2013-01-07
MUS TXAPELKETA egingo dugu Trapagaranen. Euskal Herriko ligaren barruan.
2012-04-17
Enkarterriko bertsolari txapelketako kanporaketa ostiralean gaztetxean.
Trapagarango bertso gerrillan ari gara far westeko basamortu honetan bide egiten, area zegoen lekuan kaktusak landatzen, gure ekosistemari kolore emanez. Inprobisazio zaletasuna, bertso jolasa eta lagun arteko giroa ari gara nagusiki gazte artean zabaltzen. Enkarterriko txapelketan Trapagarango bertso eskolako 3 lagun arituko dira. Nuria eta Patxi ostiralean gaztetxean egingo den kanporaketan eta Ion Barrokal Zallakoan. Gure indar eta animoak haiekin daude. Aupa lagunak! TRAPAGONIAKO BERTSO GERRILLA HOOLLIGANS! AURRERA! Bidean aurrera, gurean sustraituz, guretik birsortuz!
Ostiralean 19:00etan gaztetxean
arituko diren bertsolariak
Gure jon, Idoia, Leiretxutxu, Aitzi, Nuria eta Patxi
Ondoren afaria
SARRERAK 12 eurotan salgai
MUGA, La Pinta eta Gernikako tabernetan
2012-02-29
BIBA GU! larunbateko bertso-afariaz.
Gaur egun ere hau entzutean ez zaio bertsolari baten izena burura etorri, edo errima hitza edo zortziko txikia hitza, burura etorriko zaiona, larunbateko parranda da edo duela bi hilabeteko parranda eta bertan entzundako bertsoak, edo bertsoeskolan dabilen lagun baten izena, edo goizeko bostetan bi lagunen artean bertsotan entzundako pikea, eta agian berak ere abestutako bertsoa musika eta dantza artean.
2012-02-28
LARUNBATEAN carrascoliendas ordaintzeko bertsoafaria gaztetxean.
Ederki pasatu genuen larunbateko carrascoliendas egunean, orain gastuak ordaintzea falta da. Horretarako antolatu dugu bertso afaria datorren larunbaterako gaztetxean.
Bertsolariekin poteoa 20:00etan hasiko da "el batasen" lonjatik. Lonjaz lonja gaztetxera joan eta 22:00ak aldean afaria egiteko. Osteguna bitartean egongo dira afariko txartelak salgai. Animatu, ederki pasa eta guztion artean ordain dezagun carrascoliendas!!
FREDI PAIA eta BEÑAT UGARTETXEA bertsolariekin
Martxoak 3 larunbata, 22:00etan gaztetxean
afariko txartelak 12 eurotan salgai
La Pinta, Ilargi, Muga, Gernikako eta Itsaso tabernetan
2012-01-30
ALBOKA jotzen irakatsiko dute gaztetxean.
astelenero 19:00-20:00 bitartean.
2012-01-18
GAZTETXE PUBLIKOA: 3. hausnarketa bilera igandean
IGANDEAn 18:00etan
Basetxe gaztetxean
2011-12-29
Herriko bertso eskolak urtebete egin du gaztetxean.
Jada Trapagarango bertsoeskola urtebete daramala martxan. Urte honetako helburuak jorratu ditugu eta ikasturte berriari, hau da, irailetik aurrera, gogo biziz eman diogu hasiera. Muga asko apurtu ditugu, gure lotsak, komplexuak etxean utzi eta egindako plaza bakoitzean helburu zehatzekin joan gara, denon helburu dena, eskualdean dauzkagun mugak apurtzea, gure lurrak gure eskuetan hartzea eta maite duguna egitea, hau da, bertsolaritza zabaltzea gure herrian, euskara esparruak txertatzea eta gazteok guk ezin izan duguna bizitzeko aukera izatea gure herrian, hau da, normaltasunez euskaraz bitzea. urtebete baten bueltan honako ondorioak atera ditugu.
Batetik Gure herriko bertsolariek animatuta eta gure gogoekin ere trapagarango bertsoeskola sortu zen 2011.urteko hasieran, gure irakaslea Nuria da, etorkizuneko bertsolaria oso gaztea da eta jada guri klaseak ematen dago. Nahiz eta ez etorri lan kontuengatik Ion Barrocal gure proiektuaren atzean dago 10 urtez egon da bertsotan kanpoko bertsoeskoletan eta aurten hasi da gurekin batera. Bestetik gaztetxeko giro epela eta gure laguntasuna horrek ere asko egiten du proiektua aurrera eramateko.
Lehen esan bezala gure herriko gazteak bertsozaletzen hasi gara. Alde batetik gure bertsoeskolaren ekimenak, gure artekoak, baina beste alde batetik urtero egiten dira bertsosaioak gure herrian, San Gabrielen 100 bat lagun bildu izan gara afari buelta batean, aurten 3.urtea izango da jada eta gaztetxean ere hainbat aldiz egin ditugu bertsosaioak.
Urte berriari dagokionez gure helburua da lonjetan bertsotan egitea lonjen arteko zirkuitoa, eskoletan bertso-eskolaren bat sortzea ere, umeek bertsotan ikas dezaten, posiblea bada autogestionatutako bertsosaio bat egitea neguan kanpoko bertsolariekin eta amaitzeko musika taldea mantentzea, hilabetean behin behintzat biltzeko helburuarekin bertsogerrilla entsaiatzeko.
Aste honetan ere olentzeroren kontuarekin eskoletan egon gara abesten eta umeekin lehenbizikoz bertsotan aritu gara. ZORIONAK TRAPAGARANGO BERTSOESKOLA !!! Ez gara bertsoeskola baizik eta bertso gerrilla!!
Urtebete ia pasata
hau gure kritika
egoera polita
bertsotan gure artean
guztiz nahasita
euskara zabaltzea
gure politika.
2011-12-15
GAZTETXE PUBLIKOA eraiki dezagun! 2.eztabaida bihar gaztetxean
Taldeak egin genituen, gazte pila bat elkartu, ideiak trukatu, azaldu eta adostu. Bigarren bilera izango dugu bihar. Nola gestionatuko dugu lokala? Nola koordinatu talde guztien artean espazioak? Aurrekoan bezala bihar ere bai, etorri eta parte hartu, zu gabe ez dago gaztetxerik!!
AFARI-BILERA
22:00etan Basetxe gaztetxean
Eztabaidarako gidoia hemen: http://euskalherria.indymedia.org/media/2011/12//78286.pdf
ekarri afaltzeko zerbait etxetik!!
2011-11-24
BIHAR GAZTE EZTABAIDA: GAZTETXE PUBLIKO BAT TRAPAGARANEN POSIBLE DA?
BIHAR, OSTIRALA GAUEKO 22:00etan
ekarri zerbait etxetik afaltzeko eta parte hartu!!
INFO+: Eztabaidarako gidoia deskargatu (5 talde egingo ditugu)
2011-11-22
Gazte eztabaida ostiralean- GUZTION ARTEAN GAZTETXE PUBLIKOA ERAIKI DEZAGUN
"Gaztetxe publikoa" deitu diogu proiektu horri. Posible da Trapagaranen autogestio oinarri batetik herriaren zerbitzura egongo den instalazio publiko bat kudeatzea?Nolakoa izan daiteke proiektu hori? Nola gestionatu daiteke eraikina? zein zerbitzu eman diezaioke herriari?
Hau guztia definitzeko hemendik gabonak bitartean eztabaida bat antolatu dugu. Herriko arazo orokorretatik hasiko gara eta hortik abiatuz guztion artean definituko dugu herriko gazteon proiektua (eztabaida gidoia hemen irakurri). Lehenengo afari-bilera datorren ostiralean izango da. Bost talde txiki egingo ditugu gure interesguneetaz errazago eta hobeto hitz egiteko: (1)kultura, (2)musika, (3)kirola, (4)sozial arloa eta (5)jaiak-lonjak. Ekarri afaltzeko zerbait etxetik eta etorri!!
Gazte eztabaida-afaria
Azaroak 25, ostirala
22:00etan gaztetxean
2011-11-02
Ostiralean herriko presoek egunkaria izan dezaten kontzertua egingo da gaztetxean.
Ihes egindako, zigortu zein presoekiko afinitatea beti izan da handia lurralde disidenteetan. Euskal Herrian aspaldikoak dira errepresioa bere gordinean sufritu duten familiei babesa, laguntza eta elkartasuna adierazteko ekimenak. Horrela egiten ziren Lizarraldean adibidez lehenengo gerra karlista galdu ondoren Kuba zein Hego Amerikara joan behar izan zuten ehunka nafarren familiei laguntzeko diru bilketak, eta berdin antolatu ziren hainbat herritan 1936ko gerran zigortutako gudarien familiei laguntzeko. Ordutik frankismotik gaur egundaino izan dira presoak eta zigorrak eta hauei laguntzeko, elkartasuna adierazteko, familiak eta lagunak babesteko antolatu dira hainbat komite. Hauetako beste bat dugu ostiral honetan gaztetxean ikusiko duguna.
Urrun, oso urrun dauzkate giltzapeturik herriko presoak, Zigor Curtisen (A Coruñan), Oskar Cordoban eta Nerea Madrilen. Urrunduak, isolatuak, Euskal Herriaren berri jakitea izaten da hainbat euskal presoren indar iturria. Horretarakoherriko hiru presoek egunerokotasunez Euskal Herriko aktualitatea jarraitu dezaten, antolatzen dugu "Preso bat, egunkari bat" jaialdia.
Kontzertuan aterako den dirua beraz Zigor, Oskar eta Nereari egunkari baten urteko harpidetza ordaintzera bideratuko da. Egoera berrian gaudelako, biolentzia bakarra orain estatuarena delako, egiazko konponbidea nahi dugulako. PRESOAK ETXERA NOW!
Trapagarango gaztetxean.
Azaroaren 4ean, ostirala, gaueko 21:30tan, 4 euro.
-Salbuespunk
-Feos pero Majos
2011-10-20
kolonizatutako lurrean bertso gerrilla martxan.
1-Iaz bezala astelenero lagun giroan elkartu eta bertsotan ikasi eta aritzeko tailerra.
Etorri eta aritu nahi duenak ateak zabalik ditu, bertso tailerra astelenero 19:30etan gaztetxean.
2-Trapagaranen bertso zirkuitu bat finkatu nahi dugu. Joan den asteburuan esperientzia oso polita izan genuen "el batas"-en lonjan. Afaltzera gonbidatu gintuzten eta lehenengo bertso afaria izan genuen herriko bertso titiriteroek bertan. Gaiak jarri zizkiguten, lonja lepo beteta, benetan bikaina izan zen. Ez genuen inoiz pentsatuko halakorik euskaraz, bertsotan eta gurean ikusiko genuenik. Kolonizatutako lurretan bertsolaritza herrikoia bertoko estilo propioz! Beraz esperientzia horretatik hasita bertso zirkuitu bat zabaldu nahi dugu herrian lonjetatik abiatuz.
Igandean 18:00etan gaztetxean garbiketa egiteko.
2011-10-16
DANTZA TAILERRA asteartero gaztetxean.
Datorren asteartetik aurrera, dantza tailerra hasiko da gaztetxean. Jauziak ikasi nahi dituzula? Fandango eta arin-arina? Carrascoliendaseko dantzak, bals, zortziko edo inauteri dantzak. Etorri asteartero gaztetxera! 19:00etatik 20:30etara!
2011-09-21
Larunbateko gaztegunak, GAZTETXE PUBLIKOA eskatzea izango du ardatz.
Urteak dira Traspagarango gazteak gaztetxean antolatzen garela, ordutik hamaika izan dira herrian sortu eta garatu ditugun proiektuak: Carrascoliendas, Lonjero Eguna, Gazteguna, jaietako partehartzea, tailerrak, kontzertuak, antzerki, hitzaldi edo ekitaldiak...
Iruñeako euskal jai adibidez
2011-08-19
Datorren ostegunean, GAZTETXEEN ALDE! Bilboko Aste Nagusian.
Horregatik, Euskal Herriko gaztetxe guztiek bat egiten dugu osteguneko manifestazio deialdiarekin, proiektu libre eta autogestionatuen alde. Auzo, zein herrien autoeraketa proiektu kolektiboen alde, Abuztuaren25ean, osteguna, arratsaldeko 17.00etan, Bilboko plaza zirkularrean izango gara. ZABALDU MEZUA!
abuztuak 25, osteguna
17:00etan plaza zirkularretik
MANIFESTAZIOA!
2011-07-27
Bihar garbiketa eguna gaztetxean. Sardinxaharren aurka!
2011-07-18
KOLORETAKO UHOLDEA bildu zen larunbatean KUKUTZAREN ALDE.
Herri osoari irekiak dauden espazio libreen alde, autogestio eta auzotarren antolakuntzaren alde. Ondorengo bideoan azaltzen da kukutza gaztetxearen historia, antolakuntza eredua eta urteetan zehar Errekalde auzoan eraikitakoa. Gaztetxeko eta auzokideen ahotik:
2011-07-12
KUKUTZA gaztetxea zutik! Larunbatean Bilbora.
13 urte dira gazteek kukutza auzoarentzat ireki zutena, orain edifizioa konstruktora batek erosi duela eta epaiketan sartuta epaileak desalojo eta derriboaren alde egin du. Kukutzak ordea balore espekulatiboa baino gehiago du. Autogestiaren eskola, auzoari bizia emateko gunea, edozeinentzako espazio irekia... Badira aukerak desalojoa geldiarazteko, udaletxeak konstruktorari eraikitzeko beste lur batzuk ematea eta kukutza mantentzea beste batzuen artean.
Ekipo bat muntatu dugu Trapagaranen ere egoera honen berri emateko eta ahal gehien zabaltzeko (Eskuhorriak banatzeko 18:00tan gelditu gara BBK.-ko gurutzean, ahal duena etor dadila). amaitzeko Kukutzarekin elkartasunez larunbatean Bilbon egingo den kukutzaren aldeko manifara deialdia ere zabaltzen dugu. Han elkartuko gara. Kukutza eta gaztetxe guztiak zutik!
KUKUTZAREN ALDEKO MANIFA INTERNAZIONALA
18:00etan Bilboko udaletxetik
2011-05-18
Gaztetxe publikoaz alderdi guztiekin bildu gara.
Trapagaranen gazteentzako gune publiko bat behar dugu. Autogestionatua, gazteok kudeatua. 10 urte daramtzagu gaztetxean, lana, proiektuak, ekimenak milaka izan dira, baina egoera normalizatzeko garaia da. Belaunaldi berriak sendo datoz, beste batzuk badoaz eta gaztetxeak badu ordua erkonozimentu publikoa jaso eta bere egoera normalizatzekoa.
Hauteskunde aurretik alderdi politiko guztiekin biltzea zen gure asmoa. Bilera eskatu genien guztiei eta guztiekin bildu gara PSOErekin izan ezik. PSOEri behin baino gehiegotan eskatu diogu bilera eta beti esa ndigute momentuan oso okupatutak daudela eta deituko digutela. Deiaren zain segitzen dugu.
1-Gazteentzako lokal publiko baten beharra ikusten dute guztiek.
2-Lokal hori gazteok beraiek autogestionatu beharraz aritu dira guztiak.
Aukerak badaude gaztetxe publiko autogestionatu txukun bat lortzeko. Hemendik aurerako hilabete eta urteotako borroka, nahia eta ereikuntza, gazte mailan hara bideratua izango da. Lortuko dugu! TRAPAGARAN GAZTEA eta BIZIA!
Hemen atxikitzen ditugu alderdiekin izandako bileren aktak:

