Pages

emakumea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
emakumea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012-03-05

Trapagarango emakumeak hasi gara mugitzen. M8 inguruko ekitaldiak.


Ostegunean izango da MARTXOAK 8, eta horrekin batera iritsiko dira deklarazio instituzionalak, politikoen argazkiak eta testu politak. Egutegia data bereziz beterik dugun garaiotan martxoak 8 beste folklorismo bat bihurtzen ari da. Gizarteak bere burua legitimatzeko duen urteroko ritual bat. Zentzu horretan kasik sinestarazi digute gizarte berdinzale batean bizi garela. Ia ia sinetsiak gaude emakumeen gaurko arazoak tratu txar eta biolentzia matxistaren arazoei esklusiboki lotuta daudela. Errealitatea ordea bestelakoa da.

GAURKO GIZARTEAK EMAKUMEA ZAPALDU eta BAZTERTZEN DU

Emakumeak gara gazteokin batera krisia gehien sufritzen dugunak, gureak dira langabezia tasa altuenak. Gure soldatak lan askotan gizonezkoenak baino bajuagoak dira. Etxetik kanpo lan egiteak askatasun ekonomikoa eman digu, baina kasu askotan horrek ez du etxeko lanen partekatzea ekarri. Familiako aitite-amama eta haurren zaintza guregain dago nagusiki eta super-emakumeak izatera behartzen gaitu gaur egungo gizarteak. Ez dira beraz gizarteko rolak hainbeste aldatu eta hori nabarmen ikusten dugu gure arteko harremanetan, lonjetako egunerokoan, mutilekin harremantzen garenean hartzen ditugun paperetan eta gizartean zentralismoa daukaten jardueretan.


TRAPAGARANEN EMAKUMEAK MARTXAN
Hau ikusirik aspalditik ari dira emakumeen eskubideen aldeko taldeak berdintasun eta beste gizarte berri baten aldeko deiadarra zabaltzen. Emakumeen aldeko mundu martxak biltzen ditu munduko emakumeen aldeko talde guztiak. Gure eskualdean ordea Barakaldoko ARGITAN izan daiteke eskualdeko erreferentzia nagusia eta Trapagaranen AMARIS deituriko talde baten inguruan mugitu da aldarrikapen hau. Azken urteotan M8ren inguruan emakumeen bazkari bat egiteko elkartu gara beste neska batzuk, azken denboran ordea emakumeok gizartean jasaten ditugun ezberdintasunez jabeturik sakonago, elkarlanean hastea erabaki dugu.

Gaur egungo emakumeok jasaten dugun bazterketa ez da tratu txarren ingurukoa soilik, beste gizarte bat eraiki behar dugu, berdinzaleagoa, rolak, kontzeptuak irauliko dituena. Emakumeok garen moduan azaltzeko espazio libreak irabazi behar ditugu kalean. Gu garenetik gizarteari aportatu eta horretarako gure nortasuna eta identitate propioa berreskuratu behar ditugu. Hasi gara ibiltzen horregatik programazio txiki bat prestatu dugu martxoaren 8 ingururako.

Martxoaren 8an ostegunez
19:30etan Escontrilla eskolako erabilera anitzeko aretoan
PERUko EMAKUMEAK haien arazo eta borrokak
HITZALDIA Ruth Alonsok emanik.

Martxoaren 10ean larunbatez
12:00etan kontzentrazioa La Caixako gurutzean
15:00etan EMAKUMEON BAZKARIA
Escontrilla eskolako frontoian
Txartelak 15 eruotan salgai La Pintan

2011-02-07

TRAPAGARAN MOREZ: emakumeen 2. bazkaria antolatzeko bilera.


Iaz martxoaren 8 inguruan emakumeen lehenbiziko bazkaria egin genuen. 40 bat neska elkartu ginen, adin ezberdinak tarteko. Lonjetan gaude, etxeetan, lanean, kalean... Berdintasuna heldu al da gure gizartera. Baiezkoan gaude sarritan, gero ordea ikusten dugu gure espazio publikoa ez dela hain zabala, herriko kirol eskaintzan, jaietan edo egunerokotasunean agertzen zaizkigun jarrera eta bizipen batzuetan! Nolakoa da nire jarrera? Galdera asko datoz burura. Hartu dezagun kalea! Elkartu gaitezen eta guztiok batera urtean behin bederen elkarrekin bazkaldu eta ideiak trukatu, kantatu, ondo pasatu. Bazkariaz gain aurten antzerki, hitzaldi, eztabaida... zerbait gehiago antolatu nahi dugu. Horregatik bilera antolatu dugu hurrengo igandean. Animatu eta etorri! guztion artean egingo dugu!

TRAPAGARAN MOREZ
herriko emakumeen II.bazkaria
bilera otsailak 13, igandea
19:00tan gaztetxean

2010-12-07

ERASO MATXISTA: 25 urteko neska bat hil dute atzo Barakaldon.


Cristina Estebanez zuen izena. Labana lepoan sartuta hil zuen Barakaldoko bere etxean bere mutil lagun ohia zenak atzo. 25 urte zituen hildakoak eta 25 urte ditu hiltzaileak. 5 dira 2010 urteak daramanean Euskal Herrian biolentzia matxistak hildako emakumeak. Askoz gehiago bortizkeria matxista jasandako emakumeak, azken hauetatik 3 dira gutxienez Trapagaranen maltratoak salatu dituzten emakume auzokideak. Asko dira eta bikote gazteak dira sarritan drama honen protagonistak. XXI.mendeko mendebaldeko zibilizazio aurreratuan nola halakoak posible diren dira burura datozkigun galderak.

Hildako bat gertatu denez nor baino lehen baino lehen atera dira agintariak kalera salaketa kontzentrazioan. Ez dute ordea berdina esaten biolentzia jasaten duten emakumeentzat herrietako zerbitzuen gabeziaz ari garenean. Trapagaranen ez dago "acogida etxerik", ez dago inolako zerbitzu finkorik eta Barakaldora bideratzen dituzte bertako biolentzia matxista kasu guztiak. Nola da hau posible 12.000 biztanleko tamaina duen gurea bezalako herri batean?

Kalean bestalde emakumeen autodefentsa aldarrikatzen da. Haserrea adierazten da. Amorrua. Tristura eta harridura. Egunerokoa ordea bestelakoa da.

Egiten dira protestak, presta autodefentsak baina ororen gainetik preso gaituen sistema patriarkala da egoera honen erantzule zuzena. Emakumea gizonaren propietate egiten du patriarkatuak, "zu neska nirea zara eta zure barruan duzuna (umea) ere bai". Bizi garen harreman sarean bezala, familian, lagunartean, lanean... Gizarteak txiki txikitatik guregain uzten duen zama itzela da. Itzela gure baitako aurreiritzi, harresi eta kateak. Propietatean oinarritutako gizartean bizi gara, bikote harremanetan ere harresi eta debekuak nonahi. Jabetza pribatua oinarri duen mundu honek errotik aldatu ezean ez du konponbiderik. Agintarien deklarazioak deklarazio, argazkiak argazki, sakonago dago arazoa. Gure baitatik dator aldaketa :aurreiritziak baztertuz, pisutsu daramatzagun kateak hautsiz, libreago biziz, pertsona askeen mundu askea eraikiz.

Dena den hau lortu bitartean salaketa behar beharrezkoa da. Barakaldoko ARGITAN emakume taldeak ostiralean deitu du protesta.

Abenduak 10, OSTIRALA
19:00etan BIDE ONERA plazatik (BArakaldo)


INFO+: Fredi Paia Berrian PATRIARKATUAZ

2010-11-25

Azaroak 25 Emakumearenganako indarkeriaren aurkako eguna: TRAPAGARANEN ZERO.

Azaroak 25 emakumearen kontrako indarkeriaren eguna da. Trapagarango udaletxeko gaurko plenoan ere atera dute gaia eta mozio pollit bat onartu ere bai. Kontua da ohitura bihurtzen ari dela horrelako egunetan politikoek kamixeta morea jartzea, deklarazioak egitea... Baina honek zerbaiterako balio du?

4 emakume izan dira maltratatuak gure herrian gutxienez aurten. Udalaren aldetik ez da inolako erantzunik eman. Herrian sozial mailan ere ez. Emakumearen egoera begiratuta berdintasunetik hurbil gaudela aipatzen da askotan, aurrerapausoak eman direla. Oraindik ordea asko dugu egiteko. Gure etxeko lehiotik kalera begiratu besterik ez dugu. Norena da sozial arloa? Kirol taldeetan gure herrian gutxi dira nesken taldeak. Lan arloan baldintza txarragoak eta gizarteko rolak etengabe errepikatzen. Noiz arte?

Gaurkoan etengabe aipatu da emakumearen maltratoan gazteen prozentajea altua dela. Hiru emakumetik bat 18-35 urte bitratean dago. Agintariek aipatzen dute heziketaren beharra. Heziketa baino mundua gizonek egina dela, eta gizonentzat. Beste mundu bat eraiki behar dugu askatasunetik eta berdintasunetik.

Egoera latza daukagu eta herriko emakumeak ez gara elkartzen gure arazoetaz hitz egiteko. Ez dugu iniziatiba hartzen. Bada garaia honi buruz pentsatzen hasteko, emakumeek herrian gure lekua irabazteko. Gure esku dago.

LARUNBATEAN goizeko 11:30etan BARAKALDON (Bide Onera)
ezkerralde eta meatzaldeko emakumeen eskubideen aldeko martxa
barakaldotik sestaora

2010-05-17

Beste emakume bat jipoitua TRAPAGARANEN. Hirugarrena aurten. Noiz arte?

Berriz ere, eta 3 dira aurten bere bikotearen aldetik indarkeria sufritu duten emakumeak gure herrian. Azkena atzo bertan. Gizona atxilotua izan zen.

Eskandalo bat. Ia hilabete eta erdiro emakume bat maltratatua. Gure herrian ordea guztia normal: Gizona atxilotua, emakumea kolpatua, jende gehienak prentsaren bidez jakingo du gertatua eta listo. Baina halako eskandaloak ez al du protestarik merezi? Gertatuaz informatzeko kartelik? Emakumearekiko elkartasun babes eta ekintzarik? Udaletxean ez dago adierazpen instituzionalik, herrian ez dago protestarik. Udaletxea ixilik eta herria mutu. Noiz arte?

Honek ezin du horrela segitu. Bada garaia halako gauzen aurrean protesta metodo bat adostu eta kalera joatekoa. Esateko gure herrian ez dugula horrelakorik onartuko. Udaletxeari eskatzeko indarkeria sufritzen duten emakumeak babesteko.

TRAPAGARANEN EMAKUMEAK ESKUBIDE OSOZ!

INFO+: Detenido un hombre en Trapagaran acusado de agredir a su esposa

2009-05-27

GURE GORPUTZA, GURE ERABAKIA! ekainak 6 Bilbora.



Abortatzeko eskubidea, libre, doan eta sare publikoan. Hau izan da azken hamarkadetako mugimendu feministaren oihua. Zoritxarrez gaur egungo legediak abortua kode penalean zigortzen du. Beraz legeak mugatzen du, legeak erabakitzen du haurdun gauden emakumeen ordez.

Europako beste herrialdeetan abortoa normalizatzen ari da. Hau ikusirik, elizak eta eskuin botereak (PP, Opus Dei...) etengabeko presioa eginez gizartea kontrolatu nahiean jarraitzen du, emakumeoi geure haurdunaldiaz erabakitzeko dugun eskubidea ezabatuz. Ikastetxe erlijiosoetan berriz zientzian oinarritu gabeko sinismenak erakusten zaizkie ikasleei, bere sexualitateaz libreki eta askatasunez erabakiak hartuko ez dituzten pertsona atzerakoiak sortuz.

Honen guztiagatik protesta egiteko manifestazioa deitua da: Geuk erditzen dugu, geuk haurrak izaten, geuk erabakitzen! Eliza geure bizietatik kanpo!

EKAINAK 6 MANIFESTAZIOA
18:00etan ARRIAGATIK
ABORTATZEA GURE ESKUBIDEA!