Pages

historia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
historia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-08-06

Abuztuak 6, SALBATORE EGUNA, gure herriaren eguna.

Bere eguna zein den ez dakien herria, arimarik gabeko herria omen da. Izan genuen nortasun bat baina gure herriaren garapen demografikoa batetik, kontsumo kulturaren sarrera bestetik eta udaletxearen utzikeriaren ondorioz itota ahaztu egin zaigu gure herria zein den eta gu nor garen. Horrela gaude, gazteek uste dugu San Ramon (abuztuak 31) dela gure herriaren eguna baina hori ez da beti horrela izan.

Abuztuak 6 da Trapagaranen eguna
Abuztuak 6 izan da beti Trapagarandarren eguna. Oraindik ere Gorbeialdeko euskaldun zaharrek gure herriari euskaraz Salbatore deitzen diote, izan ere egun horren inguruan, abuztuaren lehen astean, ospatzen baitziren historikoki gure herriko jaiak. Meatzaldean oso jai famatuak ziren eta gure herriko zaharrek esaten dutenez 6 egun irauten zuten (astelenean hasi eta iganderarte). Haurrentzako jolasak, erromeriak eta txarangak egoten ziren, txirrindularien karrera profesionala, igela txapelketa, artzain txakurrak, txiste kontalariak, tronpalariak...

Abuztuak 31 zergatik bihurtu da gure herriko jaia?
Ramon de Durañona XIX.mendean Trapagarandik Argentinara joan zen "indiano" bat izan zen. Ameriketan aberastu zen eta eskola bat sortzeko dirua bidali zuen Trapagaranera. Trapagarango lehenbiziko eskola izan zena gaur egungo udaletxearen beheko partean kokatu zen, eta eskola gestionatzeko fundazio bat sortu zuten: Ramon de Durañona fundazioa. Fundazio horretan 6 patrono zeuden (Urioste, Escontrilla, Llano, San Andres eta Zaballako ordezkari bat + alkatea) eta fundazioak abuztuaren 31ean San Ramon egunean Ramon de Durañonaren omenez meza bat egiten zuen.

Frankismoan, Trapagarango INDARRA dantza taldea abuztuaren 31ean euskal dantza alarde bat egiten hasi zen, Ramon de Durañona fundazioaren egunaren aitzakipean euskalduntasuna eta abertzaletasuna gure herrian berriz piztu asmoz.

Horrela Frankismoa amaitu ondorengo lehenbizko udaletxea sortu bezain laster jaiak abuztuaren amaierara pasatu zituzten. Hasieran abuztuaren 31an amaitzen ziren gure herriko jaiak eta horrela ezagutu ditugu gehienok, baina orain Bilboko jaiak atzeratzearekin batera, gure herriko jaiak ere atzeratu egin dituzte eta abuztuaren 31an hasten dira. Zein herri klasetan bizi gara bere eguna finkaturik ere ez daukana?


Gure nortasuna berreskuratzea, helburu estrategikoa.
Gaur egungo ikerketa soziologiko nagusiek herri nortasuna eta gizarte sare sozial sendoak hartzen dituzte herritarren sokuntza, inizatiba eta partehartzearen oinarritzat. Berako jaiak abuztuaren hasieran izan dira eta hala jarraitzen dute, Lizarrakoak ere bai eta ez dituzte Gasteizkoekin koinziditzen dutelako aldatzen, Portugaletekoak abuztuaren bigarren astean dira eta arrakastaz eusten diete, Arratiako Areatzan Bilboko Aste Nagusiarekin bat datoz.

Ez dugu herri nortasunik, herri bazkaria ikusi besterik ez dago, gure herriaren taminako edozein herritan 800-1000 pertsona bildu ohi dira, non gaude gurean? Egia da aurten parte hartzea jai batzordean handitu dela baina asko falta zaigu egiteko: gizarte sareak sendotu, herriko taldeetan oinarritutako jai eredu propio bat sortu eta kuadrillen partehartzea bultzatzeko ohitura sortu. Ez dugu esaten abuztuaren bukaerako jaiak berriz hasierara itzuli behar direnik baina bai abuztuaren 6a berreskuratu behar dugula. Eguneko jai egun bat berrasmatu behar dugu, carrascoliendasekin egin dugun bezala, inter-generazionala, gaudenak kalean elkartuko gaituenak. Gure herriaren identitatea ber-sortu eta gizarte sarea trinkotuz Trapagaran berria eraikitzeko, bestela berdin izango baitzaigu gure herriko jaietan egon, Mao-Mao diskotekan zein Salouko edozen hondartzako rave batean, nahiz eta txosnak egon. Azkenean herriko zahar batek gaur goizean lehengo garaietaz oroituz esan digun bezala jaia herriak egiten du.

2011-04-26

1937ko apirilak 26: GERNIKA

Orain dela 74 urte, gaur bezalako egun batez gertatu zen Gernikako bonbardaketa. Poblazio zibilaren aurkako lehenbiziko bonbardaketa indiskriminatua izan zen Gernikakoa. Trintxerako gerratik bonbardaketa masiboen gerretara pasatu zen, eta horrela gaur egun esan dezakegu zibilak direla oraingo gerretan gehien sufritzen dutenak.

1937ko udaberria zen eta gerra hasia zen Espainian. Militarrak altxatu ziren Frente popularreko gobernuaren aurka eta koiuntura horretan euskal abertzaleek PNV eta ANVren gidaritzapean faxisten aurka eta gobernu errpublikarraren alde borrokatzea erabaki zuten. Horrela sozialista, anrkista, komunista eta abertzaleekin Eusko Gudarostea osatu zen. Aldi berean Espainiako gobernu errepublikarrak euskal lurraldeentzako autonomia onartu zuen. Ordurako frentea Bizkaiko mugan zegoen eta Eusko Jaurlaritzak Bilboko Carlton hotela hartu zuen egoitza bezala. Denbora gutxian euskal txanpona, armada eta abar eratu ziren.

Fraxistek lehen bait lehen Madril hartzea zuten helburu, gerra azkarra nahi egin , indarrak aldiz, berdinduta zeuden eta hasierako saiakeran ez zuten Madrilen sartzea lortu. Orduan estrategia aldatu eta iparraldeko frontea hartzea jarri zuten helburu. Fronterik ahulena zen, isolatuta zegoen eta zuten antolakuntza sendorik. 1937an Bizkaiko frontean faxisten ofentsiba hasi zen. Bonbardekata ugari izan ziren. Durango, Otxandio, Trapagaran ere bai bonbardatu zuten. Apirilaren 26an berriz, Gernikaren txanda izan zen, herria erabat suntsituta gelditu zen, 300 pertsona inguru hilik. Euskal Herriaren askatasun nahia kolpaturik eta gerra galdu ondoren beste belaunaldi berri bat heldu behar izan zen, frankismokoaren aurrean euskal herriaren sugarrari indar eman eta eusteko. Gerrak ulertzeko modua ere erabat aldatu zen.


Denbora pasatu da, baina ez dezagun ahaztu gauzak nola izan ziren, berriz ere ez daitezen errepika.

2010-11-07

Matalas 1661eko azaroak 8: HERRIA, HERRIA, HERRIA!


350 urte beteko dira datorren urtean Matalas Xiberutar herri matxanadaren buruzagia Mauleko plazan burua moztera kondenatu zutenetik. 1661eko udan Xiberuko nekazariak altxatu ziren eta herrialde osoa askatzea lortu zuten. Xiberuko ordezkariak herri botaketaz aukeratzeko prozesua bertan behera utzi zituen Frantziako Louis XVI.a erregeak, gainera lur komunalak pribatizatu nahi zituen eta nekazariei zergak igo. Herritarrak armetan altxatu ziren eta noble zein aristokraten aurkako matxinada zuzendu zuten. 7000 nekazarik parte hartu zuten Mauleko gazteluko setioan eta hiriaren kontrola lortu zuten. Kronikek diotenez Mauleko setioan nekazarien oihu nagusia HERRIA, HERRIA, HERRIA! izan omen zen.

Nekazarien esku gelditu zen lurralde osoa eta Matalas buru zutela auzolan bidez antolatzeko saiakera egin zuten. Xiberuako aristokratek Frantziako erregeari laguntza eskatu zioten eta Bordeletik armada bat bidali zuten Matalas eta nekazarien matxinada zapaltzera. Horrela Matalas harrapatu, epaitu eta heriotzera kondenatu zuten. 1661eko azaroaren 8an moztu zizkioten publikoan burua, beso eta hankak; Mauleko plazan. Ondoren Matalasen burua Mauleko gazteluan ipini zuten handik pasatzen zen edonork hura ikus zezan.

AUDIO:
Jean Mixel Bedaxagar Matalasi buruz mintzo



Matalas hil zuten baina xiberutarrek bere mitoa mantendu dute belaunaldiz belaunaldi, bere azken hitzak oraindik ere kantatzen dituzte. Ordutik ona belaunaldiz belaunaldi bizirik jarraitzen du HERRIA, HERRIA, HERRIA deiadarrak. Ez dituzte orain buruak mozten baina kartzelan dauzkate oihu horri supindarra ematen dituzten argiak eta hala ere segitzen dugu HERRIA, HERRIA, HERRIA oihukatzen. Justizia, pertsonen eskubideak oligarken interes ekonomikoen gainetik, demokrazia zuzena, demokrazia partehartzailea, auzokideek gestionatu ditzatela herriko instituzioak... HERRIA, HERRIA, HERRIA! jarraitzen du oraindik.

"agian, agian egun batez

jeikiko dira egiazko Xiberutarrak
egiazko euskaldunak
tirano arrotzen ohiltzeko"
Matalasen azken hitzak

2010-06-21

SAN JUAN SUA asteazkenean gaztetxean



Asteazkenean sua egingo da gaztetxean, Lonjero egunean sobratu zen janaria prestatu eta parrillan egin, txalaparta etab...
21:00tatik aurrera gaztetxeko zelaian

Solstizio SUAz bi hitz.
Jendea jende denetik beti saiatu da naturako fenomenoei zergati bat bilatzen. Munduratu zenetik gizakia berehala ohartu zen bazela eguna eta gaua, argia eta iluna. Bazirela egun luzeak eta laburragoak. Horrela ohartu zen ekainaren 21a zela urteko egunik luzeena, abenduaren 21a laburrena. Ziklo amaiera ospatzeko eta berriari ongi etorria egiteko sua egiten hasi ziren eta horrela sortu ekainaren 21ean sua egiteko ohitura. Elizarekin beranduago kristautasuna heldu eta ekainaren 23 gauera aldatu zen data, San Juan santuarekin koinzidituz.

2010-06-15

SAGARREN DENBORA dokumentala estreinatuko dute larunbatean Bilboko Capitoletan

Euskal Herriko historia orri mingarriz betea dago. Belaunaldiz belaunaldi, gizarte hobe baten alde, askatasunaren alde, altxatu dira Euskal Herriko sektore herritarrak ( Nafarroaren erresumaren konkistatik, karlistadak, 37ko Espainiako gerra edo ETArekin). Mugimendu guzti hauek errepresio eta zigorraren bidez geldiarazten saiatu dira Frantses zein Espainol estatuak. Deportazioa da errepresio horren alde ezezagunetariko bat, horren testigantza eman nahi du “Sagarren denbora” dokumentalak. Larunbatean estreinatuko dute:

LARUNBATA EKAINAK 19

Capitol zineman eguerdiko 13:00etan.
sarrera dohainik sala bete arte

Sinopsia

Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Sao Tomen (Afrikako irla txiki bat) baitaukate azken 25 urteetan, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

2010-05-31

GARTXOT: Erdi aroko Pirinio menditatik marrazki bizidunetara


Kondairak dioenez Gartxot 1100.urte inguruan bizi izan zen Piriniotako Zaraitzu ibarrean. Gartxotek seme bat zuen, Mikelot. Oso kantari ona omen zen, berri hau jakitean Orreagako fraideek nahi izan zuten Mikelot haurra konbentura sarrarazi eta fraile bihurtu. Are gehiago, zikiratu nahi zuten bizi guztirako ume ahotsez kanta zezan. Gartxotek ez zuen bere semea fraideen eskuetan uztea onartzen eta nahiago izan zuen etengabe borrokatu, etengabe egoerari aurre egin errenditu baino. Horrela azkenean, ihes betean eta soldaduz inguraturik, nahiago izan zuen bere semea hil jatorrizko hizkuntza galdurik, ahazturik, friadeen arteko beste bat bihurturik ikustea baino. Gartxot atxilotua izan zen eta 5 urtez Abodi mendiko dorre batean preso egotera zigortu zuten.

Hori dio Gartxoten kondairak eta hau oinarri hartuta muntatzen ari dira laster estreinatuko den GARTXOT marrazki bizidun filma. Dudarik gabe ikusteak mereziko du.
Gure iraganaz jabetu gaitezen, jakin dezagun nor garen!

2010-01-23

dokumentala: GURE MEMORIA

Duela hilabete gutxi sortu zen Euskal Memoria elkartearen lehenbiziko lana sareratu dute. Azken finean geurean gauzak ez baitira sekulan berez gertatzen. Guztiak du jatorri bat, oinarri historiko-soziologiko bat.

Garaileek idazten dute historia, gero geuri eskoletan erakutsi. Galtzaileen aldean gaude ordea, Euskal Herria. Herriak ordea biziko bada ekiten du. Guk geuk kontatu behar dugu gure historia, transmititu geure jatorria, bestela estatuek nor garen ere ahaztuaraziko baitigute. Ikusi eta ikasi.

2009-11-20

Azaroak 20: Josu eta Santi gogoan.


Egun esanguratsua azaroaren 20a. 1975 hartan, Franko ohean hil zen eguna. 1984ean Santi Brouard eledun abertzalea, Espainiar estatuko aparatuek hil zuten eguna. 1989an Madrileko Alcala hotelean, Josu Muguruza HBko parlamentaria tirokatu eta hil zuten eguna. Eta ordutik hona zenbat izerdi, zenbat borroka, zenbat ahalegin. Milaka eta milaka pertsona gure herriaren askapen prozesuan urratsez urrats aritu direnak.

...eta hortan dihardugu, orduan bezala orain ere. Euskal Herrian egiazko demokraziaren alde, askatasunaren alde. Euskal Herrian inposaketa eta faxismoaren aurka. Beste asko izan dira Santi eta Josu bezala. Beste ehunka erbestean, sasian edo kartzeletan. Beste milaka herrietan lanean. Ez zaituztegu ahazten. Jakin dezagun nondik gatozen, ikusteko nora goazen. Gaur 20:00tatik aurrera ANTIFA GAUA gaztetxean. ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT! HERRI BOTEREA!





2009-11-08

1989 azaroak 9: Berlingo harresia eraitsi zen. 20 urte.

Bihar, 20 urte beteko dira Berlingo harresia eraitsi eta Sobietar Batasunaren gainbehera hasi zela. Ordutik alemaniaren elkartze prozesuak hasi eta aurrera darrai. Aldaketa arkitektoniko - sozial- ekonomiko izugarriak ekarri dituen prozesua. Zergatik? Nola izan zen guzti hau?
Berlingo harresia eraisketa 20 urte. (1)
Berlingo harresia eraisketa 20 urte (2)


II.mundu guda amaitu ondoren Alemania potentzia garaileen artean, 4 zatitan banatuta gelditu zen (Frantzia, Britania Handia, Estatu Batuak eta Errusiaren menpe banatuak). Berehala lehengo hiruek Alemaniar Errepublika Federala (RFA) sortu zuten, Errusiak aldiz bere menpeko zatian Alemaniako Errepublika Demokratikoa (RDA). Bi aldeak mundua banatzen zen bi eredu ekonomiko eta soizialen erdian banatuak gelditu ziren. RFA mendebaldeko potentziek bultzatutako eredu ekonomiko kapitalistan murgildu zen, RDA aldiz ekialdeko eredu sozialista burokratikoan.

Hamarkada horietan bi eredu ekonomikoen arteko norgehiagokak goia jo zuen, GERRA HOTZAREN garaiak ziren. Berlin eta Alemania gerra horren baitako puntu beroa izan ziren. Mendebaldeko (RFA) propagandak eta kontsumo eskaintzak ekialdean (RDA) formatutako jendearen emigrazioa bultzatzen zuen mendebaldera. Horrela RDA (sozialistatik) izugarrizko jende migrazioak ari ziren ematen RFA (kapitalistara). Horrela RDAk heziketan egiten zuen inbertsioa ez zen herrialdean berrinbertitzen eta garapen ekonomikorako arazo handiak sortu. Horregatik 1961ean RDAko gobernuak Berlin banatuko zuen 150kmko harresia eraikitzea erabaki zuen, jendeak mendebalera emigra zezan eragozteko.

1989an Sobietar eredu burokratikoaren krisia, harresiaren desegitea gertatu ziren. Egunotan komunikabide gehienek goraipatu eta ospatzen duten momentu historikoak dira. Baina ez dira mintzatzen gure munduan zutik dirauten milaka harresiez: Ceuta eta Melillan dagoen iparra-hegoa harresiaz (Afrika Europa), Palestinan Israel eraikitzen ari den harresiaz, gure herrietan desberdintasun sozialek eragiten dituzten harresiaz, emakumeek berdintasunerako gainditu behar dituzten harresiez, Mexiko eta Estatu Batuen artekoaz, Eslovakiako Ostrovany hirian ijitoak inguratuz eraiki duten 150 mko harresiaz...

Harresiak desagertzen ari direla diote, diru, multinazional eta bankuentzat, gizakion eskubideen berdintasunarentzat aldiz... oraindik herriak eraitsi beharreko milaka harresi!

2009-07-27

Arboleda 1897 - Bisi (kongo) 2009

Bideo hau ikusita XIX.mende hasierako Trapagaranera eraman gaitu irudimenak. Meatokiak, herri sortu berriak, lan baldintza gogorrak, harrizulatzaileak, gaixotasunak, bizi itxaropen urria, emigranteak, barrakoiak, analfabetismoa...

Ez da Arboleda, Kongoko Errepublika Demokratikoko Bisi eskualdea da. Ez dira burdin meatokiak, Koltan meatokiak dira. Izan ere Koltana da XXI.mendeko burdina. Industri iraultza zena, telekomunikazio iraultza. Koltana mugikorrak egiteko erabiltzen den metala da. Kongoko herria eta euskaldun herria, atzo Arboleda eta gaur Bisi. Bi herri, bi mundu, baina lotura bat. Historia errepikatu egiten dela. Zangopilatuak berdinak, herria. Aberats - lapurrak berdinak, telefonoak erosten dizkiegun mendebaldeko enpresa multinazionalak. Eman baliabideak Kongoko herriari! bizi baldintza duinak, errespetua, maitasuna, elkartasuna eta borroka. Herri boterea.
INFO+: Zu zeu.com