Pages

ostiralak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ostiralak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-04-07

McFly show: monologoa bihar gaztetxean.

Trapagaran eskubaloi team taldeko monologista famatuenak egingo du bihar gaztetxean gaueko aktuazioa. Monje budista baten moduan, erlijiotik ateismora eta hortik a la fiesta de la huerta... Nola izango den, zer izango den, etorri eta ikusi!

Bihar gaueko 22:30etan

McFly show
gaztetxean

2010-10-14

ENKARTERRIKO BERTSOLARIEKIN SHOWA BIHAR GAZTETXEAN


Badator negua eta horrekin batera kulturaldiak gaztetxean. Bihar hasiko da enkarterriko bertsolarien saioarekin. ANIMATU eta ETORRI!

21:00tatik aurrera Gaztetxean
Ion Barrocal
Jon MArtinez
Nuria Cortada
Idoia Anzorandia
Aitziber Bengoetxea
Aitor Arrutia
Beñat Amezaga
ENKARTERRIKO BERTSO SHOWA!

2010-06-23

LA HIJA del ARTILLERO LIBURUAREN AURKEZPENA

Liburu honek Dolores Ibarruri "Pasionaria"ren bizitzaren zati bat kontatzen du, 1910eko greba handitik 1939an Fraxistak Madrilen sartu ziren arte. Gallartan jaio zen Ibarruri, garai hartako meatzari giroa, langile borrokak, emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak, gure eskualdea, herriak, auzoak... Oso ondo deskribatzen ditu kontakizun honen bidez.

Fermin Gongeta izan da nobela honen egilea. 60. hamarkadan San Gabrielen apaiz izandakoa, Periko Solabarriaren apaiz iraultzaileen taldekoa, garai hartako San Gabrielgo ETAko taldearekin ihesean joan behar izan zuen. Frankismoaren ondoren Bizkaira itzuli zen eta ordutik beti ibili da askatasunaren eta aldaketa sozialaren aldeko mugimenduan inplikatua. Bere kolaborazioak aldian aldian GARAn azaltzen dira. Fermin bera izango dugu ostiralean liburuaren aurkezpena egiten.

LA HIJA del ARTILLERO
liburuaren aurkezpen solasaldia

Fermin Gongetarekin
ekainaren 25ean, Ostirala 20:30tan gaztetxean

2010-05-19

Arte erakusketa gaztetxean+filmea: IN TXOKO TIMES


IN TXOKO TIMES: arte erakusketa muntatuko da gaztetxean ostegunerako. Arte ederretako "Manetti" eta "Paka Bakon" ikasleak dira egileak. Ostegunean eta ostiralean irekia izango da gaztetxea, 20:00tatik aurrera erakusketa ikusi eta sortzaileekin hitz egiteko.

Ostiralerako ordea egile berberek proposaturik filma egongo da gaztetxean. "THE STRIKE" izango da, 1924ean errodaturik eta Sergei Eseinstein-ek zuzendurik, errusiar konstruktibismo mugimenduaren erakusgarri da.


2010-05-05

Hitzaldia: COKE planta zer da? Nola doa?


COKE bai, COKE ez... ezin dugu ukatu COKE plantaren eraikuntzak eztabaida sakona eragin duela gure inguruan. COKE plantaren eraikuntzak herri mobilizazio garrantzitsua bildu du azken urteotan, bistan daude Muskizen egin diren COKEren aurkako manifestazio jendetsuak, hitaldi, alegazio, eta guztiaren gainetik, 2009ko irailean muskizen eginiko herri galdeketa. Herri galdeketa horretan auzokideen %97 COKE plantaren aurka azaldu ziren. Baina hala ere, Petronorrek segitzen du planta eraikitzen.

Zertan da orain COKE planta? Zer da zahazki COKE tratatzeko prozesua? Industria, autopistak, gure eskualdeko garapena handien interesen arabera eraiki dute beti, herritarren beharrak bete gabe, beti interes ekonomiko handien menpe. Lana behar dugu, familia eta lagunekin egoteko denbora eta bizitzeko tokia ere bai, nola hobetu gure eskualdeko herritarren bizi kalitatea? Nola etorkizuna horrelako enpresa handien esku hipotekatu gabe?

Hau guztia aztertzeko HITZALDIA izango da ostiralean:

20:00etan gaztetxean
COKEren aurkako plataformako kideekin

2010-05-04

Liburua eta kafe tertulia: LA HIJA del ARTILLERO

LA HIJA DEL ARTILLERO Dolores Ibarruri "Pasionaria"ren bizitza oinarri duen nobela da. Kontakizuna 1910eko meatzarien grebatik hasita 1939ko Frankisten garipenerarteko epean garatzen da. Oso ondo deskribatzen da gure eskualdeko (Arboleda, Triano, Gallarta, Ortuella) garai hartako giroa, bizimodua, lan baldintzak nolakoak ziren.

Liburua 60.hamarkadan San Gabrielgo apaiz izandako Fermin Gongetak idatzi du. Frankismoaren aurka ekin zuen "Gogor" apaiz taldekoa izan zen Gongeta. ETAri laguntza emateaz akusaturik SanGabriel-eko taldearekin ihes egin eta Frantzian exiliaturik bizi izan zen urte luzez 1978an itzuli zen arte. Gaur egun noizean behin bere iritzi artikuluak irakur ditzakegu Garan.

Gaztetxean LA HIJA DEL ARTILLERO liburua irakurtzeko proposamena egin dugu, hilabeteko bateko epea eman eta ekainaren 25ean gaztetxean idazlearekin kafe tertulia antolatu. Zergatik aukeratu Pasionaria? Nolakoak ziren orduko lan baldintzak? Zein eragin izan zuten? 60.hamarkadako SanGabriel nolakoa zen? Gaur egun errebeldiarik ba al da? Etorkizunera begira zein iritzi?

Liburua salgai dago herriko liburudendetan edo eskatu liburutegian. Animatu eta lotu proposamenari! Ezagutu gure ingurua, ez ahaztu nondik gatozen.

2010-04-22

ETXEKO ARKUME JANA bihar



Artzaingoa nundik nurat?
Dokumentala ikusiko dugu bihar gaztetxean. Euskal Herriko Artzainak Elkarteak eginik, zer eragin egiten dio artzaintzak mendiari? Nola bizi dira? Etorkizunera begira nola ageri da? Zein zailtasun eta erraztasun dauka bizimodu honek?
20:30etan GAZTETXEAN

Ondoren BASERRIKO ARKUME JANA 21:30tan gaztetxean.
GARAIAN GARAIKOA!

2010-03-17

Larunbatean kontzertuak gaztetxean.


Punk gaua egingo da gaztetxean larunbatean. BASATIAK eta KOPIA BARATA taldeek joko dute. Arratsaldeko 20:00tatik aurrera. Animatu eta etorri!
INFO+:

2010-03-03

Hitzaldia: BOLOGNA prozesua zer da?



Sarri entzuten dugu Bologna prozesua gauzatzen ari dela unibertsitatean. Bartzelonan izugarrizko ikasle mobilizazioak izan direla, Europa mailan ikasle sindikatuak aurka azaldu direla. Ikasketa batzuk desagertuko direla. Unibertsitatearen elitizazioa eta pribatizazioa ekarriko duela. Gurean ere izan da eztabaida eta saltsarik. Baina ze aldaketa ekarriko du Bologna prozesuak gure unibertsitateetan? Nola eragingo dio Euskal Herria bezala, zatitua eta unibertsitate esparru ezberdinekin den gure herriari? Hauek eta beste asko argitzeko hitzaldia izango da gaztetxean beti bezala.

Martxoak 5 ostirala
20:00etan


2010-02-24

ENKARTERRIKO BERTSOLARIAK GAZTETXEAN


Gurean besteetan bezala ari da bertsolaritza bidea egiten. Horren erakusle da azken urtetako antzera martxoan jokatuko den enkarterriko bertsolari txapelketa. Txapelketa hasi aurretik ordea beroketa saioetan ari dira gure inguruko bertsolariak. Horrelako bat izango da ostiralean gaztetxean. Ofiziotan, puntuka, koplatan, doinuak emanik, gaia emanik+pintxo, afari, merendua. Hartu lagunak eta etorri!
Otsailak 26 ostirala
iluntzeko 21:00tan, gaztetxean

ENKARTERRIKO BERTSOLARIEN GAUA
Jon Barrocal
Aingeru Basterretxea
Aitor Arrutia
Imanol Arrutia
Iker Urtiaga
Idoia Anzorandia

2010-02-17

Hitzaldia: Hego Amerikako alternatiba herritarrak. XXI. MENDEKO SOZIALISMOA?


Zertan datza Venezuelako prozesu iraultzailea? Evo Morales Bolivian. Rafael Correa Ecuadorren. ALBAn ari diren herrialdeak. Uruguayn ezkerreko Frente Ampliok lortu duen garaipena. Horrekin batera heltzen ari diren aldaketak, eskubide lorpenak...

Azken hamarkadan badirudi Hego Ameriketako mugimenduek aberastasunaren pilaketan oinarritutako gizarte kapitalistari aurre egin eta alternatibak eraikitzeko bide berriak urratzen ari direla. Europan ezker mugimenduak krisian dauden garaiotan itsasoz bestaldetik datoz aire berriak. Herri mugimendu indartsuak, herri komunikabideak, indigenen aldarrikapenak...

Hau guztia aztertzeko merendu-hitzaldi-eztabaida izango da gaztetxean:
OSTIRALA, OTSAILAK 19
arratsaldeko 20:00etan
Hitzaldi-eztabaida
Hizlaria: JoseRamon Castaños "Troglo"

2010-02-11

DJ ikastaroa ostiralean

DJ ruper, ofizialki Rumaniak, aski ezaguna da gure artean. Lonjero eguneko DJ, gaztegunean, Maskarradan. Ostiralean DJ ikastaroa izango da geurean. DJ ruper in live, pintxatzeaz, musika jartzeaz ikasi nahi duenarentzat.

INFO: http://www.myspace.com/rumaniak

20:30tatik aurrera. Gaztetxean.

2010-01-20

Merendu-tertulia: Zutik makurtu gabe!


Euskal Herria bere askatasunaren galeratik etengabeko borrokan bizi den herria izan da. 1512ko Nafarroaren galera, erdi aroko matxinadak, gerra karlistak... Prozesu honen adierazpen modernoa izan zen abertzaletasun politikoaren sorrera eta XX.mendeko erdialdean abertzaletasun ezkertiarrarena.

Estatuek baliabide guztiak haien eskuetan izanik mendeak daramatzate gure heriraren desegituraketan. Hizkuntza gutxietsi, lurraldea banatu eta garapen integral bat egitea eragotzi, klase boteretsuak erosi... Nola heldu gara XXI.menderate bizirik?

Baina sustrai sakonak ditu gure herriaren askatasun nahiak, ezin da bestela ulertu gure herriak bizi duen sisiforen metafora. Etengabe jausi eta etengabe altxatzen den herriaren metafora. Gerra guztiak galdu ditugu, errepresiorik gordinena jasan eta hala ere belaunaldi berriak berriz ere lotu zaizkio borrokari. Zer da hainbeste eta hainbeste jende gure herrietan euskal herriko askapen borrokan lotzera eramaten duena? Zer da makil kolpe guztien azpian zutik irauten du herriak? Zergatik 20 urte barruanegon ondoren borrka kolektibo batengatik onura pertsonalak galtzeko prest egon?

MERENDU TERTULIA
Ostirala, urtarrilak 22
arratsaldeko 20:00tan
gaztetxean

2009-12-01

Ostiralean "llegar a Euskal Herria dokumentala"













Batetik meatzarien txabolak, kolektibitatea, euskal langileriaren borroken lehenengo urratsak...Bestetik globalizazioa, pertsona ilegalak sortzen dituen legedia, elkartasun sareak...Alde batean, 1950 hamarkadan etorritako etorkinak. Pertsona hauek industria handietan lan egitera etorriak ziren Espainiako estatuko lurraldeetatik. Bestaldetik, azken urteetan etorritako munduko mila txokotako herritarrak zerbitzu eta gainontzeko lanetan jarduteko. Gai hau hartzen du ardatz Patrizia Muñozek zuzendutako "LLEGAR A EUSKAL HERRIA" dokumentalak.

Dokumentalean bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzen dira migrazio bien arteko puntu komunak azalarazteko. Batetik, Luz Amparo Pimiento agertzen da. “La posada de los abrazos” izeneko egitasmoaren asmatzaile eta partaidea. Luz Amparok azken urteetako migrazioaren gainean hitz egiten du: arazoak, emigratzeko arrazoiak, Euskal Herrira iristea, ea. Bestetik, Periko Solabarria, langile, sindikalista eta diputatu ohia. Perikok 1960. hamarkadako migrazioaren gainean ari da.

Dokumentalaren ondoren filmea zuzendu duen Patrizia Muñozekin eta Arkaitz Fullaondorekin eztabaidatxo bat egingo da.

EGUNA: Ostirala, abenduak 4
ORDUA: 20:30ak
LEKUA: Basetxe Gaztetxean

2009-11-25

Ezkerraldeko hip-hopa ostiralean gaztetxean presoen alde.

Datorren ostiralean 21:00etatik aurrera ezkerraldeko bi hip-hop taldek joko dute gaztetxean. Sestaoko NORTE APACHE taldeak eta Barakaldoko 121Krew taldeak. Kontzertua herriko presoen aldeko ekimena da. Oskar, Zigor eta Nereak dauden kartzeletan daudela egunkaria jaso dezaten. Cordoba, Curtis eta Badajoz, hurrun daude baina bihotzean hurbil. Kontzertua beraz ,hainbeste maite duten Euskal Herriko berri eta arnasa jaso dezaten.

Gainera azken asteburuetan espainiako gobernuak senideak katxeatu eta humilatzeko kartzela guztietara bidali duen aginduaren ondorioz Zigor eta Nerearen hainbat senide bisitarik gabe gelditu dira. Gogor ari da estatua, gogor gazteon aurka, gogor senideon aurka. Animatu, etorri hip hopaz gozatu eta elkartasuna adierazi.

EGUNA: Ostirala, azaroak 27
ORDUA: 21:00ak