Pages

Barakaldo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Barakaldo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010-12-07

ERASO MATXISTA: 25 urteko neska bat hil dute atzo Barakaldon.


Cristina Estebanez zuen izena. Labana lepoan sartuta hil zuen Barakaldoko bere etxean bere mutil lagun ohia zenak atzo. 25 urte zituen hildakoak eta 25 urte ditu hiltzaileak. 5 dira 2010 urteak daramanean Euskal Herrian biolentzia matxistak hildako emakumeak. Askoz gehiago bortizkeria matxista jasandako emakumeak, azken hauetatik 3 dira gutxienez Trapagaranen maltratoak salatu dituzten emakume auzokideak. Asko dira eta bikote gazteak dira sarritan drama honen protagonistak. XXI.mendeko mendebaldeko zibilizazio aurreratuan nola halakoak posible diren dira burura datozkigun galderak.

Hildako bat gertatu denez nor baino lehen baino lehen atera dira agintariak kalera salaketa kontzentrazioan. Ez dute ordea berdina esaten biolentzia jasaten duten emakumeentzat herrietako zerbitzuen gabeziaz ari garenean. Trapagaranen ez dago "acogida etxerik", ez dago inolako zerbitzu finkorik eta Barakaldora bideratzen dituzte bertako biolentzia matxista kasu guztiak. Nola da hau posible 12.000 biztanleko tamaina duen gurea bezalako herri batean?

Kalean bestalde emakumeen autodefentsa aldarrikatzen da. Haserrea adierazten da. Amorrua. Tristura eta harridura. Egunerokoa ordea bestelakoa da.

Egiten dira protestak, presta autodefentsak baina ororen gainetik preso gaituen sistema patriarkala da egoera honen erantzule zuzena. Emakumea gizonaren propietate egiten du patriarkatuak, "zu neska nirea zara eta zure barruan duzuna (umea) ere bai". Bizi garen harreman sarean bezala, familian, lagunartean, lanean... Gizarteak txiki txikitatik guregain uzten duen zama itzela da. Itzela gure baitako aurreiritzi, harresi eta kateak. Propietatean oinarritutako gizartean bizi gara, bikote harremanetan ere harresi eta debekuak nonahi. Jabetza pribatua oinarri duen mundu honek errotik aldatu ezean ez du konponbiderik. Agintarien deklarazioak deklarazio, argazkiak argazki, sakonago dago arazoa. Gure baitatik dator aldaketa :aurreiritziak baztertuz, pisutsu daramatzagun kateak hautsiz, libreago biziz, pertsona askeen mundu askea eraikiz.

Dena den hau lortu bitartean salaketa behar beharrezkoa da. Barakaldoko ARGITAN emakume taldeak ostiralean deitu du protesta.

Abenduak 10, OSTIRALA
19:00etan BIDE ONERA plazatik (BArakaldo)


INFO+: Fredi Paia Berrian PATRIARKATUAZ

2010-10-21

BAGATZAKO JAIAK debeku guztien gainetik eutsi!














Debekuen gainetik egin, egin dituzte jaiak Bagatzako auzotarrek. Udaltzaingoa izan da jaietako kuadrila parte hartzaileena, hain parte hartzaile izan dira ekintza guztietara agertu direla! Hainbat ekintza geldiarazi dituzte eta beste hainbeste debekatu.

Bagatzako jaiek ez daukate egiteko udaletxearen baimenik. Aspalditik datorren kontua da hau. Duela 10 bat urte PNV kultura zinegotzia zela eta PSOEko alkatearekin, auzoetako jaiak debekatzea onartu zuten udaletxean. Bertoko biztanleek antolatzen dituzte jaiak, pularaltasuna oinarri, auzoko jendea, bertan bizi direnak, bertako elkarteek, merkatari eta tabernariek. Herritarre antolakuntza ordea, elkar harremana izatea ez dute gogoko agintariek, horrek beti herria indartzen baitu eta haien erabakien aurrean posizionatu. Herria ixilik nahi dute, elkar harremanik gabe, ahula, bakoitza berean ari dena, agintzen dutenak haien negoziotan, txantxullotan lasai aritzeko, inoren kritikarik gabe.

Horrela desagertu dira Barakaldon hainbat auzo eta auzotako jaiak eta soilik periferiakoek eutsi diete bereari: SanBizente, Lutxana eta Errekaortu. Bagatzan ere jaiak desagertu ziren, gazte talde berri bat heldu da ordea eta azken urteotan berriz jaiak antolatzen hasi da. Auzoko elkarte eta bizilagunekin harremanean. Ez dute jaiak egiteko udaletxearen baimenik izan inoiz, beraz ezin dute txosnarik, barrakarik, eszenatokirik muntatu. Ez dute udaletxearen diru laguntzarik, eta horrela merkatari eta tabernarien sutengu ekonomikoz ordaintzen dira jaiak. 100 merkatari baino gehiago dira laguntzaile. Kontzertuak tabernetan egiten dira, tabernen laguntzaz. Kalean haurrentzako ekimenak, ekimen gastronomiko edo kulturalak... eta urtez urte jendearen partehartzea handituz programa gero eta aberasgarriagoa egitea lortzen ari dira.

Horregatik gogortu du udalak bere jarrera. Munipak bidali ditu ekimen guztiak gelditzera, Aritu dira tabernariak mehatxatuz kontzertuak bertan bertan uzteko, herrikolorekoak kalean egiten ari ziren irrati saioa geldiarazi zuten, jai batzordekoak identifikatu, guztia boterearen indarrez: "aquĆ­ no se negocia nada" "si teneis cojones no pageis los impuestos" "el jefe soy yo y se hace lo que yo digo" "voy a ir a que apagen la parrila y como me toque alguien os vais a enterar" halakoak entzun ziren udaltzain buruaren ahotan.

Bagatzako jai batzordeko kideak identifikatu zituzten, auzokideak ordea ez ziren geldi geratu eta asko izan ziren haiekin batera karneta eman eta autoinkulpatu zirenak. Helduko da epaiketa eta isuna agian ere bai, baina bide onean dira Bagatzako auzokideak, haien artean harremanak sendotzen, trinkotzen, ehuntzen ari diren artean auzoa indartzen ari baitira eta auzo bizi baten borndatea zailago edo errezago geldiezina da, udalaren inposaketa guztien gainetik. Eredugarria. AURRERA BAGATZAko AUZOA!

2010-10-14

BAGATZA BEURKOKO JAIAK auzo bizi baten eredu!


Erresistentzian diraute Bagatzako auzokideek, urteak joan urteak etorri, haien auzoko jaiak mantentzeko eta egunen batean onartuak izateko erresistentzian. Erresistentzia luzeak ordea auzotarren arteko sarea indartu eta eraikuntzara igaro dira Bagatzako bizilagunak, debekuen gainetik, diru iturri ofizialik gabe baina, auzokideen inplikazio handiagoz gero eta zabalagoa den egitaraua osatzen ari dira urtero. Bagatzako jaiak auzotarrek egiten dituzte, ez dago horren dudarik, aurrera doaz eta horregatik dira hain eredugarri.


Urteak dira udaletxeak Bagatzako jaiak onartzen ez dituela. Ez ditu onartzen eta gainera ekitaldi guztiak debekatzen ditu. Ez dute diru iturri instituzionalik, ezin dute txosna, eszenatoki edo azpiegiturarik kalean montatu: Nola orduan jaiak antolatu? Ez da kontzertu handirik behar! Auzoko biztanle, kultur eragile eta merkatariak dira Bagatzarron altxorra, horri esker mantentzen baitituzte jaiak. Kontzertuak auzoko tabernen barrukaldean egiten dituzte, merkatariek erakusketak egiten dituzte haien eskaparateetan, auzoko Ibarra-kaldu dantza taldearekin dantza, kalean lagun bazkariak, Herrikoko jendea, inguruko musika taldeak... Baimenik ezean auzoan peatonala den inguru bakarrean, Beurko Berrian egiten dute Bagatzako herri lasterketa edo Bagatzako milia. Auzoak antolatzen ditu auzoarentzat. ZORIONAK BAGATZA! Gaur hasita ostegunerarte ahal baduzu merezi du hortik pasatzeak! Aurrera auzo biziak! Aurrera kultura herrikoi askea!


2009-12-01

Barakadoko gaztetxea desalojatu dute ertzaintzak eta udaltzainek

Gaur goizean ertzaintza eta udaltzaingoa agertu eta Barakaldoko San Bizente auzoko makala gaztetxea itxi dute. Horrela azken hilabetean udalak eginiko desalojo agindua gauzatu dute.

Barakaldok zuen gune autogestionatu - aske bakarra izan da makala gaztetxea azken urteotan. Bertan gazte asko bildu dira eta Makala urteotan 4 horma baino askoz gehiago izan da. Egin dituzte hitzaldi, tailer eta eztabaidak. Makala proiektu sozial askatzaile bat da eta horrela adierazi dute gaztetxeko gazteek "oker dabiltza agintariak etxe bat ixten uste badute mugimendu hau geldiaraztea lortuko dutela".

Azken orduko berriek diotenez adreiluz beteriko furgoneta bat heldu berri da gaztetxe aurrera eta aurki hasiko dira ate nagusia zein leihoak ixten. AURRERA BARAKALDOKO GAZTETXEA! AURRERA MAKALA! AUTOGESTIOA ETA ANTOLAKUNTZA!

Hemen Makala Gaztetxeko kideen adierazpenak: