Pages

Kultura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kultura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013-01-03

Larunbatean ERRERRE elektrotxaranga ibiliko da Arboledan.

Gabonetako kultur ekintzak Arboledan bertoko gazteek antolatu dituzte aurten, eskolako guraso elkartearen laguntzaz. 80-90.hamarkadetan  gazteek antolaturik ekimen asko egiten ziren Arboledan. Alberguea gaztetxe moduko bat izan zen eta lokal hori izan zen hainbat iniziatibaren arima eta bihotza. Bertan irrati emisora bat egon zen Arboledara emitizen zuena, jaietarako material biltegi moduan erabiltzen zen, eskulan tailerrak egiten ziren eta beste motatako kursilloak. Urtezaharrean eta errege gauean kotilloiak antolatzen ziren bertan. Bertoko gazteek antolaturik Madalena jaiak gauza handia izaten ziren herrian eta inguruko herrietako gazteak akanpadaz joaten ziren sarri bertara. Autogestioa eta herriko gazteen inplikazioa zen bizitasun guzti zutabe nagusia.

Aurten ere Arboleda pizten hasi dela dirudi, Olentzero, erregeak, haurrentzako ekintzak antolatu dituzte herriko gazteek eta larunbat iluntzean elektrotxaranga bat arituko da kalerik kale (2.lonjero egunean alkateak ertzainak bidali zituenean jo zuen elektrotxaranga... aupa ERRERRE BAND!!). Arboledak badu identidadea eta indarra. Herri txikiak handi! herri txikiak bizirik!

LARUNBATA, 20:30etatik aurrera
ERRERRE TXARANGA BAND
Arboledako kaleetan

2012-04-20

BERRIA egunkariaren alde ZIZTADA kanpaina aurkeztuko dute asteartean Meatzaldean.


BERRIA da euskaraz egiten den egunkari bakarra, lurralde ikuspegiarekin euskaraz bizitzeko euskarri garrantzitsua da berria. Komunikabideetarako euskarazko estilo liburua BERRIAk markatu du, asko lagundu du hizkuntzaren estandarizazioan, hizkuntza komunitatearen erreferentzia sorkuntzan eta lurralde kohesioan. Komunikabideak euskaraz bizi ahal izateko tresna garrantzitsua dira.

Meatzaldean ere irakurtzen dugu BERRIA. Meatzaldean ere saiatzen gara euskaraz bizitzen eta gure kultur komunitateko erreferentziak sortzen. Kinka ekonomikoan dago ordea BERRIA, komunitatearen laguntza behar du, horretarako jarri du abian "zure ziztada" kanpaina. Kanpaina hori Meatzaldean zabaltzeko hitzordua jarri dute Ortuellan.

Apirilak 24 asteartea
19:00etan Ortuellako kultur etxean (OKE)
Zure ziztada kanpaina Meatzaldean zabaltzeko asanblada (BERRIAren alde)

2012-04-17

Enkarterriko bertsolari txapelketako kanporaketa ostiralean gaztetxean.

Ostiralean jokatuko da gaztetxean Enkarterriko bertsolari txapelketako lehen kanporaketa. Bertsolaritza poliki poliki ari da bide egiten gure inguruan, horren adierazgarri da gaztetxean ari den bertso eskola edo txapelketan bertan herriko 3 bertsolari aritzea.

Trapagarango bertso gerrillan ari gara far westeko basamortu honetan bide egiten, area zegoen lekuan kaktusak landatzen, gure ekosistemari kolore emanez. Inprobisazio zaletasuna, bertso jolasa eta lagun arteko giroa ari gara nagusiki gazte artean zabaltzen. Enkarterriko txapelketan Trapagarango bertso eskolako 3 lagun arituko dira. Nuria eta Patxi ostiralean gaztetxean egingo den kanporaketan eta Ion Barrokal Zallakoan. Gure indar eta animoak haiekin daude. Aupa lagunak! TRAPAGONIAKO BERTSO GERRILLA HOOLLIGANS! AURRERA! Bidean aurrera, gurean sustraituz, guretik birsortuz!

ENKARTERRIKO BERTSO TXAPELKETAKO KANPORAKETA
Ostiralean 19:00etan gaztetxean
arituko diren bertsolariak
Gure jon, Idoia, Leiretxutxu, Aitzi, Nuria eta Patxi

Ondoren afaria
SARRERAK 12 eurotan salgai
MUGA, La Pinta eta Gernikako tabernetan

2012-02-29

BIBA GU! larunbateko bertso-afariaz.


Martxoaren 3an Trapagarango gaztetxean bertso afari bat egingo da, Beñat ugartetxea eta Fredi Paia Bertsolariekin, carrascoliendas autogestionatzeko dirua ateratzeko.Ziur nago duela bi edo hiru urte, gure herriko pertsona bati hau entzutean SERIOA edo ASPERGARRIA bezalako adjetiboak etorriko zitzaizkiola burura, hori entzutean, euskera klaseak gogoratuko zituen, eta zorte handiz behin edo behin aipatutako bertsolariren baten izena.

Gaur egun ere hau entzutean ez zaio bertsolari baten izena burura etorri, edo errima hitza edo zortziko txikia hitza, burura etorriko zaiona, larunbateko parranda da edo duela bi hilabeteko parranda eta bertan entzundako bertsoak, edo bertsoeskolan dabilen lagun baten izena, edo goizeko bostetan bi lagunen artean bertsotan entzundako pikea, eta agian berak ere abestutako bertsoa musika eta dantza artean.

Horixe da aurrerapena. Hori egiten du bertsoeskolak. Eta hori da bertsolaritza. Gero agian, zortziko txikia zer den jakiteko grina sartuko zaio, edo agian ez, nork daki... Baina behintzat badaki bertsoa berak uste baino hurbilago daukala.

Beraz bertso afariaren kartela ikusi, eta carrascoliendaseko parrandan lagunak botatako bertsoak, edo goizean entzundako bertsoak etorri bazaizkizu gogora, etor zaitez berriz gozatzera! Jai batekin beste jai bat autogestionatuko da! Zer gehiago nahi dugu?Hain parrandazaleak izanik, zeruak ez du gure arima gordeko, baina niri behintzat ez zait axola! BIBA GU!

2012-02-24

Mimosa lorez mendia horitua: guztia prest dago biharko CARRASCOLIENDAS inauterirako.


Biharko dana prest! Mendiko mimosa zuhaitzak lore horiz koloreztatuak eta gu auzorik auzo etengabeko dantzan ibili, jan, edan eta kantuz aritzeko, indarrez lepo. Plastikozko gizartean, meatzaldeko hormigoi eta lantegi artean, parentesi bat ireki dugu. Bizirik gauden seinale.CARRASCOLIENDAS: Europa zaharreko inauteriaren aztarna. Eguneroko disfraza kendu eta mozorroa jantzita gu geu izateko esparrua. Beste mota bateko mundu bat nahi duten munduko herriak bezala, CARRASCOLIENDAS geurea. Bihar 10:00etan Zaballako matadero aurrean.

2012-02-20

HITZALDIA: inauteri tradizionalen berreskurapena inguru urbanoan.


Carrascoliendas-en kontextuan hitzaldia antolatu dugu carrascoliendas antolatzen dugun taldeek asteazkenerako. Trapagaranen iaz egin genuen bezala, Eibarren duela 5 urte berreskuratu zituzten bertako inauteri tradizionalak: KOKO DANTZAK. Orduz geroztik urtero urtero biziarazten dituzte Kezka dantza taldeko neska mutilek.

Guk gurea moldatu, biziberritu eta eguneratu dugun moduan, Eibarren ere egin dute haiena. Nola berreskuratu dute? Zeintzuk izan dira irizpideak prozesu horretan? eta zein da herri batentzat bere inauteri herrikoia izan eta biziaraztearen garrantzia?

Guzti honetaz solasteko, hitz egiteko, denbora tarte eder bat pasatzeko, Eibarreko Kezka dantza taldeko Oier Araolaza dantzaria izango da asteazkenean Trapagaranen. Animatu eta etorri!

HITZALDIA
Inauteri tradizionalen berreskuratzea inguru urbanoan. Eibarreko Koko dantzak.
Asteazkena, arratsaldeko 19:30etan
Olaso Jauregiko auditorioan.
Hizlaria: Oier Araolaza (Eibarreko Kezka dantza taldeko dantzaria)

2012-02-01

Carrascoliendaserako dirua lortzeko egingo da larunbatean SANTA AGEDA eskea.


Hasi dira inauteriak, Sunbillakoak (Nafarroan) izan ziren joan den larunbatean Euskal Herriko lehenengoak. Hortik aurrera Ituren eta Zubietakoak egiten ari dira asteon.

Inauterien hasiera Santa Ageda eskatzeko ohiturarekin lotuta dago ere, eskea dutelako oinarri inauteri askok. Neguaren erdian etxez etxeko eskea, udaberriari aldarri egitea, herritarrak elkartzea eta ziklo baten amaiera eta beste baten hasiera ospatzea, hori guztia da inauteria.
SANTA AGEDA TRAPAGARANEN
Santa Ageda kantatzeko tradizioa luzea da gurean, aspalditik egiten zen gure herria askoz txikiagoa zenean, auzo eta baserrietan. Gaur egun, Ugarten, Elgeron eta herrigunean bertan egiten da. Ugari dira ateratzen diren taldeak, eskola eta ikastoletako haurrak, edo auzo bakoitzean berea, baina guztietatik Escontrillako GRAPO kuadrilarenak du tradizio sakon eta luzeena herrian. Urteroko zita dute kuadrillakoek Santa Ageda bezpera. Kandela eskuan, txapela buruan eta blusa soinean, Escontrillatik hasiten dira kalerik kale Santa Ageda kantatuaz Escontrillako kuadrilla. Buelta amaitu ondoren Sokraren tabernan pintxo batzuk jan, eta ardo baten laguntzaz aspaldiko kantuak kantatzeko.

SANTA AGEDA eta AUZOLANA: Aurten CARRASCOLIENDASen ALDE.
Trapagarango Santa Ageda kantatzearen kontzepzioan AUZOLANA eta ELKARTASUNA sakonki sarturik dago. Historikoa da Santa eskean lortutako dirua herriko proiektu kolektiboei ematea. Euskararen inguruan gehienetan, ikastolaren alde bildu da dirua ikastolaren hastapenetan, AEK-eko gau eskola laguntzeko beste askotan, Korrika dagoen urteetan dirua KORRIKAren antolakuntzarako izaten da eta presoen senideei laguntzeko ere izan da beste askotan.

Aurtengoan CARRASCOLIENDASeko gastuak ordaintzeko izango da Santa Agedan lortuko den dirua, auzolanean oinarrituz, autogestioan eta herriko jendearen elkartasunean antolatzen baitira munduan dauden inauteri herrikoi guztiak, eta noski Trapagaranen, Carrascoliendas ere.

Horregatik dirua eskatzeko eta Santa Ageda kuadrillarekin joateko jendea behar da larunbatean zita jarrita dago, Etorri!:

LARUNBATA, OTSAILAK 4
17:45ean
Escontrillako funikular estazioa eta Larreinetako errepideak elkartzen diren kruzean (El "batas" lonjaren aurrean).

2012-01-30

ALBOKA jotzen irakatsiko dute gaztetxean.



ALBOKA jotzen ikasi nahi duenak Trapagaranen badu aukera. Alboka jotzen ikasteko tailer bat sortu da gaztetxean. Ez da beharrezkoa musika jakitea, gogoak behar dira soilik, datorren hastean hasiko dira arnasketa ariketekin eta hortik aurrera astelenero elkartuko dira.

ALBOKA TAILERRA
astelenero 19:00-20:00 bitartean.

2011-12-20

OLENTZERO BADATOR! larunbaterako prestaketak...


Hator, hator... Olentzero badator! Hasi da saltsa, aritu gara eskolaz eskola bertsotan jostatzen, haurrak motibatzen eta olentzeroko programazioa azaltzen. Hemen ordea jartzen ditugu Olentzero programazioaren barruan gazteentzat interesgarri izan daitezken ekintzak:

GOIZEAN AUZOZ AUZO
Abenduaren 24ean auzoz auzo arituko gara, kopla, triki, txistu eta dantzan. Bazkaria guztion artean egingo dugu Larreinetan. Norberak etxetik zerbait ekarri eta konpartitu!
Hau izango ibilbidea:
9:30etan Zaballako matadero aurrean elkartu eta ensaioa
10:00etan Durañonako baserrian
10:30etan Ugarten
11:30etan Elgeron
12:30etan San Gabrielen
14:30etan Larreinetan

17:30etan Funikularretik kiroldegira olentzeroren jaitsiera
ondoren USTEAK USTELekin haur berbena.

ABENDUAK 26, astelena
18:30etan GARTXOT filma, Franciscanas de Montpellier ikastetxeko zineman.

ABENDUAK 31, larunbata
11:30etan urteari agurra PICO la CRUZ mendian
13:00ean La Arboledan sarrera eta triki poteoa, txaranga, bertsolari eta txistulariekin.

PROGRAMA OSOA IRAKURRI egingo diren ekintza guztien sinopsiarekin:
http://issuu.com/basetxegaztetxea/docs/olentzero_2011_buzoneo_orria

2011-12-13

Auzoz auzo OLENTZERO kantatzeko ensaioak hasiko dira ostiralean.


Aurreko batean esan bezala abenduaren 24ean goizetik auzo auzo Olentzero kantatzen arituko gara aurten herriko gazteak. Kantu, dantza eta koplak auzoz auzo. Ideia berri honekin lehengo Olentzeroko herrikoitasuna berreskuratzea da asmoa, jendearen arteko harremanak, auzoetako jendearen ezagutza... Kantu, kopla eta dantza. Horretarako lehengo olentzeron Trapagaranen kantatzen ziren 4 abesti berreskuratzea da asmoa, hemen jartzen ditugu edonoren eskuragai klikatu eta letra izateko moduan:

1-OLENTZERO JOAN ZAIGU
2-DRINGILIN DRON

3-ELURRA TEILATUAN
4-HATOR HATOR


Gainera kantu hauek ahaztuak edo ezezagun ditugunez 2 ensaio prestatu ditugu trebatu eta ezagutarazteko. Hor doaz ensaio egunak:
Abenduaren 16ean ostirala
arratsaldeko 19:00etan AEK euskaltegian

Abenduaren 23an ostirala
arratsaldeko 19:00etan AEK euskaltegian

2011-12-02

OLENTZERO BERRIA, gazte, ume eta zaharrek elkarrekin herria landuz.


Herrikoitasuna izan da Olentzeroren ospakizunaren oinarria historikoki. Jatorriz Lesaka eta Oiartzungoa da Olentzeroren ohitura, negu partean panpin bat egin eta erretzen zuten haietan, herritik panpina pasiatu ondoren urteko gauza txar guztiak erre eta urte berriari ontasuna eskatzen zioten lehengo euskaldunek horrela. Horren inguruan bazeuden hainbat ipuin, guri txikitan erakutsi diguten olentzerorena kasu.

Olentzero Trapagaranen
Olentzero ohitura jatorriz Lesaka-Oiartzungoa bada ere, frankismoaren amaieran ikastolen zabalkundearekin batera Euskal Herri osora zabaldu zen. Horrela ikastolaren bidez iritsi zen orain 35 bat urte ohitura hau Trapagaranera ere. Talde txikian, gabon egunez kantuak kantatuz kalerik kale aritzen ziren Trapagarango haur-guraso euskaltzaleak.

Ordutik asko aldatu da Olentzero. Komertzializazioaren eskutik errege magoen kopia vascongado baldar bat bihurtzeraino. Oinarria ordea, harremanak, elkarrekin egotea, kantua, koplak, adin ezberdineko jendea biltzea izan da. Azken finean HERRIKOITASUNA. Hori da berreskuratu nahi duguna horregatik aurtengo Olentzero ez da soilik abenduaren 24ra mugatuko, herriko indarra eta lotura bultzatzeko ekimenak berriak izango ditu.

Oles aroa. Berrasmatu dezagun benetan!
Hizkuntzalariek esaten dutenez Olentzero hitza Oles+Aro osaketatik dator, oles (eskea) egiteko gara zabaltzen da abenduaren 24tik aurrera. Pertsonen arteko eta auzoen arteko harremanak piztu nahi ditugu. Horregatik hasiko da aurten olentzero goizetik.

Musika, kantu eta koplatan auzorik auzo
Carrascoliendasen modeloari jarraiki kuadrila bat osatuko dugu goizetik auzoz auzo joateko, jendearekin izan, kantatu, jan, dantza, edan eta giroa sortzeko. Ibilbidea ondorengoa izango da:

9:30 Durañona auzoa (behiek ere abesten dute!)
10:15 Ugarte Kafe ta mistela!
11:15 Elgero
12:00San Gabriel - Trapagaran

Bazkaria Larreinetan eta Olentzerorekin jaitsi

Haur, guraso, zahar eta gazte, kontsumismotik urrunduz harremanetan oinarritutako olentzero proposatzen daetorkizuneko eredu gisan, horregatik honez gain Olentzero batzordean gabonetan hainbat ekimen kultural prestatzeko lanetan gabiltza.

Abenduaren 31ean Pico la Cruz mendira
Aspaldikoa da ere euskaldunen artean urtea agurtzera mendira joatearen ohitura. Mendia izan da beti herri txikien babesleku eta askotan lagun bakar. Asko joaten gara gure herritik egun horretan Gorbeiara, baina zergatik ez sortu gure herrian ohitura hori? Herriko Larrañeta Mendi Taldearekin landu dugu ideia, finkatua dago zita, abenduaren 31an Pico la Cruz mendian elkartuko gara, turroia, txanpaina konpartitu, eta irrintzi txaplekta egin! ekarri musika instrumentuak. Indartu dezagun gure herriko nortasuna!

Abenduak 31,
11:30etan Pico la Cruz mendian
13:00ean sarrera musikatua La Arboledako plazan!

2011-10-16

DANTZA TAILERRA asteartero gaztetxean.

BETIDANIK EUSKAL DANTZAK EZAGUTZEKO GOGOAK IZAN DUZU BAINA INOIZ EZ DUZU IKASTEKO AUKERA IZAN? AURTEN LORTU DEZAKEZU!

Datorren asteartetik aurrera, dantza tailerra hasiko da gaztetxean. Jauziak ikasi nahi dituzula? Fandango eta arin-arina? Carrascoliendaseko dantzak, bals, zortziko edo inauteri dantzak. Etorri asteartero gaztetxera! 19:00etatik 20:30etara!

HASIERA DATA: Urriaren 18an hasita asteartero
ORDUTEGIA: 19:00etatik - 20:30ak bitarte
LEKUA: Basetxe Gaztetxea

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI PLAZARA, DANTZARA !!!! SIENTE EL CHOQUE!

2011-08-18

Federico Garcia Lorca. 1936-8-18



Federico Garcia Lorca Espainiar olerkari eta antzerkigilea izan zen, generación del 27 deitu zen literatur mugimenduaren partaide izan zen. 1922an idatzi zuen bere lehen olerki liburua "libro de poemas" izenekoa. Andaluziakoa izanik, Andaluziako molde tradizionalak landu zituen "Romancero gitano", "poema del cantante jondo" moduko liburuak idatziz. 1929an Estatu Batuetara joan zen eta bertan idatzi zuen bere olerki bilduma famatua "poeta en Nueva York". 1933tik aurrera Errepublikako gobernuak eskaturik "La Barraca" antzerki taldea osatu zuen eta herririk herri ibili zen klasikoen obrak plazaratzen.

1936ko Gerra hasi zenean Garcia Lorca Madrildik Granadara joana zen opor egun batzuk gurasoekin pasatzera. Primo de Riveraren adiskidea izen zen zenez (ostiraletan elkarrekin afaltzen zuten, Gabriel Celayak kontatu zuenez), hasieran ez zen larritu harik eta faxistak abuztuaren 9an etxea miatzera joan ziren arte. Orduan Luis Rosalesen etxean ezkutatu zen harik eta abuztuaren 16 atxilotu zuten arte, torturatu eta abuztuaren 18-19 arteko gauean hil zuten. Euskal Herrian Juan san Martin, Sabin Muniategi, Gabriel Aresti edo Harkaitz Cano izan dira bere poemen euskaratzaile, baina Juan Luis Zabala egin zuen lanik handiena Poeta en Nueva York liburua itzuliz.

"Poeta en Nueva York" liburua euskaraz irakurtzeko sakatu hemen:
Poeta New Yorken

2011-07-01

EHZ festibalak ateak ireki ditu gaur Heletan (Baxe Nafarroa)

1996ean egin zen lehenbizikoz Euskal Herria Zuzenean festibala, kapitalismoa eta globalizazioari aurre egiteko, alternatiba kulturala eraikitzeko gaitasuna dugula agerian utzi nahiean. Jadanik hamasei urte, milaka laguntzaileri esker EHZ plantan eta oztopo meteorologikoak, ekonomikoak edo geografikoak gaindituz EHZk .

Geroztik 8000 inguru laguntzailek, 500 bat musika taldek eta 300 000 festibalzalek EHZn parte hartu dute. Zifra horiek hobetzeko prest badator EHZ hamaseigarrena.

Hiru egunez, bost eszenatoki eta 60 emankizun hori izango da EHZ festibalaren eskeintza. Musika estilo asko, nazioartekoa (Bongo botrako, Tokyo Sex Destruction, edo Tiken Jah Fakoly) zein Euskal Herrikoak (Ken 7, Gose, Betagarri edo Anari) eta programazio aberatsa bilduko ditu jaialdiak Euskal Herria bizirik dela erakutsiz.

Festibal alternatibo eredugarria

Logika komertzialari uko egiten dion festibala da EHZ. Enpresa handien babesa baztertuz boluntario eta laguntzaileen lanean oinarritzen da festibalaren antolaketa, (this is not BBK live!) baita beste gizarte eredu baten aldarrikapena egitean eta praktikara eraman eta 3 egunez eredu horretan bizitzean.Europa mailan alternatiboki antolatzen den festibal gutxietariko bat da EHZ. Urik gabeko komun ekologikoak, zabor bilketa berezitu eta eredugarria, sare alternatiboko edariak, bazkari eta elikagai ekologikoak...

Musikaz gain hitzaldiak, antzerkiak, haurrentzako emanaldiak, dokumentalak, akle animazioak...
Milaka lagunek festibalaren baloreak diren euskal kultura eta hizkuntza, euskal preso politikoen eskubideen defentsa, globalizazioaren aurkako borroka eta orohar, elkartasuna, partekatuko dituzte festa giroan Baxe Nafarroako Heleta herrixkan. Muga geografikoa, politikoak, sozialak eta kulturalak gainditzeko gogoz "mugetatik'at" lelopean haren hamaseigarren edizioa ospatzen du festibalak.
extrait pour code de vidéo....

2011-03-23

Dantza tailerra ostiraletan gaztetxean.


Musika eta dantza. Dantza eta musika beti elkarrekin joan ohi diren bikotea. Tamalez gurean ez da dantzatzeko ohitura handirik. Ohitura falta batzutan, dantza tradizionalak ez ezagutzea bestetan. Kontua da folkloretik kanpo, herrikoiki gutxitan dantzatzen dugula espontaneoki. Gainera eskolan ez dugu gorputz espresioa lantzen. Hala ere dantzatzen zuten gure zaharrek, dantzatzen dugu guk ere, landu dezagun! ikasi euskal dantzak eta zergatik ez jaietako berbenan, musika entzuten dugunean dantzatu etortzen zaiguna!

Ematen du Carrascoren etorrerak zerbait sortu duela gurengan. Dantzak badu zerbait berezia, sentimendua, alaitasuna edo tristura adierazteko gaitasuna, indarra eta ahuldadea. Dantza beste territorio libre ttiki bat da guztiz kuadrikulatua den hormigoizko gizartean.



DANTZA IKASTEKO TAILERRA
OStiralero gaztetxean
20:00-21:30 bitartean

2011-03-17

NEXT MUSIC STATION: Fermin Muguruzaren dokumental sorta Al Jazeeran emititzen hasi dira.



Joan den astean hasi ziren emititzen Fermin Muguruzak egin duen dokumentaletatik lehenengoa. Hurrengo geltokia, NEXT MUSIC STATION. 9 herrialde arabiarretan ibili eta 80 musikarirekin egon ondoren sorturiko 11 dokumentalen sorta da Next Music Station. Nola bizi da musika arabiar herrietan? Musika tradizionala, musika modernoa, sentimenduak, egoerak, gizartea.

Ez dugu arabiar herrietako musika ezagutzen. Ez dugu bertako errealitatea ezagutzen. Nahitara ezkutatu digute multinazionalek eta mendebaldeko jauntxoek bertako petrolio eta ondasun guztiak arpilatzen jarraitzeko. Orain ordea arabiar herrien matxinadek jarri digute hango eskualdea gure egunerokoen lehenbizko orrietan. Zer hobeto hangoa ezagutzeko bertoko kantu-doinuak ezagutzea baino? Herri baten arima, sentimendu eta nahia bere kantuetan islatzen zela zioen filosofo zahar batek. Euskaldunei buruz Pirinioen bi aldeetan kanta eta dantzatzen genuen herria ginela esaten zuten erromatarrek. Ezagutu dezagun arabiar herrietako musika eta gozatu! NEXT MUSIC STATION. Al Jazeera documentary channel-en.

2011-03-15

CARRASCOREN biharamuna: Butterfly effect.

Txinako esaera zahar baten arabera "Tximeleta batek hegoak mugitzean sortzen duen aire bolada txikiak, tsunamia eragin dezake Munduaren beste aldean". Esaera hori hartzen da oinarri butterfly effect azaltzeko. Azkenean gauza txikiek aldaketa handiak sorrarazi ditzaketela hainbat faktore nahastu eta gauzatzen badira.

Gauza txiki bat izan da Carrascoliendas inauteria, beti izan dugu ondoan, ixilean gure zaharren buruetan. Orain aldiz konturatu gabe eta hortik abiatuz Trapagaranerako inauteri herrikoi bat sortu dugu. Hamaika sentimentu, sentsazio, oroitzapen eta ondorio artera daitezke larunbatekotik. Zer izan zen guztia hain berezi egin zuena? Horrela sentiarazi gintuena?

Auzoak
Larunbatekoa ez zen posible izango auzoetako elkarte eta jendearen laguntzarik gabe. Auzoetan egin ziguten harrera. Sortu zen giro berezi eta goxoa zein eskaini zizkiguten janari eta edariak. Benetan eskerrik asko Club Zaballa, Ugarteko auzo elkartea eta Elgeroko Aldapa elkarteari. Zuek ematen diozue bizia zuen auzo eta txokoei. Zuek eman zeniguten hurbiltasuna eta etxean bezala sentitzeko aukera. Zuek gabe martzianoak ginateke zuen auzoetan.

Euskal kultura
Zer da euskalduna izatea? Galdera handia benetan. Zailtasun asko dauzkagu euskaraz bizitzeko, gure gurasoak ez dira euskaldunak, erdaraz aritzen gara etxean, erderaz gehienetan lagun artean. Zaila da, larunbatean ordea errazago egin zitzaigun. Nork esan bertsolaria geure barnean zegoenik, kantaria, dantzaria. Folklorea baino gehiago, joan den egunean sentitu genuena herrikoitasuna izan zen. Hurbiltasuna. Musika eta dantza.

Euskal kulturak, euskaldun izateak ematen digu hau guztia bizi eta disfrutatzeko aukera gero eta uniformizatuago den mundu komertzialean. Europatik Euskal Herrira etortzen diren ikerlariek, soziologoek beti nabarmentzen dute Euskal Herrian nola bizi dugun belaunaldi ezberdinak elkarrekin ibiltzen garen. Arraroa egiten zaie nola elkarrekin gabiltzan adin ezberdinetako jendeak, jaietan, bazkarietan edo berdin protestaren barrikadan. Ez omen da ohikoa mundu modernoan. Gurean ordea gazte zein guraso, eta haur, elkarrekin ibili ginen egun osoan zehar bikain.

Musika eta traktorea
Gaurko munduan dirua guztiaren oinarri dela sinestarazi nahi diguten honetan, nola ulertu larunbatekoa? Kriston soinu ekiporik gabe, argi handirik gabe, jendea libre giroan sarturik. Jendearen arteko harreman eta laguntasunak egin zuen guztia. Musikariak izugarri aritu ziren, gustura eta kriston egurra ematen eta jendea ero moduan. Zer esan traktoreaz? Trapagaranen baserritarrak izateagatik daukagula egiazko esnea eta traktorea. Durañonatik etorrita. Musikariak zein traktore gidaria, herriko jendea, jende herrizalea. Ederto pasatu genuen! Eskerrik asko benetan!

Telefono dei bat baino gehiago jaso dugu igandean eta astelehenean. Baten aitite kantua kantatzen hasi dela eta ez zekiela haren aititek hori ere kantatu zuenik gaztetan! Elgeron ere zahar batek baino gehiagok oroitzen duela kantua orain. Ugarten ere azaldu zen baten bat gaztetan kantatu zuela eta letra eske.



Hego Amerikako olerki batek dio mundua su txikien itsasoa dela. Mar de fueguitos. gu geurea pizten ari ari gara. Herri egiten gaituen sua. Non eta industrializazioak guztia arrasatu zuen eskualdean. Butterfly effect, mugimendu txiki batek beste handiago bat sortzen duela eta gurean mugimenduan bagaude, mugimenduan bagoaz. Aupa peña! Larunbatekoa ederra izan zen! Egiazkoa!

2011-03-09

Badator! larunbatean: CARRASCOLIENDAS eta kristona izango da!

Hainbeste buelta eta ensaio, dantza asmatu eta mozorro muntatu, auzo elkarteei proiektua aurkeztu, udaletxeko permisoen harresia gainditu (kostatu zaigu baina pilarica eta aita santuaren baimena ere bai!! Badugu!)... eta azkenean badator eguna eta larunbatean irtengo gara kalera CARRASCOLIENDAS kantatzera. Aurreko ostiraleko ensaioan 100 lagun baino gehiago bildu ginen! plaza bete genuen! Seguru gaude kristona izango da!

Carrascoliendas XXI spota


Herrikoitasuna eta partehartzea oinarri
Azken hilabeteetan gure herriko zaharrenak elkarrizketatu ditugu. Inauteria gerra aurretik (1936) Trapagaranen nola egiten zuten kontatu digute. CARRASCOLIENDAS kantua nola kantatzen zuten. Nola etxez etxe eskean aritzen ziren eta ondoren elkarrekin bazkaria egiten zuten. Mozorrotuak joaten ziren Uriosten eta mozorrotu gabe Trapagaranen. Oilar beltz bat lagun.



Zaharrek esplikatu digute inauteria traje desfile bat baino gehiago dela. Haientzat egiazko inauteria: Egun osoan zehar lagunekin kalean egotea da, mozorrotuta gizarteko presio eta mugetatik kanpo zu zeu izatea. Funtsean herriko jendearen arteko harremanak dira inauteria, elkartu eta gustura ederrean herrian egotea. Hori da hain zuzen berreskuratu nahi duguna. Lehengo ohitura zaharra berreskuratzea baino, gaurko Trapagaranera egokitutako inauteri herrikoia sortzea dugu helburu. Intergenerazionala, zahar, guraso, haur eta gazte elkartuko dituena. Horregatik asmatu dugu "Trapagarango inauteri dantza" izango dena. horregatik etorriko da txaranga gurekin egun osoan, horregatik mozorrotuko gara.

DOKUMENTAZIOA etxez etxe buzoneatu den aldizkaria PDF: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2011/03/72653.shtml

Egun osorako alternatiba
Egun osoan arituko gara kalean, goizean auzoetan eta arratsaldean herrian. Gauean berriz tabernetan mozorrotuta egoteko ohitura sortu nahi dugu. Udaletxeak desfileaz gain ez du ezer gehiago antolatzen eta herriko gazteak beti alboko herrietara bideratzen gaituzte. Guk ordea gure herrian egon nahi dugu, inauterian ere bai.

Auzoak
Auzoz auzo arituko gara udaletxeak auzoak abandonatuta dituelako eta bertan kultur ekimenik egiten ez dituelako. Horregatik izan da auzo elkarteen harrera hain ona eta inplikazioa izugarria. Auzoetako bizimodua gainera ezberdina da, harreman zirkulu txikiagoak dira, herrikoiagoak, elkar ezagutu, elikatu eta piztuko ditugu!

Euskaraz far westen ere bai!
Elkarrizketatu ditugun zaharrek ez dute euskaldunik ezagutu herrian. Are gehiago oso ondo egiten dute ezberdintasuna eta hitz egiterakoan "vasco" deitzen diote euskara dakiten eta Eskuinaldetik edo Txorierritik etorri ziren eta euskara zekiten auzokideei.
Aspaldi galdu zen euskara gure herrian, orain 200 urte inguru. Orain ordea gazte guztiek dakigu euskara, euskaraz bizi nahi dugu. Horregatik kantua bere baitan, erdaraz mantendu, baina herriko bertsolariak arituko dira koplatan auzoetako gora beherak kantatzen. Gero eta gehiago euskaraz ari garelako, Euskal Herriko far westen ere bai!

Euskal Herriko kultur berreskuratze prozesuarekin bat.
Euskal Herria kultur dinamika indartsuko lurraldea da. Euskal Herriak estatu independienterik ez izateak kultura bultzatzeko tresna ofizialik ez izatea ekarri du. Ondorioz kulturaren transimisioa eta sorkuntza herriak hartu du bere gain geurean. Horrela sortu dira Euskal HErrian hamaika kultur ekimen, asmakizun, ideia, proiektu.

Ez gara bakarrak inauteri zaharrak berreskuratzen edo inauteri herrikoiak sortzen. Hor daude Eibarren duela 3-4 urte sorturiko KOKO ESKEA, Lesakan aurten berreskuratu duten mairu eta kristauak edo Anhauzeko inauteriak. Gureak ere bai, CARRASCOLIENDAS! Larunbatean danok kalera!

2011-03-02

Senegaletik Errumaniara: bertan ere CARRASCOLIENDAS

Xiberuan egon ginen pasa den asteburuan gaztetxeko hainbat lagun. Xiberuko inauteri herrikoia, maskarada, ikusten. Bertan kontatu ziguten nola Baxe Nafarroan inauteritan etxez etxe kantuz eta mozorrotuta joateko zegoen ohitura herri askotan galdu zen. Hala ere, hor ere bai, ari dira gazteak ohitura zaharra berreskuratzen. Kontu kontari geundela guri carrascoliendas etorri zaigu berehala gogora. Euskal Herrian ohitura zen inauteri garaian eskean etxez etxe aritzea. Ezker eta eskuin, ipar eta hego, han eta hemen.

Errumanian ere bai badute bere inauteri propioa: TZIGANOAK deitzen dira. Inauteri honek diotenez, badu Xiberuko maskaradarekin antzekotasunik, antzerki, parodia, basatikeria eta halakorik. Bata zein bestea, haiena zein gurea, antzinako gizakiaren mundu ikuskeraren parte. Ordena desordenaren arteko borrokaren parte, gizarteko mailen arteko borrokaren parte.




CDak saltzen ari den senegaldarra heldu zaigu gero eta esplikatu digute nola TAJABON egiten duten bere herrian. Neguaren amaieran Tajabon kantatuz aritzen dira haurrak, musikaz, kantuz, dantzan, etxez etxe janari eskean. Musulman ohitura erlijiosoen barne baina lehenagoko berezko mundu ikuskeraren parte.



Euskal Herritik mundua eta mundutik Euskal Herria. Tajabon eta Carrascoliendas. Badira loturak, lehenagoko natur mundu horrek emaniko harremanak. Izan Wolof edo Serer , geu bezala elkarrekin sortzen ari baikara geure Tajabon, lehengo gure zaharren carrascoliendas, baina aldi berean gaurko munduan sarturik. Bizitzeko, murgiltzeko, sentitzeko. Ensaio orokorra egingo dugu etzi, animatu guztiok! Guraso eta haur, zahar eta gazte:

CARRASCOLIENDAS ENSAIO OROKORRA
OSTIRALA 19:30etan
La Habana plazan

2011-02-24

CARRASCOLIENDAS: Bideoaren aurrerapena



Carrascoliendas XXI spota

Hemen dago Trapagarango antzinako inauteriei buruz gure herriko agureekin egin dugun elkarrizketetak muntatzen ari garen bideoaren aurrerapena. Eguna hurbiltzen ari da eta badoa gauza aurrera!

ENSAIO OROKORRA
Ensaio orokorra egingo da martxoaren 4ean ostirala iluntzeko 19:30etan La Habana plazan. Txaranga, dantzari eta kopla-bertsolariekin. Apuntatu eguna agendan!

LAGUNITA MENTAL in live KONTZERTUANMartxoaren 12an, Carrascoliendasekin eguna amaitzeko, inauteri giroa, giro herrikoia, kalea berreskuratzeko, LAGUNITA MENTAL (flamenkore marginal) taldearen kontzertuarekin amaituko da eguna Ilargi tabernan. Prestatu zure mozorroa. Zabaldu bideoa eta hartu eguna!