Pages

enkarterri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
enkarterri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012-04-17

Enkarterriko bertsolari txapelketako kanporaketa ostiralean gaztetxean.

Ostiralean jokatuko da gaztetxean Enkarterriko bertsolari txapelketako lehen kanporaketa. Bertsolaritza poliki poliki ari da bide egiten gure inguruan, horren adierazgarri da gaztetxean ari den bertso eskola edo txapelketan bertan herriko 3 bertsolari aritzea.

Trapagarango bertso gerrillan ari gara far westeko basamortu honetan bide egiten, area zegoen lekuan kaktusak landatzen, gure ekosistemari kolore emanez. Inprobisazio zaletasuna, bertso jolasa eta lagun arteko giroa ari gara nagusiki gazte artean zabaltzen. Enkarterriko txapelketan Trapagarango bertso eskolako 3 lagun arituko dira. Nuria eta Patxi ostiralean gaztetxean egingo den kanporaketan eta Ion Barrokal Zallakoan. Gure indar eta animoak haiekin daude. Aupa lagunak! TRAPAGONIAKO BERTSO GERRILLA HOOLLIGANS! AURRERA! Bidean aurrera, gurean sustraituz, guretik birsortuz!

ENKARTERRIKO BERTSO TXAPELKETAKO KANPORAKETA
Ostiralean 19:00etan gaztetxean
arituko diren bertsolariak
Gure jon, Idoia, Leiretxutxu, Aitzi, Nuria eta Patxi

Ondoren afaria
SARRERAK 12 eurotan salgai
MUGA, La Pinta eta Gernikako tabernetan

2010-11-04

Trianoko mendietatik eraikitzen ari diren GOI TENTSIOKO LINEA DESEGITEKO AGINDU du.

Gueñesetik energia plantetatik Espainiako mendebaldera (Kantabria-Asturias) elektrizitatea garraiatzeko GOI TENSIOKO LINEA ilegala dela esan du gaur Espainiako Auzitegi Gorenak. Izate talde ekologistak 2007an egindako salaketa onartu eta berean Gueñes eta Galdames artean Trianoko mendiak gurutzatuz pasatzen den zaitia birplanteatzeko agindu du Auzitegi Gorenak.

Gainera linea Triano eta Galdameseko bitopo babestuaren erdialdetik pasatzen dela ebatzi du. "la realidad es que la línea eléctrica no discurrre por el borde, tal y como impone la Declaración de Impacto Ambiental (DIA), sino por dentro del Biotopo, protegido de los montes de Triano y Galdames, en fase de aprobación inicial".
Izate talde ekologistaren arabera egindako lana desgin beharko dute, beraz eta dirudienez ez dugu aurrerantzean alta tensioko dorrerik ikusiko Pico la Cruz eta Ganeran mendien gainetan. Zorionak Galdames! Herriak eta mendiak: MEATZALDEA BIZIA! ENKARTERRI BIZIA!


2010-04-21

Zallako gaztetxea okupatu zuten gazteei jarritako 360.000€ko isunaren kontra gazteguna antolatu dute



360.000 euro, ez gehiago ez gutxiago. Hori da Zallako gazteei ipini dieten zigorra hutsik zegoen etxe bat okupatu, txukundu eta herrirako ekintzak antolatzen hasteagatik. Are larriagoa da arazoa jakinda jabeak ez duela inolako interesik etxearekiko, ezta gazteak hortik botatzeko, nahi duen bakarra dirua kobratzea dela.

Zallako gazteak aspalditik ibili dira gaztetxea aldarrikatzen, gazte asanbladan kalean biltzen, herrian lokal behar bat zegoen, kultur ekintzak egiteko, gazteok ibiltzeko, eztabaidatzeko, herriari buruz pentsatu eta murgiltzeko. Udaletxearen erantzuna beti ezezkoa izan da. Horrek behartu zituen Zallako gazteak 2007ko azaroan hutsik zegoen etxe batean sartzera. Horrela sortu zen GURE AMETSA, Zallako gaztetxea.

Dena den epaiketek eta zigorrek ez dute gazteen nahia gelditu, horregatik guztiagatik gazteguna antolatu dute larunbaterako. dantzak, poteoa, bazkari, kontzertu... Elkartasuna adierazteko modurik onena larunbatean Zallara joatea.
AURRERA ZALLAKO GAZTETXEA!

INFO+: http://gureametsak360000.blogspot.com/