Pages

gazteria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gazteria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013-01-03

Larunbatean ERRERRE elektrotxaranga ibiliko da Arboledan.

Gabonetako kultur ekintzak Arboledan bertoko gazteek antolatu dituzte aurten, eskolako guraso elkartearen laguntzaz. 80-90.hamarkadetan  gazteek antolaturik ekimen asko egiten ziren Arboledan. Alberguea gaztetxe moduko bat izan zen eta lokal hori izan zen hainbat iniziatibaren arima eta bihotza. Bertan irrati emisora bat egon zen Arboledara emitizen zuena, jaietarako material biltegi moduan erabiltzen zen, eskulan tailerrak egiten ziren eta beste motatako kursilloak. Urtezaharrean eta errege gauean kotilloiak antolatzen ziren bertan. Bertoko gazteek antolaturik Madalena jaiak gauza handia izaten ziren herrian eta inguruko herrietako gazteak akanpadaz joaten ziren sarri bertara. Autogestioa eta herriko gazteen inplikazioa zen bizitasun guzti zutabe nagusia.

Aurten ere Arboleda pizten hasi dela dirudi, Olentzero, erregeak, haurrentzako ekintzak antolatu dituzte herriko gazteek eta larunbat iluntzean elektrotxaranga bat arituko da kalerik kale (2.lonjero egunean alkateak ertzainak bidali zituenean jo zuen elektrotxaranga... aupa ERRERRE BAND!!). Arboledak badu identidadea eta indarra. Herri txikiak handi! herri txikiak bizirik!

LARUNBATA, 20:30etatik aurrera
ERRERRE TXARANGA BAND
Arboledako kaleetan

2012-02-14

Lonjen normatibari buruz: zer dakigu?

ZER EGIN NAHI DU UDALAK?
Orain aste bete jakin dugu udalak lonjen jarduna arautzeko lege bat egin nahi zuela. Gaiaz informatzen saiatu gara baina udalaren asmoez ez dugu asko jakin: Ez dakite oso ondo zer egin nahi duten, ordenantza bat, gida bat edo errekomendazio bilduma bat.

Dakigun bakarra da udalak enpresa bat kontratatu duela jabeekin, auzokideekin eta lonjetako gazteekin hitz egiteko eta arau proposamen bat egiteko.

ZER DA LONJA ARAUTEGI BAT?


Euskal Herrian 6 herritan daude martxan lonjen gaineko ordenantzak, Gernika, Durango, Portugalete edo Legazpi dira horietako batzuk, beste leku batzuetan ordea gida edo errekomendazioak egin dituzte, Amurrio da horietako bat. Gaiari buruz gehiago jakiteko Amurrio, Portugalete eta Gernikako arauak aztertu ditugu, neurrietan desberdintasunak egon arren arautzen dituzten gaiak berdinak dira:

1-GARBITASUN eta OSASUN NEURRIAK
2-ORDAINKETA eta SEGURUen GAINEKOAK.
3-ORDUTEGIAK
4-AFOROA
5-KONTROL NEURRIAK ZIGORRAK

Gai hauek aztertu eta hauen gainean iritziak trukatu asmoz elkartu ginen joan den ostiralean 40 bat gazte gaztetxean.


AUZOKIDEAK, JABEAK eta GAZTEAK: 3 ALDEEN ARTEKO ADOSTASUN BEHARRA.
Gizarte fenomeno bat bihurtu da lonjena gurean, hor interes ezberdinen arteko talkak azaldu dira. Auzokideak askotan kexu dira zarataz, beste batzutan ordea ez zaie gazteak haien inguruan ikustea gustatzen eta batzutan zarata arazoak egon egoten dira.

Arautu gabeko espazioa izan da beste alde batetik lonjen espazioa, ordainketak, segurtasun neurriak , seguruak.... Nork ordaindu behar du hori guztia? Nola egingo da?

Azkenik udal erregistro bat sortuko da lonja bakoitzean zein jende mugitzen den eta arduraduna nor den, informazio hori udal agintarien eskuetan izango da eta horrek ere baldintza berriak sortuko ditu gazte munduan.

PARTEHARTZEAZ HITZ EGITEN DUTE baina zer da PARTEHARTZEA?
Interes ezberdinak eta 3 alde (jabeak, auzokideak eta gazteak) elkarbizitzarako akordio baten beharra dagoela nahiko garbi dago. Partehartzeaz dute ahoa beterik udal agintariek eta auzokide zein lonja-jabeekin 2 bilera burutu dituzte dagoeneko. Bilerak ez dira oso arrakastatsuak izan (3 auzokide eta 11 lonja jabe) baina bai nahiko esanguratsuak. Jabeek argi azaldu dute onartzen den arautegia dena dela ez daudela haien lokaletako moldaketak ordaintzeko prest. Auzkideek ordea ez dute gazterik nahi haien inguruan.

Hiru
aldeko elkarrizketa honetan gazteen aldea da ahulena, bai prentsak gaiari ematen dion trataeragatik, bai gazteei boteretik egin ohi zaion trataera paternalistagatik. Partehartzea ez da galdetzea soilik, ez da aldeen iritzia jakitea eta arautegi bat egitea. Partehartzea egiazko elkarrizketa da, gazteok auzokideen ikuspegia ulertzea baina auzokideek herriko gazteen beharrak ulertu eta herrian garatu behar dituztela onartzea. Horretarako beharrezkoa izango da gazteon aldetik maila ematea, tailerretatik landa aintzakotzat har gaitzaten lortzea. Dudarik gabe beharrezkoa izango da lonjetako gazteak elkar harturik aritzea, ideiak iritziak eta azalduko diren gaien gaineko koordinazioa izatea.

ATXIKITZEN DITUGU GERNIKAKO PROZESU PARTEHARTZAILEKO
3 ASANBLADEN AKTAK:
1.asanblada (GERNIKA): http://ttiki.com/35042
2.asanblada (GERNIKA): http://ttiki.com/35043
3.asanblada (GERNIKA): http://ttiki.com/35044

2011-11-24

BIHAR GAZTE EZTABAIDA: GAZTETXE PUBLIKO BAT TRAPAGARANEN POSIBLE DA?


Gazteen arteko eztabaida ireki bat abiatuko dugu ostiral honetan gaztetxean. Esaten dute Zaballako mataderoan zerbait egingo dela... Zer nahi dugu zehazki gazteok? Nola gestionatuko genuke lokal hori? Zer eskaini ahal dio herri osoari?

BIHAR, OSTIRALA GAUEKO 22:00etan
AFARI EZTABAIDA GAZTETXEAN
ekarri zerbait etxetik afaltzeko eta parte hartu!!


INFO+: Eztabaidarako gidoia deskargatu (5 talde egingo ditugu)

2011-11-22

Gazte eztabaida ostiralean- GUZTION ARTEAN GAZTETXE PUBLIKOA ERAIKI DEZAGUN



Ezker eskuin entzuten da gazteon artean Zaballako matadero zaharra gazte ekintzetarako izango dela. Gabezia asko ditugu herrian, ez esateagatik denak, gazte arloan aldiz aurrerapauso asko emanak ditugu gaztetxetik sortu diren proiektuen bidez: Kuadrilen arteko harremanetan, jaietako giroan, lonjen arteko proiektuetan... asko aurreratu dugu. Benetan posible da zaballako mataderoan gazteentzako zerbait egitea, horregatik da orain momentua gazte guztion artean proiektu bat landu eta herriari aurkeztu eta praktikara eramatekoa.

"Gaztetxe publikoa" deitu diogu proiektu horri. Posible da Trapagaranen autogestio oinarri batetik herriaren zerbitzura egongo den instalazio publiko bat kudeatzea?Nolakoa izan daiteke proiektu hori? Nola gestionatu daiteke eraikina? zein zerbitzu eman diezaioke herriari?

Hau guztia definitzeko hemendik gabonak bitartean eztabaida bat antolatu dugu. Herriko arazo orokorretatik hasiko gara eta hortik abiatuz guztion artean definituko dugu herriko gazteon proiektua (eztabaida gidoia hemen irakurri). Lehenengo afari-bilera datorren ostiralean izango da. Bost talde txiki egingo ditugu gure interesguneetaz errazago eta hobeto hitz egiteko: (1)kultura, (2)musika, (3)kirola, (4)sozial arloa eta (5)jaiak-lonjak. Ekarri afaltzeko zerbait etxetik eta etorri!!

GAZTETXE PUBLIKOA TRAPAGARANEN. Eraiki dezagun!
Gazte eztabaida-afaria
Azaroak 25, ostirala
22:00etan gaztetxean

2011-11-10

Trapagoniako BERTSOGERRILLA herrira jaitsiko da azaroaren 18an


TRAPAGONIAKO BERTSOGERRILLA mendiko kobazuloetan babesturik, prestakuntza eta ensaietan egon ondoren, Barakaldoko eta Zallako lagunekin elkartu eta menditik herrira jaitsiko da azaroaren 18an.

Aurreko agirian esan genuen bezala aurtengo asmoa izango da noizean behin bertso saio bat egitea herrian, izan lonjetan, izan gaztetxean edo izan tabernaren batean. Azaroaren 18koa trapagaranen sortu nahi dugun bertso zirkuituaren lehen saioa izango da. Gure zirkuitu honetan danok bihurtzen gara gerrillera, beraz hartu zure instrumentua (kajoi flamneko, txistu, saxo, bonbo, biolin, turuta...) eta sartu gerrillan! mendia gure laguna da!

Datorren ostiralean poteoa egingo dugu tabernaz taberna eta ondoren afaria Sokraren tabernan. Lekua txikia da, beraz afarira etorri nahi baduzue (15 euroren inguruan egongo da) bidali mezu bat ondorengo helbide elektronikora: bertsogerrilla@hotmail.com

AZAROAREN 18an, OSTIRALA
arratsaldeko 19:00etan LA PINTA tabernatik POTEOA
iluntzeko 22:00etan SOKRAREN TABERNAN afaria
hartu izkillua eta bihurtu gerrillera!

2011-11-01

EUSKAL HERRIKO GAZTEOK ZER?



Euskal gazteriaren tendentzia, gustu eta ekintza berrien inguruan ikerketa soziologikoa egin du IPES-eko ikerlari talde batek. Euskal Herriko 7 lurraldeak aintzat hartuta gizarteko aldaketek zein eragin dute gazteriaren kultur espresioetan? Dantzan, musikan edo antzerkigintzan?

Egun politika egiteko modu berriak agertu dira, zein dira espresio hauek? Zein da gure konpromisoa mugimendu berriekiko? Zein da indibidualismoaren eragina guregan? Teknologia berriek zein eragin dute gazteon ohituretan?

Ikerketa lan hau dokumentatu eta liburuxka batean bildu dute. Bihar bertan egingo dute lan honen aurkezpena BILBOn.

Bihar, Azaroak 2 aurkezpena
19:30etan La BOLSA eraikinean
BILBOko alde zaharrean

ETA GAZTEOK ZER? Euskal Herrian gazteon aldaketa eta joera soziopolitikoak

Amaitzeko ikerketa honetan interesa dutenentzat hemen jartzen dugu PDF artxibo batean eskuragarri ikerketaren ondorio den liburuxka:

Eta GAZTEOK ZER? (PDF): https://sites.google.com/site/giteipes/artxiboak/liburuxka_etagazteokzer_web.pdf?attredirects=0&d=1

2011-05-18

Gaztetxe publikoaz alderdi guztiekin bildu gara.


Trapagaranen gazteentzako gune publiko bat behar dugu. Autogestionatua, gazteok kudeatua. 10 urte daramtzagu gaztetxean, lana, proiektuak, ekimenak milaka izan dira, baina egoera normalizatzeko garaia da. Belaunaldi berriak sendo datoz, beste batzuk badoaz eta gaztetxeak badu ordua erkonozimentu publikoa jaso eta bere egoera normalizatzekoa.

Hauteskunde aurretik alderdi politiko guztiekin biltzea zen gure asmoa. Bilera eskatu genien guztiei eta guztiekin bildu gara PSOErekin izan ezik. PSOEri behin baino gehiegotan eskatu diogu bilera eta beti esa ndigute momentuan oso okupatutak daudela eta deituko digutela. Deiaren zain segitzen dugu.Dena den oso positiboki jo ditugu bilerak, ideia nagusietan ados azaldu baitira guztiak (PNV, Ezker Batua, BILDU):

1-Gazteentzako lokal publiko baten beharra ikusten dute guztiek.

2-Lokal hori gazteok beraiek autogestionatu beharraz aritu dira guztiak.

Aukerak badaude gaztetxe publiko autogestionatu txukun bat lortzeko. Hemendik aurerako hilabete eta urteotako borroka, nahia eta ereikuntza, gazte mailan hara bideratua izango da. Lortuko dugu! TRAPAGARAN GAZTEA eta BIZIA!

Hemen atxikitzen ditugu alderdiekin izandako bileren aktak:

LONJERO EGUNA antolatzeko bilera ostiralean.


Ekainaren 18an izango da Lonjero Eguna. San Gabrielgo jaien barruan. Egun hau guztion artean antolatuko dugu. Ideia berriak eman eta egin. Horretarako 2 bilera egingo ditugu, lehenengoa ostiralean 20:00etan gaztetxean.

Parte hartu nahi duten kuadrila guztiek zita daukagu bertan, gure jaiaren oinarria jendearen partehartzea eta guztien artean antolatzea delako. Horregatik antolatzen dugu lonjero eguna guztion artean. Erakutsiko diogu Pilarri presupuestorik gabe, super STAR kontzerturik gabe, baina herrikoitasunez eta kuadrila guztien artean kriston jaia muntatuko dugula! Hau da gure estiloa, gazteherriaren estiloa! eta San Gabrieleko auzoko jai txikiak indartuko ditugu!

LONJERO EGUNA ANTOLATZEKO BILERA
OSTIRALA 20:00etan GAZTETXEAN

2011-04-19

LONJERO EGUNA 2011 antolatzeko bilera bihar gaztetxean.

Lonjero Eguna antolatzeko bilera egingo dugu bihar gaztetxean. Zenbat kuadrillek parte hartu nahi duten, nola zabaldu lonja ez duten kuadrillei, animazioak, kontzertu eta ideia berriak. Batzuek jadanik proposatu dute futbito txapelketa ostiralean bertan hastea. Gainera Zaballako jaietan egigno den gazte olinpiada eta parrilladarako zerrendak ere egingo ditugu.

Zita jarrita dago. Etorri, guztien artean errezago izango da!
Bihar 20:30etan Gaztetxean

2011-03-18

Lonjek irekiko dute ostiraletan gaztetxea.

Gure herrian ez dago kultur eskaintzarik. Ez dago kontzertu, ez antzerki, ez zinema, ez halakorik. Dagoen kultur eskaintza jaietara mugatzen da, beti enpresen menpe eta jendearen iniziatiba bultzatu gabe. Ostiraletan askotan gaude gure lonjan, pokerrean edo trago batzuk hartzen, baina zergatik ez bildu? Zergatik ez elkarrekin, elkarrentzat gauzak antolatu? Noizbait udaletxeak gazte guztiok erabiltzeko, kultur ekintzak, hitzaldiak... egiteko lokal bat eman beharko dio herriari. Momentuz gaztetxea daukagu herrian eta erabili dezakegu. Taberna bezala ireki, kontzertu edo antzerki edo monologo antolatu. Gazteok ostiraletan herrian gustura egoteko lekua ireki.


Gaurtik aurrera Trapagarango lonjek irekiko dute ostiraletan gaztetxea. Manifestua ere bai egin dute:
Manifestua (PDF): TRAPAGARANGO KUADRILEN BATZORDEA

Etorri lagunekin, aportatu, sortu, ideiak eman, antolatu kontzertuak zure lagunekin, proiektuan parte hartu, gaurtik aurrera ostiralero 21:00-21:30tatik aurrera gaztetxean.

2011-03-02

Joan den astean Baxe Nafarroan agerraldia egin zuten 8 gazte iheslaritatik 7 atxilotu dituzte.


Urrian ihes egin behar izan zuten etxetik. Polizia segimenduak nabaritu zituzten eta atxilotuak izango ziren susmoan etxetik alde egin zuten. Operazio polizial horretan beste 13 gazte atxilotu zituzten eta sartu zituzten kartzelan, beste 8rek ihes egitea lortu zuten. Ez zizkieten etxean armak topatu, ez zieten beste materialik topatu. Euskal Herri independiente baten alde antolatua egotea, gazteen arazotaz kezkatzea eta inplikatzea izan da haien delitua. Haien moduan elkartzea eta SEGIkoak izatea.

4 hilabete egon dira ezkutuan 8 gazteak, lagunen etxeetan babestuak, atera gabe, guraso eta lagunekin hitz egin gabe. Ez dute ordea ezer egin! Horregatik joan den astean haien gordelekutik atera eta Izpura herrian (Baxe NAfarroa) prentsari deituta itxialdian jarri ziren.

Bizi publikoa eramango zutela esan zuten, iparraldean (Lapurdi-BaxeNAfarroa edo Xiberuan) bizimodua egituratzen hasi. Euskal Herriaren aldeko konpromiso eta borrokarekin segitu. Joan den aste osoan zehar horretan elkarte, sindikatu, kolektibo eta talde politiko askok adierazi zien elkartasuna eta babesa 8 gazte hauei. Horrela iparraldeko hainbat zinegotzi gazteak haien etxeetan hartzeko prest zeudela adierazi zuten. Horrela hasi dira gazteak iparraldeko hainbat hautetsiren etxeetan bizitzen.

IRATI TOBAR - Portugaleteko gaztea
(8 gazteetatik libre dagoen azkena)

Espainiako gobernuaren eskaria ordea berehala heldu da. Eskatu du gazteak Espainiara eramateko (Euroagindua) eta Frantziako gobernuak onartu. 8 gazteetatik 6 jadanik atxilotu ditu Frantziako poliziak eta epaileraren erabakiaren zain daude. Noiz arte horrela? Noiz amaituko da euskal gazteen aurkako persekuzio eta jazarpena? Independentzia eta sozialismoaren alde gaude, herrietan auzoetan lanean gaude, utzi bakean! Euskaldunak Euskal Herrian libre!

2011-03-01

Ostegunean lonjen arteko bilera gaztetxean.

Aurreko bileran aipatutako gaiak zehazteko zita egin dugu ostegunean. Badoa aurrera 2011 eta badator uda eta elkarrekin antolatzen ari garen jaietako kuadrillen liga mundiala kristona izango da!! Bilerako gaiak hauek izango dira:

1-Trapagarango jaietako kuadrilen arteko liga. Zaballako jaietako ginkana zehaztu.

2-Herrian egiazko inauteri herrikoi bat sortzeko alternatiba. "Las Carrascoliendas".

3-Gaztetxean ostiraletan kultur ekimenak egiteko proposamena. Gazteentzako alternatiba autogestionatu bat sortu.

4-KORRIKA 2011. Lonjek partehartzeko proposamena. Euskara eta gazteak Trapagaranen.

Animatu peña! guztion artean eraikitzen dugu Trapagaran berria, alternatiboa, iraultza gorria, trapagaran bizia!

LONJEN ARTEKO BILERA
martxoak 3, osteguna
20:00etan gaztetxean

2011-02-24

Kanpotarrak gara gure herrian. Izpurako 8rak lekuko.

Iragan urrian izandako gazteen aurkako atxiloketetatik ihes egin zuten 8 gazte itxialdian jarri dira Izpuran (BAxe NAfarroa). Astelenean hasita aste bateko itxialdia hasi dute haien egoera salatzeko.


Gazteak dira, Espainiako kartzeletan dauden haien lagunak bezala ez zuten armarik etxean, txostenak, pegatinak, kamisetak, jai herrikoien alde lan egitea, gazteak bildu eta antolatzea, horiek izan dira haien delituak. Horregatik atxilotu, 5 egunez Espainiako poliziaren eskuetan inkomunikaturik egon eta sartu zituzten kartzelara haien lagunak. Finean, euskaldunak, gazteak eta abertzaleak izateagatik. Arriskutsua da hori Espainian.

8 gazte hauek poliziaren atzaparretatik ihes egitea lortu zuten, muga pasatu eta Lapurdi, Baxe Nafarroa edo Xiberuara heldu ziren. Frantziaren menpe dauden euskal lurraldeak. Hizkuntza bera, askatasuna amesten duen lur bera, herri bera.

Euskaldunak ordea ez gara libre gure lurrean. Milaka izan dira Pirinoen hegoaldeko ibarretatik historian zehar iparraldera ihes egin dutenak espainiar poliziengandik ihesi, soldaduskari desertatuz, gerra zibiletik ihesi, karlistadetatik ihesi eta alderantziz, inkisizioari ihesi, gerra mundialetik ihesi...

Azken aldian ordea frantziako poliziak euskal militanteak atxilotu eta Espainiara bidaltzen. Euroagindua deitzen diote prozedura honi. 8 gazte hauek haien jarduera sozial eta politikoagatik Espainiartuak izateko arriskuan daude. Noiz izango gara libre gure herrian? Euskaldunak Euskal Herrian libre! EUROAGINDURIK EZ!





2011-02-01

LONJERO BILERA: Aurtengo lehenengoa, ideia berriak eta aurrera!


Ostegunean lonja guztien artean urteko lehenbiziko bilera egingo dugu. Urtez urte gazteen arteko sarea josi dugu, gure arteko giroa hobetu, elkar ezagutu eta elkarrekin antolatzen dugu lonjero eguna. Beste jai modelo bat ari gara sortzen, auzoz auzo, diru asko gabe baina kuadrilletan oinarrituko dena. Partehartzean oinarrituko dena. Hori guztia gazteen arteko giroan nabaritzen da.

Badira 4 urte lonjero eguna antolatzen hasi ginela, bagaude hasieratik mantentzen garenak, desagertu direnak eta azken bi urteotan ireki diren lonja berriak. Dena den denbora ez doa alferrik, proiektua ondo sendotua ikusten dugu, aurrera pausoak emateko garaia da, horregatik datoz proposamen berriak. Hasieratik bertan gabiltzanontzat ere denbora badoa aurrera eta jada ez gara hain gazte. Horregatik proposamen berriekin belaunaldi berriei bide emateko garaia ere badator. BElaunaldi berriak, ideia berriak, atzetik heldu direnek ere birsortu dezaten eta molda dezaten.
LONJERO BILERA
Ostegunean 19:30etan
in the gaztetx




BILERAKO GAIAK:
1-TRAPAGARANGO INAUTERI HERRIKOIA BERRESKURATZEA: "Las carrascoliendas" (1930 urterarte gure heriko gazteek egiten zuten inauteria).

2-TRAPAGARANGO JAIEN LIGA SORTZEA: Kuadrillen arteko txapelketa bat antolatu nahi dugu, gazteen olinpiadak balira bezala. Auzoetako jai bakoitzean ekintza partehartzaile bat antolatuko dugu, urte bukaeran gehien parte hartu duen kuadrillak irabaziko du Liga. Saria izango da Trapagarango tabernaren batean kuadrilla irabazlearentzat afaria.

2010-11-26

27.PIKOTXA aldizkaria: Trapagarango gazteria 2010-2011ko ildoei begira

Berriz heldu da Pikotxa aldizkaria gure artera. Oraingoan 27.alea jada lonja batzuetan dago eta ebste batzuetarako bidean izango da. Aurten gaztetxetik landu nahi diren ildoen gaineko azterketa egiten du aldizkariak, eztabaidagaiak proposatu, atera. 4 dira aurten landu nahi diren gaiak. Etxebizitza, inauteriak, lonjen mugimendua eta gaztetxea. Guztia askoz hobeto eta zabalago azalduta dator aldizkairian. Hemen behean duzue. Pikotxa komunikakzio tresna aurrera!


Etxebizitzaren gaiari buelta batzuk ematen hasteko igandean gelditu gara. 18:00etan gaztetxean. Etorri eta lotu!!

2010-10-22

Espainiar estatuaren betiko eskaintza: 15 gazte atxilotu bart.


Berriz ere euskal gazteak zulo beltzera daramatzate espainiar polizia indarrek. 15 gazte atxilotu ditu gaur gauean Espainiako poliziak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Atea bota edo kolpeka irekiz, jarduera politikoa, soziala duten gazteak gau ilunean esnatu eta indarrez eramaten dituzte herritik kanpo. 5 eguneko inkomunikazioaren tunelera lehenbizi, Madrilgo auzitegietara gero, kartzelara azkenik. Berriz ere NO TIME FOR LOVE Euskal Herrian.

Txarto ohitu gaituzte Euskal Herrian: Tamalez irratia piztu eta atxiloketa berriekin esnatzea normala da gurean, aste bat bai , bestea ere bai. Eta urteak joan eta urteak etorri, sarekada berriak, jende berria, gauean etxeetan sartu, inkomunikatu eta madrilera bidea; kartzelak gizentzen. Belaunaldiz belaunaldi, noiz arte? No time for love Euskal Herrian.

Zurrunbilo batean bizi gara egunerokoa azkar pasatzen dela, azkar denbora, egunak, hilabeteak, urteak. Zirkulu bat bezala, atxiloketak, ekimenak, deklarazioak, protestak, adarrikapenak eta berriz atxiloketa berriak. Espainiar estatuak bere ezintasuna indarrez estali nahi du. Herriaren askatasunaren alde baliabiderik gabe, soilik bere borondatez, indar eta burutazioaz, herriz herri lanean dabilen jendearen aurka eginez. Baina bere arma, polizia eta ejerzitotan indartsua bada ere ahul da erabat argudiotan. Espainiak Euskal Herriari eskaini diezaiokeen bakarra errepresioa bada ahultasunean amilduta dago. Euskal Herriak bizi nahi du XXI.mendean. Euskara mantendu, kultura garatu, herri moduan lurralde banaketa gainditu, lan esparru propioa eduki, euskal unibertsitatea, kirol selekzioak... Zer du espainiak eskaintzeko? MAkila besterik ez. Ekonomikoki zisko eginda, solbentziarik gabe euskal enpresak ere hasiak dira lotura ekonomikoak txikitu eta kanpora begira eta Espainiak zer du eskaintzeko? ezer ez.

Etorriko dira kolpeak, gogorragoak agian, horrela izan da munduko askapen prozesu guztietan. Min handia egiteko gaitasuna daukate esatatu zapaltzaileek, prozesua geldiaraztekoa ere bai. guk ordea gureari, ez dugu hurrengo belaunaldiek kartzela, errepresioa, gaueko esnatze bortitzak ezagutzerik nahi. Euskal Herri askea, anitza, guztiona, horren alde gabiltz lanean. Bobby Sands-ek behin esan zuen moduan: "Gure mendekua gure haurren irriak izango dira "
"Our revenge will be the laughter of our children in a free ireland" Bobby Sands

Animo atxilotuta espainiako polizien eskuetan dauden gazte guzti horiei, euren lagun eta senideei! Adi protesta deialdiei! eta gu aldiz etengabe, inurri bezala baina gelditu gabe geureari! herri eraikuntza eta herri lana! Aurrera bolie!

MANIFESTAZIOA
gaur 20:00etan
Sestaoko kasko plazatik

2010-10-01

Euriaren gainetik eutsi genion. GAZTEGUNA 2010.


Eutsi genion! Euria egin zuen pasa den larunbatean goi ta behe. Giroa mantendu zen, 121krew euripean jotzen, maskarradarekin euripean dantzan, baina itzela izan zen. Gazte, heldu, guraso, haur oldea jende uholde bihurtu zen! Trapagaran euskalduna, herrikoia, beste harreman mota batzuekin, jende ezberdinaren artean. Euria egin zuen baina giro ederrean, giro bikainean baina ororen gainetik, giro oso berezian esan genezake pasatu genuela gazteguna. Balorazio azkar bat eginez esan dezakegu:

1-Ekintza guztiei eutsi geniela, oztopo guztien gainetik, euri, haize eta lokatz artean baina guztia egin zen eta ez da gutxi! lanean ari gienen gazte taldeak ederto erantzun zuen.

2-Eguraldi txarraren gainetik jende asko bildu ginen (240 lagun geunden bazkarian!). Gazteguna finkatzen ari da egutegian. Jendeak ondo pasatzen du eta nahi du! sentitu, bizi! Ari gara lortzen!

3-Gazteez gain guraso eta haurrek presentzia izan zuten eguenean zehar, adin ezberdineko jendea, harreman ezberdinak, eguneko jaia, harreman sozialak...

Amaitzeko salatu beharrekoa da iaz bezala aurten ere Trapagarango jaietan txosnak jartzen diren aparkaleku asfaltatua eskatu genuela guk gaueko kontzertuak egiteko. Udalak iaz bezala bertan egitea debekatu zigun eta Barrankora bidali zituen kontzertuak, euria egin zuen eta horregatik lokatz artean ibili behar izan ginen eta esan bezala eutsi, busti baina eutsi genion eta ez da gutxi!Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta lanean laguntzen, muntaketa edo instalkuntzetan ibili zinetenoi!! Hau herriak egiten du elkartzen garelako, antolatzen garelako!

Dena den balorazio sakonagoak egiteko garaia da orain, hobekuntzak pentsatzeko, ideia berriak aipatzeko, arazoak salatzeko, talde barruko deskoordinazioak, urduritasunak ateratzeko... ETORRI!

IGANDEAN 19:00etan GAZTETXEAN
BALORAZIO BILERA

2010-09-17

TRAPAGARANGO GAZTE EGUNA, AURRERA DOA BOLIE!!!

Beste urte batez badator gaztEguna. Datorren larunbaterako (Irailak 25) guztia ari gara prestatzen, urtetik urtera hobetzen. Gazteez gain herritar guztiengana zabaltzea dugu erronka nagusia. GaztEguna herri proiektu bat da. Trapagaran berria nahi dugu. Beste balore batzuetan oinarritua. Horregatik musika, txarangek, kultura inprobisazioak, sorkuntzak... hartuko ditu kaleak. Haurrentzako ekimenak ere sartu ditugu aurten, gure herrian udalak antolatzen dituen ekintza gehienak erderaz baitira, herriko haur guztiek euskara dakiten arren! Horregatik abertzale, herrizale larunbatean irten kalera!Haur, guraso, zahar eta gazte. Uholdea eragingo dugu herrian. AUTOGESTIOAZ, HERRI ANTOLAKUNTZAZ, TRAPAGARAN EUSKALDUNA eta GORRIA!

12:00 BAJADA ZARATATSUA
(Funikularretik Arkotxa plazara)
12:45 MEZUA (Arkotxa plazan)
13:00 MENDIKO ALTXORRA haur-gurasoentzako antzerkia (Habana plazan)
sinopsia: http://www.kulturklik.euskadi.net

13:00
121 KREW + hip hopero gazteak (Arkotxa plazan) http://www.121krewhiphop

15:00
BAZKARIA + BERTSO RUMBA (Frontoian)
SAGARDOLÉrekin:
http://www.sagardole

18:00 POTEO BIZIA
MASKARRADArekin:
http://www.youtube.com/watch?v=QCquKpXehPQ

21:00 KONTZERTUAK barrankoan

GOIENETXE ANAIAK
http://www.myspace.com/goienetxeanaiak
SALBUESPUNK
http://ekaitzaldi.blogspot.com/2009/10/salbuespunk-2009.html
ITZIARREN SEMEAK
http://www.myspace.com/itziarrensemeak
LAKET (erromeria)
http://www.myspace.com/laketlkt
DJ GOTZON & txingaero´s party

Aurrera, aurrera doa bolie gurean. Azken urteotan baldintzak aldatzen ari baitira gure herrian.

Lonjero Egunarekin gazte mailako harreman sare bat sortu dugu, ezberdinen artean, kolore guztietako gazteon artean, elkar ezagutu, elkar komunikatu, elkar harreman. Hamaika kolore horiek dira aldaketarako indar. San Gabriel auzoko jaiak berpiztu ditugu, gure arteko giroa hobetu, jaietako ekintza parte-hartzaileak indartu, bajada, goitiberak, rally poteoa, karaokea! Ez gaude gure koadrilan itxiak eta galduak. Gure herrian bizi gara! Herriko gauzez hitz egiten dugu, eta gero eta gehiago inplikatu! Herri bat sortzen ari gara, bertako biztanleen arteko sareek sorturiko herria. Herri bizia. Auzotarren herria. Aurrera goaz horretan Trapagaranen.

Tendentzia orokorrak aurkakoak direnean, indibidualismoa eta kontsumismoa nagusi ditugun mundu globalizatuan, zirrikitu bat irekitzen ari gara Trapagaranen! Udala eta bertako jaun boteretsuak, isilean, haien negozioak egiten ari diren bitartean, herrian beste bilgune batzuk sortzen ari gara eta bertotik dator aldaketa!
Hau hasi besterik ez da egin! Bidea indartuz aukera-ideia berriak sortzen baitira etengabe. Haizatu baloia, pusa hortik, bultza hemendik, uholdea dator gurera! Elkarrekin, urratsez urrats, herria doa aurrera! Bagoaz aurrera!

AURRERA DOA BOLIE! PIZTU GAZTE HERRIA!!

2010-07-06

LONJERO EGUNAZ Arkaitzekin elkarrizketa digitala egin du barakaldoko HERRIKOLORE webguneak

Trapagarango lonjero eguneko oiartzuna inguruko herrietara zabaltzen ari da. Barakaldoko herrikolore webgune herrikoiak elkarrizketa digitala egin dio ANFIELD LONJAko Arkaitzi. Jendeak galderak bidali eta Arkaitzek eman die erantzuna, herritik, Trapagaranen lantzen ari garen lonjak biltzeko, dinamizatzeko, elkarrekin zerbait sortzeko ikuspegitik. Aupa peña! Zorionak! Bagoaz aurrera! Hemen elkarrizketako hasiera:

David: Arkaitz...¿Qué es lo que hace "histórico" el Lonjero eguna de este año
Aupa! La palabra histórico es un decir. Este año ha participado mas gente que ningún otro año, aunque solo llevemos celebrados tres años de lonjero eguna, hemos salido muy satisfech@s y la verdad es que el ambiente que hemos creado y dado al pueblo la juventud si que ha sido para recordarlo. Ademas lonjero eguna se celebra coincidiendo con las fiestas de San Gabriel, un barrio de Trapagaran que en los últimos años tenia sus fiestas de capa caida, con lonjero eguna y el trabajo de la comision de fiestas se ha conseguido sacar a la juventud a la calle para dar ambiente al barrio y ha sido todo un éxito.

Joana: Kaixo majo! Aizu...Lehengo ta behin zorionak burutu duzuen lanagatik. Zaila izan behar da hain desberdinak zareten gazteen artean adostasunetara iristea ezta? Zeintzuk izan dira adostu dituzuen elkarlanerako minimoak?

ELKARRIZKETA OSOA HEMEN: www.herrikolore.org

Baina baloiak segitzen du etengabe bueltaka eta ez da inoiz gelditzen! Herriko jaietan lonja eta kuadrilak elkarrekin zerbait partehartzailea egiteko ideia sortu da.

Ostegunean 19:00etan Gaztetxean
LONJERO BILERA
Gaia: Herriko jaietan zerbait partehartzaile muntatzea.

2010-06-22

Larunbatean Muskizera: MEATZALDEAN BIZI eta LAN

Lehenbiziko aldiz, meatzaldeko herri ezberdinetako gazteek elkarrekin eskualdeko ekimen bat abiatu dugu. Trapagarango gaztetxeko gazteek, Ortuellako eta Abantoko gazte asanbladak zein Muskizeko zenbait gaztek eskualdeari buruzko hausnarketa bat egin dugu, COKE EZ plataformak eta ekologistak martxan elkarteak gure inguruari buruz azken urteetan egin duten lanaren kontextuan. Larunbatean egingo da publiko Muskizen.

Azpiegitura asko, obra handi asko ari dira egiten azken urteotan gure inguruan. Gure herriak azpiegitura handi hauez inguratuak gelditzen ari dira, gure lurrak okupatu eta gure herrietako etorkizuna hipotekatuz. Super- SUR, goi tentsioko linea, Ganeranen eraiki nahi dituzten eolikoak...

Historikoki gure eskualdeko garapena interes ekonomikoen arabera egin izan da, meatokietatik hasita, herri osoak dinamitatu egin dira burdina ateratzeko, herri berriak sortu dira kanpotik heldu diren langileak bizitzeko. Urbanismo penagarri batekin eta bizi baldintza txarretan.

Aberastasun handia sortu du meatzaldeak, industrian, burdinagintzarekin, industria txikiarekin orain. Aberastasun horrek ez du ordea gure bizi kalitatean zuzenki eragin. Aberastasuna enpresa handien poltsikoan pilatu da hamarkadetan zehar. Gure herriak ordea bizi kalitetan Bizkaiko txarrenetakoak dira. PArke eta aisialdi lekurik ez, kultur etxeen ratioa txikia, osasun eta ginekologi zerbitzu eskasak, garraio publikoa biztanle kopuruaren arabera gutxi, eta abar...
Bizi kalitate txarraren erakusgarri da MEatzaldean heriotza tasa CAV-en baino %15 altuagoa dela (UPVko ikerketen datuak), minbizi eta arnas gaixotasunetan bereziki.

Tamalez berdin jarraitzen dugu, interes ekonomikoak agintzen du gure eskualdean, gure hondartza dragatzen ari dira eta COKE planta eraikitzen. Noiz arte? Larunbatean beste garapen eredu bat eskatuko dugu, herritarren bizi kalitatean oinarritua. Agian ez da salto kuantatiboa izango baina bai ordea kualitatiboa. Eskualdeko gazteok elkarrekin, bide berri bat dugu aurrean.

LARUNBATEAN GAZTEOK MUSKIZERA

MEATZALDEAN BIZI eta LAN!
18:00tan POTEOA maskarradarekin txosnetatik
19:30tan Hip hoperoak + murala
20:00tan manifestua irakurtzea

MANIFESTU OSOA: http://euskalherria.indymedia.org/media/2010/06