Pages

presoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
presoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-11-02

Ostiralean herriko presoek egunkaria izan dezaten kontzertua egingo da gaztetxean.



Ihes egindako, zigortu zein presoekiko afinitatea beti izan da handia lurralde disidenteetan. Euskal Herrian aspaldikoak dira errepresioa bere gordinean sufritu duten familiei babesa, laguntza eta elkartasuna adierazteko ekimenak. Horrela egiten ziren Lizarraldean adibidez lehenengo gerra karlista galdu ondoren Kuba zein Hego Amerikara joan behar izan zuten ehunka nafarren familiei laguntzeko diru bilketak, eta berdin antolatu ziren hainbat herritan 1936ko gerran zigortutako gudarien familiei laguntzeko. Ordutik frankismotik gaur egundaino izan dira presoak eta zigorrak eta hauei laguntzeko, elkartasuna adierazteko, familiak eta lagunak babesteko antolatu dira hainbat komite. Hauetako beste bat dugu ostiral honetan gaztetxean ikusiko duguna.


Urrun, oso urrun dauzkate giltzapeturik herriko presoak, Zigor Curtisen (A Coruñan), Oskar Cordoban eta Nerea Madrilen. Urrunduak, isolatuak, Euskal Herriaren berri jakitea izaten da hainbat euskal presoren indar iturria. Horretarakoherriko hiru presoek egunerokotasunez Euskal Herriko aktualitatea jarraitu dezaten, antolatzen dugu "Preso bat, egunkari bat" jaialdia.

Kontzertuan aterako den dirua beraz Zigor, Oskar eta Nereari egunkari baten urteko harpidetza ordaintzera bideratuko da. Egoera berrian gaudelako, biolentzia bakarra orain estatuarena delako, egiazko konponbidea nahi dugulako. PRESOAK ETXERA NOW!

"Preso bat, egunkari bat" kontzertua
Trapagarango gaztetxean.

Azaroaren 4ean, ostirala, gaueko 21:30tan, 4 euro.

-Salbuespunk
-Feos pero Majos

2011-06-07

EGIN DEZAGUN BIDEA

Nork ez dauka gaur egun seme-alaba, lagun, senide, ezaguna kartzelan? Asko dira gaur egun preso dauden euskaldunak. Gehiegi dira gure herriaren askatasunaren bila barroteak aurkitu dutenak. Haien herriarekiko maitasunagatik hasi ziren borrokan, eta egun batean bere burua ziega ilun batean aurkitu zuten. Gure herria bezala, haiek ere haien askatasuna ukatuta ikusi zuten. Kartzelan sartu zituzten pertsonak ez balira, haien eskubide guztiak kentzen, haien familia eta lagunengatik urruntzen. Egunero barroteen artean, egunero bakardadea, jipoiak, torturak…

Kanpoan sakabanaketaren beste aldea, guk, familia eta lagunak. Bizitza aurrera doa, baina gure bihotzetan zintzilik bizi dira. Astebururo errepidean gaude. Istripuak, arazoak espetxeetan… Milaka eta milaka kilometro egiten ditugu kristal lodi eta hots baten atzean 40 minutu elkar ikusteko.

Hau aldatzeko garaia heldu da. Asko izan ginen urtarrilean, egin genuen urratsa. Orain bidea egiteko eguna heldu da. Datorren igandean, ekainak 12, guztiok egon behar gara Bilbon. Gure oihuak entzun egingo dira espainiako eta frantziako espetxe guztietan!

ESKUBIDE GUZTIEN JABE EUSKAL PRESOAK ETXERA!

EKAINAK 12, IGANDEA GOIZEKO 12.30ETAN GUGGENHEIMETIK

MAITE ZAITUZTEGU!!!

2011-04-12

31 urte kartzelan eman ondoren bihar itzuliko da "Gatza" etxera.

Jose Maria Sagardui "Gatza", Europan urte gehien kartzelan daraman pertsona da. 1980ko uztailaren 8an atxilotu zuen Guardia Zibilak eta ordutik espetxean dago. Bihar 31 urte luzeren ondoren irtengo da espetxetik eta itzuliko da etxera. 1995ean irten behar zen kalera, baina euskal presoa izateagatik kondena osoa betetzera zigortu dute.
31 urte espainiako kartzeletan, denbora horretan zenbat aldaketa, zenbat atxilotu, kartzela, bidai eta sufrimendu. Gatzak Andaluziako kartzeletan eman du denbora gehiena, horrela, bere guraso eta senideak astebururo bidaia amaigabeetan murgilduta bizi behar izan dute denbora guzti hau. 31 urte luze hauetan zenbat saiakera, amets, proiektu eta asmo.

Entrevista a Begoña Moja y Santos Sagardui

Orain Euskal Herrian bide berri bat hastera goazen honetan badator Jose Mari etxera. Lortuko ote dugu askatasunerantz , gure nortasun eta herri eraikuntzan aurrera egiteko bidean asmatzea?

Jose Mari atxilotu zutenean bezala, 36ko gerrara gudari joan ziren haiek bezala, orain ere bai bagaude Euskal Herri aske baten alde konprometiturik gauden gazteak. Ehundaka, milaka... eta bagoaz bidean aurrera. Konpromisoz, saiatuz, amestuz, ekinez... lortuko dugu!

ONGI ETORRI ETXERA GATZA!
Omenaldi ekitaldia
Apirilak 16, larunbata
17:30etan Zornotzan

2011-01-05

Egin dezagun urratsa larunbatean Bilbon: PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

10.000 preso politiko eta 27.000 iheslari. Hori litzateke Espainia estaturik gabeko herria balitz eta bere askatasunaren aldeko borrokan murgilduta balego bere herrietan izango lukeen egoera. 6.200 hildako, 667.000 atxilotu eta 133.000 torturatu.

Zifra beldurgarriak, sufrikarioa itzela, eta hori da tamalez Euskal Herriko errealitatea. Auzo eta herri guztietan presoak eta iheslariak. HErriko paretetan argazkiak. Astero senide eta lagunen bidaiak Espainia edo Frantzian barrena. 750 ohe huts ditugu Euskal Herriko etxeetan. 750 preso Espainia eta Frantziako kartzeletan. Gure herrian ere, Badajozen daukate Nerea, Cordoban Oskar eta Curtisen (Galizia) Zigor. Astero errepidea, astero kilometroak, ostiralero gauak autoan 40 minutuko bisitara. Astea joan astea etorri, urtea joan urtea etorri. Sentimentuak kristal atzean topatuko duzun lagunari zer kontatuko, atearen atzean zain dagoen mutil-neska laguna nola topatuko eta bisita amaitzean, kartzelako ate eta zerraila guztiak atzean utzita, berriz Euskal Herrirako bidea hartuta tripa bola batean uzkurtuta, ixil bagatoz gure herrietara, norbera bere pentsaketetan sartuta. Ehundaka kilometro asfaltoan.

Badatoz garai berriak, gure herrian ere hasi da nabaritzen aire berria. Ilusioa, borroka molde berriak. Lagunak, bikotekide, seme-alabak ordea hurrun. Bada garaia Euskal Herrira itzul daitezen. Bada garaia Euskal HErrira ekar ditzagun. Beharrezkoa dugu. Horregatik joango gara larunbatean bilbon egingo den manifestazio erraldoi horretara. Egin dezagun urratsa. Euskal Presoak Euskal Herrira!

MANIFESTAZIO NAZIONALA
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
Urtarrilak 8, larunbata
17:30etan Bilboko Aita Donostia plazatik

2010-12-14

7.alaba BERTSO AFARIA. Presoen alde ostiralean gaztetxean.


Badatoz gabonak eta aurreko urteetan bezala lagunak falta dituzte batzuek kuadrillan. Semea edo alaba beste batzuek etxean. Mutil-neska laguna ondoan. BEste urte bat gehiago eta Trapagarango Oskar, Zigor eta Nereak Espainiako kartzeletan sakabanaturik jarraitzen dute. Herritik hurrun. Cordoban dago Oskar, Teixeiron (Galizia) Zigor eta BAdajozen Nerea. Garesti dira bisitak, garesti errepidearen arriskuak eta garesti hotel, janari, bidai eta estantziak. 40 minutuko bixita arruntak egiteko gau osoa pasatzen dute bidean lagunek. Asteburuero kilometroak gora eta kilometroak behera. Noiz arte??

Ez dugu preso gehiagorik nahi gure herrian, ez dugu senide eta lagunen sufrimendua luzatu nahi. Horregatik barruan daudenekiko elkartasuna azalduko dugu ostiralean gaztetxean egingo den bertso afarian. Senide eta lagunekin. Arabako Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre bertsolariekin, Trapagarango Jon Barrokal eta muskizeko Nuria Cortada bertsolariekin. 7 alaba bertso afaria. Besarkada bero eta handi bat heldu dadila hurreneko ziega ilun horietara. Etxean nahi ditugu! Aske eta libro!

ZAZPIGARREN ALABA BERTSO AFARIA
Abenduak 17, ostirala, 22:00etan gaztetxean.
Sarrerak salgai 15 eurotan
Ilargi, La terraza, Gernikako arbola eta Maite tabernetan

19:30etan Poteoa Maite tabernatik


2010-11-03

HERRIKO PRESOEI EGUNKARIA bidaltzeko KONTZERTUA: SOVIET + BILBOMATIKS


Hurrun daude Trapagarango presoak, Espainian behera hurrun. . Ehundaka dira asteburuero senide eta lagunek egin behar ditugun kilometroak. Istripu arriskuak, bideko gastuak... 40 minutu eskax kristal baten atzean laguna ikusteko. 2 ordu labur semea edo alaba besarkatzeko.

Elkarrengandik sakabanatuak ditu Espainiako gobernuak Trapagarango presoak. Cordoban Oskar, Badajozen Nerea eta Curtisen (Galizian) Zigor. Herriarengandik deserrotzeko nahia du estatuak. Herritik hurrunduz isolatu nahi dituzte, herriko berriak heltzea zailagotu, lagunak heltzea oztopatu, senideak zigortu. Horregatik antolatzen ditugu sustengu kontzertu hauek. Ondo edo gaizki baina Zigor, Oskar eta Nereak herria biziki maiatatu dutelako. HErriaren alde borrokatu dutelako. Herriarekin lotura mantentzeko bisita, gutun, argazki, postal bidaltzen jarraituko dugulako. Euskal Herriko aktualitatea gertutik jarrai dezaten egunkaria bidaliko diegu egunero. Lagundu Oskar, Zigor eta Nereak distantziaz hurrun baina bihotzez gertu egunkaria egunero jaso dezaten!

KONTZERTUA
SOVIET + BILBOMATIKS
OSTIRALA 21:00etan gaztetxean


2010-07-07

25urte SARRI eta PITIK martuteneko espetxetik ihes egin zutela.



Sarrik eta Pitik Martuteneko kartzelatik ihes egin zutenetik 24 urte pasatu dira. Uztailak 7, duela 24 urte, Iruñeko entzierroa desentzierroa bihurtu zen eta Euskal Herrian zapi gorriak zerua estali zuen. Data honetan urtero gure herriko euskal presoekin oroitzen gara. Oskar, Zigor eta Nerea, Espainiako kartzela hurrunetan sakabanatuta daude beste guztiekin, sasian eta ihesean ari direnekin.

Eta noizean behin itzultzen zaigu Sarri, dagoen lekuan dagoela bere idazlan, nobela, poemekin.

2009-12-20

ELKARTASUN BERTSO AFARIA larunbatean gaztetxean


Presoekin elkartasunez hainbat ekimen egingo dira asteon herrian. Senideen umilazioak, bisitara sartzeko biluzteak asteburuero errepikatzen ari diren honetan, gu haiekin gaude. Elkartasuna. Sutengua. Maitasuna. Laguntasuna. Ahanzten ez ditugulako, haiek gurekin bertso afarian nahi ditugulako: OSKAR, ZIGOR, NEREA ETXERA!
Abenduaren 22an
19:30etan OLASO JAUREGIAN
BURDINEN ARTEKO HERRIA liburuaren aurkezpena egingo da
(EPPKren historiaren liburua)


Abenduaren 26an, larunbata
22:00etan GAZTETXEAN
BERTSO AFARIA
Xebaxtian Lizaso
Jexux Mari Irazu
Sarrerak salgai: 15 eurotan La pinta, Ilargi, La terraza eta Maite tabernan

2009-09-18

Non da Jon?

5 hilabete dira Jon Anza Lapurdin bizi zen euskal iheslari politikoa desagertua dagoela. Espainiako iturriek diote ez dakitela ezer berari buruz. Bere inguruan ziren iheslari eta lagunek aldiz diote Espainiako polizia indarrek desagertu duten arrastoak badirela. Bitartean Espainiar eta Frantses poliziak ez dute ezer egiten bere berri jakiteko.

Bitartean NON DA JON? irakurtzen dugu pankarta eta muruetan. Aski da! Noiz arte sufrimendu hau?
Hemen Garak Xabier Ezkerra iheslariari eta Gabi Muesca IK-ko preso ohiari eginiko elkarrizketa.

2009-04-22

Patxi ETXERA!

Patxi, 20 urte kartzelan. 20 urte gutunetan, errepideetan, kristalaren atzean. 20 urte sakabanatua. Ondoan eduki nahi eta ezinean. Eta zu bezalako zenbat? Zenbat preso? Zenbat lagun? Zenbat senide?

Zuretzat denbora bere sarea ehotzen duen armiarma da. Guretzat, hazten ari garenontzat, gaur zohardian igarotzen den izar iheskorra. Baina Euskal Herriak denbora mendeetan bizi du, mendeak ukaziopean, mendeak nahi ta ezinean, ekinean, eta estatuen zigorpean... Eta larrutik ordaintzen dugu aske arnastu nahi izatea. Eta larrutik sofritu. Iheslariak, kartzelatuak, torturatuak, ilegalizatuak, desagertuak... Zigortuak.

Patxi bat da, 750 taupadetatik bat. Baina bere zigorra aspaldi betea zuen arren Parot doktrina aplikatu eta kartzelan atxikitzen dute. Patxi bezala badira 40 lagun. Bizi osorako zigor esplizitua ezarri nahi diete. ASKI DA! Ostiralean manifestazioa Ortuellan. Hor izango gara.
Eta Euskal Herria bizi dugu, eta ke ilunen artean bizi gara, eta bizi dugu...
3.000.000 besarkada hormartean diren 750 bihotzetara.

EGUNA: apirilaren 24a, ostirala
LEKUA: Ortuellako BBK
ORDUA: 19:30ak

2009-04-07

Pirritx eta porrotx, sakabanaketaren aurka.

: Oskar, Zigor eta Nerea, gurekin nahi zaituztegu! Bihotza, burua, eskuak, sentitu, pentsatu, ekin, denok elkarrekin.


2009-03-15

Martxoaren 18an, Preso bat Egunkari bat, Kontzertuak Gaztetxean


Datorren asteazkenean, martxoaren 18an (19a jai da), bideo proiekzioa eta kontzertuak izango ditugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera Gaztetxean.

Kontzertu hauek Trapagarango Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Basetxe Gaztetxearen arteko elkarlanaren fruitu dira, eta herriko presoei egunkariaren urteko harpidetza ordaintzea dute helburu.

19:00etatik aurrera bideo proiekzioak eta pintxoak.
21:00etatik aurrera Lur Jota eta Kriminal Forceps taldeen kontzertua.
Kontzertuen sarrera 3euro.

Taldeen informazio zabalagoa:

Lur Jota
Lur Jota taldearen myspace



Kriminal Forceps
Kriminal Forceps taldearen myspace


Animatu, parte hartu eta zabaldu mezua!