2013-01-07
MUS TXAPELKETA egingo dugu Trapagaranen. Euskal Herriko ligaren barruan.
2012-05-10
TRAPAGARANGO JAI BATZORDEA biltzeko deia egin du udalak astearterako.
2012-04-17
Enkarterriko bertsolari txapelketako kanporaketa ostiralean gaztetxean.
Trapagarango bertso gerrillan ari gara far westeko basamortu honetan bide egiten, area zegoen lekuan kaktusak landatzen, gure ekosistemari kolore emanez. Inprobisazio zaletasuna, bertso jolasa eta lagun arteko giroa ari gara nagusiki gazte artean zabaltzen. Enkarterriko txapelketan Trapagarango bertso eskolako 3 lagun arituko dira. Nuria eta Patxi ostiralean gaztetxean egingo den kanporaketan eta Ion Barrokal Zallakoan. Gure indar eta animoak haiekin daude. Aupa lagunak! TRAPAGONIAKO BERTSO GERRILLA HOOLLIGANS! AURRERA! Bidean aurrera, gurean sustraituz, guretik birsortuz!
Ostiralean 19:00etan gaztetxean
arituko diren bertsolariak
Gure jon, Idoia, Leiretxutxu, Aitzi, Nuria eta Patxi
Ondoren afaria
SARRERAK 12 eurotan salgai
MUGA, La Pinta eta Gernikako tabernetan
2012-04-02
#m29greba erabatekoa izan zen gure herrian. EGUNEKO KRONIKA.
ERANTZUNA ERABATEKOA eta TOTALA
GOIZA SENDO >>>>7:00tan tren geltokian >>>>10:00etan giza katean.
>>>> 8:40. Franciscanas de Montpellier. Goizeko azken trena igaroa zen eta herritik itzuli bat ematea erabaki genuen. Guztia itxita zegoen. Franciscanas de Montpellier ikastetxea izan zen greba egin ez zuen eskola bakarra, beraz atean gurasoei eskuorri banaketan jartzea erabaki genuen. Gurasoen harrera ona izan zen.
>>>> 9:10. Udaletxea hartu genuen. Udaletxean izan ziren funtzionari izanagatik greba babestu ez zuten hainbat langile eta politikari, grebaren arrazoiak azaldu eta protestetan parte hartzera gonbidatu genituen langileak. Herri osoa itxita zegoen eta udaletxea herritarren etxea denez udaletxeko balkoitik grebaren aldeko pankarta zintzilikatu genuen.
>>>>9:40 Polikiroldegia. Polikiroldegia irekita zegoen, udaletxetik irten ondoren bertaratzea erabaki genuen. Polikiroldegian sartu orduko langileek esan ziguten grebarekin bat egiten zutela eta berehala itxiko zutela.
>>>> 10:00. Giza katea. Jende multzo polita elkartu ginen goizeko giza katean eta irekiak zeuden taberna eta komertzioz komertzio aritu ginen itxitako taberna eta dendekin elkartasuna aldarrikatuz eta greba egiteko eskatuz. La Habana plazako "salon de juegos" eta bar "la esquina" izan ziren tabernetako bi, arrazoiak azaldu eta gehiena itxita zegoela ikusita grebarekin bat egin eta ixtea erabaki zuten. Ileak ileapaindegia eta 1º de mayoko movistar denda izan ziren goizeko piketearen ostean itxi zuten beste bi.
>>>> 11:15 Consum itxi zen. Eroski-Consum irekita zegoen eta giza katean bertaratzea erabaki genuen. Azaldu genien langileei herriko denda txiki guztiak itxita zeudela eta ez zitzaigula justua iruditzen txikiek itxi zutela baliatuz saltokirik handiena irekirik mantentzea. Langileek barne bilera bat egin zuten eta ixtea erabaki zuten.
>>>> 11:45 igeritokiak itxi zituzten. Giza katea bertaratu orduko, polikiroldegia bezala itxi zituzten igeritokiak.
>>>>12:00etan Kontzentrazioa. "Lan erreforma eta gizarte murrizketen kontra" kontzentrazioa burutu zen Trapagaranen. arrakastatsua izan zen, 130 pertsona inguru elkartu ginen.
>>>>13:10. Atsegia okindegiko bataila. Laugarren aldia zen Atsegia okindegira joaten ginela. Grebalariak hurbildu eta berehala ixten zuen, baina joan orduko berriz ireki. Azkenean okindegira sartu eta langileekin hitz egin ondoren jarrera berarekin segitzen zutela ikusita atean sentada bat egitea erabaki genuen. Okindegia itxita mantendu zen egun osoa.
>>>>17:00. Kotxe karabana. 20 kotxe inguru elkartu ginen kotxe karaban egiteko. Auzoz auzo ibili ginen. Herrigune osoa itxita zegoen, Ugarten taberna batzuk bai eta besteak ez, Larreineta osorik eta Arboleda ere bai erdizka.
>>>> 19:00 Manifestazioa. Gazteok inoiz oroitzen dugun manifestazio handiena izan zen arratsaldekoa. 600 lagun baino gehiago elkartu ginen lan erreforma eta murrizketa sozialen aurka.
HEMENDIK AURRERA ZER?
Lehenbizi itxi zuten merkatari eta taberna guztiei eskerrak eman behar dizkiegu. Herriak oso ondo erantzun zuen, argi esan genuen ez gaudela gobernua hartzen ari den neurri ekonomikoekin ados. Jende asko eta oso ezberdina elkartu ginen egun osoan zehar eta hori kezka dagoen seinale da.
Orain balorazioa egiteko garaia da, greba antolatzeko sortu dugun bilguneak ondo egin du bere lana, aurrera begira sozial arloaz kezkatuta gauden jendearen bilgune bat izan daiteke sortu duguna. Batean edo bestean balorazio garaia da. ESKERRIK ASKO TRAPAGARAN! ez zuten alferrik esaten lehengo zaharrek... SANGRE MINERA, SEMILLA GUERRILLERA!
2012-03-27
GREBARA goaz! Ostegunerako guzia dago prest herrian.
Grebara goaz! Ostegunerako guztia dago prest herrian. Egoera larri honen aurrean mobilizazioak handiak izango direla aurreikusten da. Merkatari eta tabernari askok esan dute itxiko dutela eta zenbaitzuek atean dute jarrita jada grebako kartela. Guk greba eguneko argazki eta datuen kronika egingo dugu http://trapagarangreban.tk/ webgunean. Greba eguna bertan da, goazen kalera, goazen protestara!
>>>>7:00 Pikete informatiboak tren geltokian.
>>>>10:00 GIZA KATEA Arkotxa plaza .
>>>>12:00 KONTZENTRAZIOA
Maiatzaren 1. erloju berrian (Boulevard taberna ondoan).
>>>>17:00 KOTXE KARABANA polikiroldegiko parking-etik.
>>>>19:00 MANIFESTAZIOA
Maiatzaren 1. erloju berritik (Boulevard taberna paretik)
2012-03-20
Grebarako deia zabaltzeko propaganda hitzorduak egin dira herrian.
LARUNBATA martxoak 24 12:30-14:00 bitarte BBK-Caixa gurutzean
2012-03-13
Greba orokorra antolatzeko bigarren asanblada egingo da bihar.
Norabide horretan agertutako ideia guztiak bilduko lituzkeen testu bat egitea adostu genuen: Langabeziaren problematika, komertzioen arazoak, lan erreforma, murrizketen injustizia eta asanblada herritarrak sortzearen baliagarritasuna.
arratsaldeko 19:30etan
Escontrilla eskolako erabilera anitzeko aretoan.
INFO+: Lan erreformaz informatu ¿Zer suposatuko du?
2012-03-07
M29ko GREBA OROKORRA antolatzeko batzorde ireki bat sortuko da bihar.
Europa osoa mugitzen hasia da, 15M, ikasleen matxinadak (Valentzia, Bartzelona...). Trapagaranen ere mugitzeko garaia da. Nola uztartu ditzakegu ikuspegi guzti horiek eta M29ko greba gure herrian ahalik eta gehien zabaldu? Langabetuen asanbladarekin batera M29ko greba antolatzeko batzorde ireki bat sortzea pentsatu dugu horretarako. Ikasle, langabetu, gazte, sindikalista, merkatari... elkartzea da asmoa. guztiok elkarrekin herrira begirako planteamendu txukun bat egitea. Animatu eta etorri!
arratsaldeko 19:30etan elkarteak biltzen diren txokoan ANBULATEGI ZAHARREAN
2012-03-05
Trapagarango emakumeak hasi gara mugitzen. M8 inguruko ekitaldiak.
GAURKO GIZARTEAK EMAKUMEA ZAPALDU eta BAZTERTZEN DU
Emakumeak gara gazteokin batera krisia gehien sufritzen dugunak, gureak dira langabezia tasa altuenak. Gure soldatak lan askotan gizonezkoenak baino bajuagoak dira. Etxetik kanpo lan egiteak askatasun ekonomikoa eman digu, baina kasu askotan horrek ez du etxeko lanen partekatzea ekarri. Familiako aitite-amama eta haurren zaintza guregain dago nagusiki eta super-emakumeak izatera behartzen gaitu gaur egungo gizarteak. Ez dira beraz gizarteko rolak hainbeste aldatu eta hori nabarmen ikusten dugu gure arteko harremanetan, lonjetako egunerokoan, mutilekin harremantzen garenean hartzen ditugun paperetan eta gizartean zentralismoa daukaten jardueretan.
TRAPAGARANEN EMAKUMEAK MARTXAN
Hau ikusirik aspalditik ari dira emakumeen eskubideen aldeko taldeak berdintasun eta beste gizarte berri baten aldeko deiadarra zabaltzen. Emakumeen aldeko mundu martxak biltzen ditu munduko emakumeen aldeko talde guztiak. Gure eskualdean ordea Barakaldoko ARGITAN izan daiteke eskualdeko erreferentzia nagusia eta Trapagaranen AMARIS deituriko talde baten inguruan mugitu da aldarrikapen hau. Azken urteotan M8ren inguruan emakumeen bazkari bat egiteko elkartu gara beste neska batzuk, azken denboran ordea emakumeok gizartean jasaten ditugun ezberdintasunez jabeturik sakonago, elkarlanean hastea erabaki dugu.
Gaur egungo emakumeok jasaten dugun bazterketa ez da tratu txarren ingurukoa soilik, beste gizarte bat eraiki behar dugu, berdinzaleagoa, rolak, kontzeptuak irauliko dituena. Emakumeok garen moduan azaltzeko espazio libreak irabazi behar ditugu kalean. Gu garenetik gizarteari aportatu eta horretarako gure nortasuna eta identitate propioa berreskuratu behar ditugu. Hasi gara ibiltzen horregatik programazio txiki bat prestatu dugu martxoaren 8 ingururako.
19:30etan Escontrilla eskolako erabilera anitzeko aretoan
PERUko EMAKUMEAK haien arazo eta borrokak
HITZALDIA Ruth Alonsok emanik.
Martxoaren 10ean larunbatez
12:00etan kontzentrazioa La Caixako gurutzean
15:00etan EMAKUMEON BAZKARIA
Escontrilla eskolako frontoian
Txartelak 15 eruotan salgai La Pintan
2012-02-29
BIBA GU! larunbateko bertso-afariaz.
Gaur egun ere hau entzutean ez zaio bertsolari baten izena burura etorri, edo errima hitza edo zortziko txikia hitza, burura etorriko zaiona, larunbateko parranda da edo duela bi hilabeteko parranda eta bertan entzundako bertsoak, edo bertsoeskolan dabilen lagun baten izena, edo goizeko bostetan bi lagunen artean bertsotan entzundako pikea, eta agian berak ere abestutako bertsoa musika eta dantza artean.
2012-02-27
CARRASCOLIENDASek izugarrizko arrakasta izan zuen eta giro itzela sortu zen.
CARRASCOLIENDAS gure herriko inauteria bihurtzen ari da. Hori adierazten du larunbatean gure herrian ikusi, sentitu eta bizitakoak. Gerra aurretik gure herriko zaharrek egiteari utzi zioten ohitura, indar biziz berreskuratu da eta iaz hasitako bidea etorkizunerako sendo azaltzen da. Parte hartzaile kopurua asko zabaldu da, umeetatik hasita gazte guraso edo adineko jende ugari bildu ginen. Mozorroak landuago eta anitzago izan ziren, etxeko trapu zaharrak eta kortinak birziklatuz, naturako elementuak baliatuz eta aurpegia margoturik edo estalirik geure identidadea ezabatu genuen eta ezezagun azaldu.
AUZOZ AUZO EGUNEZ
Dudarik gabe bereziena goizean auzoetan sortzen den giroa da. Auzoetako jendearekin harremana, dantzak, kantuak eta kontuak. Harrigarria da esker onez auzokideek nola ateratzen dizkiguten etxetik gosari eta jan-edanak. Gerra aurretiko carrascoliendas ohitura ezagutu zuten adineko jendea hurbiltzen zaigu, gazteok ohitura hau nola biziberritu dugun ikustera. Benetan oso berezia da bertan sortzen den giroa.
HERRIGUNEAN GAUEAN
ONDORIOA: Gure herriko inauteria sortzen ari gara.
2012-02-24
Mimosa lorez mendia horitua: guztia prest dago biharko CARRASCOLIENDAS inauterirako.
Biharko dana prest! Mendiko mimosa zuhaitzak lore horiz koloreztatuak eta gu auzorik auzo etengabeko dantzan ibili, jan, edan eta kantuz aritzeko, indarrez lepo. Plastikozko gizartean, meatzaldeko hormigoi eta lantegi artean, parentesi bat ireki dugu. Bizirik gauden seinale.CARRASCOLIENDAS: Europa zaharreko inauteriaren aztarna. Eguneroko disfraza kendu eta mozorroa jantzita gu geu izateko esparrua. Beste mota bateko mundu bat nahi duten munduko herriak bezala, CARRASCOLIENDAS geurea. Bihar 10:00etan Zaballako matadero aurrean.
2012-02-20
HITZALDIA: inauteri tradizionalen berreskurapena inguru urbanoan.
Guk gurea moldatu, biziberritu eta eguneratu dugun moduan, Eibarren ere egin dute haiena. Nola berreskuratu dute? Zeintzuk izan dira irizpideak prozesu horretan? eta zein da herri batentzat bere inauteri herrikoia izan eta biziaraztearen garrantzia?
Guzti honetaz solasteko, hitz egiteko, denbora tarte eder bat pasatzeko, Eibarreko Kezka dantza taldeko Oier Araolaza dantzaria izango da asteazkenean Trapagaranen. Animatu eta etorri!
Inauteri tradizionalen berreskuratzea inguru urbanoan. Eibarreko Koko dantzak.
Asteazkena, arratsaldeko 19:30etan
Olaso Jauregiko auditorioan.
Hizlaria: Oier Araolaza (Eibarreko Kezka dantza taldeko dantzaria)
2012-02-15
CARRASCOLIENDASeko bazkarirako eman izena!
1-Carrascoliendas dantza ikasteko ensaioetan izena ematea.
2-Egin zure lonja edo kuadrilan zerrenda eta ekarri ostiraleko bilerara edo bestela bidali e-mailez basetxegaztetxea@gmail.com helbidera.
BERRIKUNTZAZ BETETA:
Berrikuntzekin etorriko da aurtengo edizioa:
2-Auzoko inauteria berreskuratuko du Ugartek. Carracoliendasekin batera auzoan galdu zen inauteria antolatu dute berriz Ugarteko auzokideek. Goizean carrascoliendas izango dira eta arratsaldean txokolatada eta mozorro txapelketa.
3-Carrascoliendas dantza ikasteko tailerra egin dute Elgeron. Motibatuta daude Elgeroko bizilagunak eta inauterian parte hartu eta murgiltzeko asmoz tailerra antolatu dute Elgeron.
4-Carrascoliendas dantzako koplak berritu ditu DANGILISKE taldeak: BaxeNafarroako "atsegin harturik nago" doinuarekin moldatu genuen iaz Carrascoliendas dantza, orain egun osoan zehar gure inauteria girotuko duen DANGLISKE taldeak koplak Trapagaranera egokitu ditu, hemen duzue nola gelditu diren.
DANTZAPLAZA eta ERROMERIA BATEKIN AMAITUKO DA CARRASCOLIENDAS
CARRASCOLIENDAS TRAPAGARANGO INAUTERI HERRIKOIA!
2012-01-31
MURRIZKETA SOZIALEN AURKA ostiralean kontzentrazioa Trapagaranen.
Madrileko gobernuak ordea murrizketa beste proposamenik ez du buruan, kaleko jendea estutu eta bankuei lagundu. Bankuak eta enpresak eroso egon behar direla esaten dute agintariek eta lan gehiago sortzeko. Teoria polita da, baina praktikan egoerak berdin segitzen du, bankuen eta enpresen irabaziak antzekoak dira, gazteentzat ez dago prespektibarik eta jende xumea gero eta okerrago bizi gara.Horregatik erabaki dugu gaztetxeko gazteek, Trapagarango langabetuen asanbladarekin batera larunbatean sindikatuek Bilbon deitu duten manifestaziora joatea eta egoera gizarteratzeko herrian kontzentrazio bat egitea:
ostiralean 19:30etan BBK aurrean.
MANIFESTAZIOA BILBON
larunbatean 18:00etan Sagrado Corazonetik
2012-01-18
GAZTETXE PUBLIKOA: 3. hausnarketa bilera igandean
IGANDEAn 18:00etan
Basetxe gaztetxean
2012-01-15
CARRASCOLIENDASeko ensaioak hasiko dira datorren astetik aurrera.
Iaz berreskuratu genuen gure herriko ohitura zahar hau, baina errepresentaziotik haratago berezko ohiturak mantentzen dituzten munduko gainerako tokitan bezala partehartzean oinarritzen da gure herriko inauteria. Carrascoliendas gurea da eta zurea da, carrascoliendas Trapagarandarrena da, horregatik luzatzen diogu herritar guztiei gonbita. Dantzaria ez bazara baina partehartu nahi baduzu, dantza eta kantua ikasi nahi baduzu eta gure herriaren barrenean sustraitu hemen duzu aukera. Aski duzu ensaioetara etorri eta elkarrekin herrian murgiltzea:
ENSAIO EGUNAK (datorren astetik aurrera):
Astelenero 19:30etan KAPILLAN (San Gabriel)
Asteartero 19:30etan GAZTETXEAN
Ostiralero 20:00etan GAZTETXEAN
2012-01-11
CARRASCOLIENDAS 2012: Nola egingo dugu aurten?
CARRASCOLIENDAS: INAUTERI HERRIKOI TRADIZIONAL BATEN BERRESKURAPENA INGURU URBANO MODERNOAN:
http://issuu.com/basetxegaztetxea/docs/las_carrascoliendas_memoria
AURTEN ZER eta NOLA?
Urtarrilak 13, ostirala
20:15ean basetxe gaztetxean
2011-12-29
Herriko bertso eskolak urtebete egin du gaztetxean.
Jada Trapagarango bertsoeskola urtebete daramala martxan. Urte honetako helburuak jorratu ditugu eta ikasturte berriari, hau da, irailetik aurrera, gogo biziz eman diogu hasiera. Muga asko apurtu ditugu, gure lotsak, komplexuak etxean utzi eta egindako plaza bakoitzean helburu zehatzekin joan gara, denon helburu dena, eskualdean dauzkagun mugak apurtzea, gure lurrak gure eskuetan hartzea eta maite duguna egitea, hau da, bertsolaritza zabaltzea gure herrian, euskara esparruak txertatzea eta gazteok guk ezin izan duguna bizitzeko aukera izatea gure herrian, hau da, normaltasunez euskaraz bitzea. urtebete baten bueltan honako ondorioak atera ditugu.
Batetik Gure herriko bertsolariek animatuta eta gure gogoekin ere trapagarango bertsoeskola sortu zen 2011.urteko hasieran, gure irakaslea Nuria da, etorkizuneko bertsolaria oso gaztea da eta jada guri klaseak ematen dago. Nahiz eta ez etorri lan kontuengatik Ion Barrocal gure proiektuaren atzean dago 10 urtez egon da bertsotan kanpoko bertsoeskoletan eta aurten hasi da gurekin batera. Bestetik gaztetxeko giro epela eta gure laguntasuna horrek ere asko egiten du proiektua aurrera eramateko.
Lehen esan bezala gure herriko gazteak bertsozaletzen hasi gara. Alde batetik gure bertsoeskolaren ekimenak, gure artekoak, baina beste alde batetik urtero egiten dira bertsosaioak gure herrian, San Gabrielen 100 bat lagun bildu izan gara afari buelta batean, aurten 3.urtea izango da jada eta gaztetxean ere hainbat aldiz egin ditugu bertsosaioak.
Urte berriari dagokionez gure helburua da lonjetan bertsotan egitea lonjen arteko zirkuitoa, eskoletan bertso-eskolaren bat sortzea ere, umeek bertsotan ikas dezaten, posiblea bada autogestionatutako bertsosaio bat egitea neguan kanpoko bertsolariekin eta amaitzeko musika taldea mantentzea, hilabetean behin behintzat biltzeko helburuarekin bertsogerrilla entsaiatzeko.
Aste honetan ere olentzeroren kontuarekin eskoletan egon gara abesten eta umeekin lehenbizikoz bertsotan aritu gara. ZORIONAK TRAPAGARANGO BERTSOESKOLA !!! Ez gara bertsoeskola baizik eta bertso gerrilla!!
Urtebete ia pasata
hau gure kritika
egoera polita
bertsotan gure artean
guztiz nahasita
euskara zabaltzea
gure politika.
2011-12-20
OLENTZERO BADATOR! larunbaterako prestaketak...
GOIZEAN AUZOZ AUZO
Abenduaren 24ean auzoz auzo arituko gara, kopla, triki, txistu eta dantzan. Bazkaria guztion artean egingo dugu Larreinetan. Norberak etxetik zerbait ekarri eta konpartitu!
Hau izango ibilbidea:
10:00etan Durañonako baserrian
10:30etan Ugarten
11:30etan Elgeron
12:30etan San Gabrielen
14:30etan Larreinetan
17:30etan Funikularretik kiroldegira olentzeroren jaitsiera
ondoren USTEAK USTELekin haur berbena.
18:30etan GARTXOT filma, Franciscanas de Montpellier ikastetxeko zineman.
ABENDUAK 31, larunbata
11:30etan urteari agurra PICO la CRUZ mendian
13:00ean La Arboledan sarrera eta triki poteoa, txaranga, bertsolari eta txistulariekin.
http://issuu.com/basetxegaztetxea/docs/olentzero_2011_buzoneo_orria
