako jaiak eta Trapagaranen ematen du ez dela gehiago ezer, taberna zuloak besterik. Gure herrian ez dago kultur eskaintzarik, ez dago antzerki, ez dago kontzertu, hitzaldi, film proiekzio ez ezer!

Lonjan egotera bultzatzen gaituzte, edo kalean hotza pasatzera, edo taberna zulora! Nola hau ekidin?
Zergatik ez guk geuk, gaztetxea erabiliz, kultur ostiralak antolatu? Kontzertu, tailer, hitzaldi, debate, dokumental, antzerki, afari... Gazteak elkartu, gure kezkak garatu eta herriari beste giro bat emateko! Zer nahi antolatu dezakegu elkartzen bagara! Horretarako koordinazioa eta antolakuntza, gazte asanbladan. Berotu dezagun herria! Bizitu Trapagaran!

ASANBLADAK IGANDERO 19:00etan gaztetxean!
ETORRI ELKARTU ETA PROPOSATU!
Guztion artean negurako gazte kalefaziñoa!

2009-05-01

Maiatzak 1: Zaballatik La Habana

Jaiak Zaballan. Gizartea aldatu den neurrian asko aldatu dira jai eredu eta eskaintza. 50.hamarkadan sorturiko auzoetako jaiak, auzo elkarteek antolaturik, udaletxeek itorik, krisialdian sarturik dira azken hamarkadan. Gizarteko prozesuak dira, baldintza aldaketak. Horrela askori entzuten diogu Zaballako jaiak ez direla lehengoak esaten. Herriko lehenbiziko jaiak izaki, lehen jendetsuak, gazte guztien bilgune genituen. Orain berriz, egunekoa indarturik, familia lagun artean elkartu eta egun goxoa igarotzeko egun apala dugu. Giro goxoan, bazkari, haurrentzako ikuskizun, harrizulatzaile, dantza eta kontzertu artean. Badakigu gure herriko ekaitzean zein zaila den edozer sortzea, mantentzea. Udalak abandonaturik, gizarteko tendentzia orokorren kontra. Zorionak Club Zaballako lagunak, auzo jaiei eutsi eta herritarren bilgune bat gehiago mantentzeagatik. Txikitik handira, lokaletik globalera. NORTASUNA! EUTSI herri biziari!

Maiatzak 1 eta langile protestak hemen eta han, Maiatzak 21eko grebarako beroketa Euskal Herrian. Urteroko manifa folklorikoa aldiz gobernuen dirulaguntzen menpean bizi diren sindikatu españolentzat. Anarkistak aldiz Grezian. Guztiak elkarturik Frantzian. Habanako plaza lepo Kuban. Langileen eskubideen alde, emigranteen alde, gizarte zerbitzuen alde, mundu hobe baten alde . Gaurko jauntxoen aurrean, Matalasen oihuari atxikiz. Herria, herria, herria! LA LUTTE SUIVRE!

2009-03-07

Badator, badator!! KORRIKA16!!

Badator Korrika 16!! Auzoz-auzo, herriz-herri euskaraz bizi nahi dugunon garraxia. Horren hrian Martxoaren 28an gazte jaialdia izango da. Gallartatik mendi ibilaldi gidatua, dantzak, elektrotxaranga eta gaupasa frontoian...


Iruñerrian bezala. guk ere, ongi etorri KORRIKA! Ongi etorri euskararen mundura!


2009-03-06

Gazteguna09: Elkar eraikiz


Egunak joan, egunak etorri, bigarren bilkura data hemen da:

Datorren igandea, martxoaren 8a
18:00etan Basetxean

ETORRI eta PARTE HARTU!!
Elkarrekin eraiki gaztegun berria!

2009-02-15

ESKONTRILLAKO ETXE OKUPATUA HUSTU NAHI DUTE!

Urte luzetan hutsik egon ondoren, orain 7 hilabete, Eskontrillako Orixe kaleko etxera bizia sartu zen berriro. Espekulazioaren hatzaparretatik ihesi, bankuarekin ezkondu nahi ez zuten hiru gazteren aukera: Utzita zegoen etxera sartu, konpondu, bizitzeko moduan jarri eta berriz ere etxe zaharreko sutondoari pizturik eustea.

Etxera sartu eta hilabetera poliziek jo zuten etxeko atea. Salaketa bat zutela esanez etxetik joateko agindua emanez. Baina gazteek bereari eutsi zioten, inorri molestatu gabe, etxea txukuntzeko lanetan. Hilabeteotan konstanteak izan dira txakurren bisitaldiak.

Azken bixita joan den astean; etxea 3 egunetan hustu ezean desobedientzia delitua leporatuko zietela esanez.

Zein da gazte hauen delitua? Hipoteka eta banku sistema honetan sartu nahi ez izatea? Honen aurrean haien alternatiba eraikitzea? Hutsik zegoen etxe bat jausten ez uztea? Etxe zahar bat konpontzea?

Politiko, polizia, funtzionario: Zein da eskaintzen diguzuen alternatiba? Hipotekaren menpe 40 urtez bizitzea? Etxeak eta etxeak eraiki eta pila bat espekulatzeko hutsik mantentzea? Europan badira beste alternatibak; non dira alokairu sozialak? Non gazte-ikasleentzat apartamentuak? Etxebizitza ez da zozketa edo tonbola bat, eskubidea da! eta pertsonen eskubideen gainetik diruak aginduko duen bitartean OKUPAZIOA ALTERNATIBA!

Eskontrillako gazteei elkartasuna! ADI DEIALDIEI!

2009-02-01

.EUS Zure laguntza behar du!

�Mehatxupean dauden eremu urriko hizkuntzek aurrera egingo badute, horien hiztunek teknologia elektronikoa erabiltzen dutelako izango da� David Crystal [ Cambridge University, 2004 ]

�prestigio sozialik gabe hizkuntzak desagertu egingo dira�Amadeu Abril i Abril [ .cat domeinua ]


Mundu digitalean domeinuak dira helbide eta nortasun. Elkarteak .ORG dira, hezkuntza .EDU, informazioa .INFO. Euskaldunok badugu interneten aktiboa den komunitatea, baina zein da gure domeinua? Euskarak .EUS behar du! Euskara eta euskal kulturaren komunitatea interneten.

ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) da ordea, interneteko domeinuak arautu eta baimentzen dituen erakundea. Euskaldunok beraz ICANNi aurkeztu behar diegu .EUS domeinua sortzeko eskaria. Horretarako halik eta atxikimendu gehiago, sinadura gehiago bildu, errezagoa izango da lortzea.

Katalanek iaz lortu dute .cat domeinua, Galiziarrak (.gal) , Galestarrak (.cyr) eta bretoiak (.brhz) ari dira lortzeko bidean eta euskaldunok ere bai! zure laguntzaz .eus lortuko dugu! sinatu hemen:

2009-01-22

KONTZENTRAZIOA: أنقذوا فلسطين

Elkartasuna, solidarité, solidaridad. DAM taldea (Palestinian hip-hop), Gazatik zuzenean:



Elkartasuna, solidarité, solidaridad. Injustiziak ugariak dira bizi garen mundu eroan. Herri zapalduak, emakumeen eskubideak, hirugarren munduko herritarren egoerak, inmigranteak, langabetuak... Diruak agintzen du: handi mandien interesak pertsonen eskubideen gainetik, boteretsuen kateak herriaren askatasun haizearen gainetik.

Handi mandien aurka, giza eskubideen alde! Palestinar herriari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo da Trapagaranen. Bil gaitezen eta oihu ozen: PALESTINA ASKATU!

EGUNA: Urtarrilaren 23a, ostiralez ORDUA: 20:00etan
LEKUA: BBK aurrean (Trapagaran)

Palestinari buruz INFO+ izateko oso interesgarria irratia.com-eko 132.saioa: