Pages

COKE EZ etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
COKE EZ etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-02-09

LARUNBATEAN MUSKIZEN MANIFA DEIADARRA: COKE EZ!!!

Petronor francoren garaian iritsi zen Muskizera, duela 40 urte. Francok kondenatu zuen herri hau lehen aldiz. Geroztik meatzaldeko heriotz tasa Euskal Herriarena baino altuagoa da.

Petronor hiri bat bezalakoa da, bere segurtasun sare propioak ditu eta haiek dira alarma eman behar dutenak... Baina nola da posible hori horrela izatea??

Norbait independientea egon behar luke hor, hori kontrolatzeko. Bestela horrelako gauzak gertatzen direnean petronorrek ez baitu alarma ematen. Bitartean Muskizko herritarrek zer egin behar dute? Bideoko horretan poliziak ez zuen ezer esaten, petronorrek ez zuen alarmarik ematen, inork ez zuen ezer egiten... Eta horrela 40 urte!

Eta zer egin dute orain PNV-k eta PSOE-k? Beti bezala, euren poltsikoak betez, petronorri utzi bere etxean bezala egoten, nahi dutena egiten nahi duten momentuan. Horrela Petronorri beste 30 urte egoteko lizentzia eman diote. Lehen Francok kondenatu zuen muskiz, eta orain “euskaldunik euskaldunenak, aberriaren maitale” eta PSOEk (edo hobeto esanda, “PE” sozialistak ez baitira, eta langileak gutxiago).

PNVk berriz ere diruagatik saldu gaitu (ohi bezala). Baina ez da hori okerrena, Muskiz herriari eta Meatzaldeari beste 30 urteko kondena jarri dio. Beste 30 urte emango dute muskiztarrek arnasa hartu ezinik.

Horregatik, hurrengo larunbatean, otsailak 12, guztiok joango gara Muskizera. COKE EZ koordinakundeak antolatu duen manifestaldia erraldoia izango da! Ezin dugu onartu astakeri hau! Momentuz COKE EZ! plataforma adi dago eta petronorren lizentzien gaineko lehenengo epaiketa irabazi du. Etorriko dira gehiago, 30 urteko lizentzia eman diote baina bada posible petronorri aurre egitea, baita irabaztea ere!

COKE EZ!!

PETRONOR KANPORA!!!!!!

PNV-K ETA PSOE-K PETRONORRI 30 URTEZ BAIMENAK LUZATZEKO EGIN DUTEN AKORDIOAREN AURKAKO MANIFA

HURRENGO LARUNBATEAN, OTSAILAK 12

MUSKIZEN, PETROHORROREN ATEAN


2010-05-05

Hitzaldia: COKE planta zer da? Nola doa?


COKE bai, COKE ez... ezin dugu ukatu COKE plantaren eraikuntzak eztabaida sakona eragin duela gure inguruan. COKE plantaren eraikuntzak herri mobilizazio garrantzitsua bildu du azken urteotan, bistan daude Muskizen egin diren COKEren aurkako manifestazio jendetsuak, hitaldi, alegazio, eta guztiaren gainetik, 2009ko irailean muskizen eginiko herri galdeketa. Herri galdeketa horretan auzokideen %97 COKE plantaren aurka azaldu ziren. Baina hala ere, Petronorrek segitzen du planta eraikitzen.

Zertan da orain COKE planta? Zer da zahazki COKE tratatzeko prozesua? Industria, autopistak, gure eskualdeko garapena handien interesen arabera eraiki dute beti, herritarren beharrak bete gabe, beti interes ekonomiko handien menpe. Lana behar dugu, familia eta lagunekin egoteko denbora eta bizitzeko tokia ere bai, nola hobetu gure eskualdeko herritarren bizi kalitatea? Nola etorkizuna horrelako enpresa handien esku hipotekatu gabe?

Hau guztia aztertzeko HITZALDIA izango da ostiralean:

20:00etan gaztetxean
COKEren aurkako plataformako kideekin

2010-02-09

LA Arena hondartza bizirik!


La Arena hondartza itsasoko kantera bihurtu dute. Harea hondartzatik 500m-kilometro batera hartzen ari dira "draga" motako 2 itsasontzien bidez. Harea hondartzatik hartu eta superportuko rellenoetara eraman. Toneladak eta toneladak. Hondartza ez dela kaltetuko diote, baina jada hare gutxiago dago, harriak berriz non-nahi agertu dira. Surflariek deiadarra bota dute korronteak, olatuak aldatuko direla eta PobeƱako arrantzale xaharrek konfirmatu dute.

Ez genuen nahiko espolio geurean, ez genuen nahiko zabor eta orain hondartza ere salgai daukagu. Euskal Herrian erabiliena den hondartza da geurea, izan ere ez da besterik geurean Bilbotik mendebaldera.

Orokorrean jendea ez dago ados. Aitzitik "eta zer egin dezakegu"? "Berdin da guk zer egiten dugun", "total nahi dutena egingo dute" dira batzutan entzuten dugunak. Egia da, muntatuta dagoen sistema ez da demokratikoa. Nola bestela herritarren gehiengoa kontra egonik, hondartza arriskuan jartzeko erabakia hartu? eta egia da; zaila da agintarien erabakiak herri antolakuntzaz, herri ahotsez geldiaraztea. Baina hobea al da etxean gelditzea. Agian ez dugu lortuko, agian hondartza izorratuko digute baina bederen erakutsiko dugu herriaren borondatearen aurka egiten ari direla, makurturik ez gaudela, injustizia onartzen ez dugula. Eztabida eragiten ari gara gizartean, agintari eta politikariei kontrola eta markajea egin eta gure lurrarekiko, eskualdearekiko maitasuna, ingurugunearekiko errespetua gizartean errotu. Gizarte justu eta aurrerakoiago baten oinarriak ezarri.

Horren erakusgarri dira COKE plantaren aurka orain bi asteburu Muskizen euripean bildu ginen 700 lagunak edo joan den larunbatean Bilbon bildu ginen 200ak. Meatzaldean kalitatez bizi nahi dugulako.
AURRERA MEATZALDEA!
COKE EZ! Gure HONDARTZA BIZIRIK!

2010-01-28

MEATZALDEAN BIZI. COKE EZ! Larunbatean Muskizera.


Azken egunotan prentsan azaldu den ikerketaren arabera Meatzaldea da EAEn heriotza tasa altuena duen eskualdea (artikulua Berrian). Mendeak daramtzate gure ingurua espoliatzen, zartatzen, lapurtzen eta oraindik hala segitzen dute. Meatokiekin lehen; Super portua, Super SUR, Hondartza, Golf zelaia, COKE orain. Noiz arte?

Interes generalekoa dela esaten digute, interes generala hondartza harriz bete eta harea lapurtzea. Interes generala COKE planta. Politikari profesionalek haien proiektuak aurkezten dizkigute beste aukerarik izango ez bagenu bezala. Garapenerako COKE, lanpostuak sortzeko COKE. Eta noski COKE egin ezean, desastrea, krisia...

ASKI DA! gure eskualdeak jarduera ekonomiko bizia jasan du azken mendean. Ezda ordea geurea Euskal Herrian bizi kalitate handiena duen eskualdea. Guretik sortutako aberastasuna betiko familien poltsikoak gizentzeko baino ez du balio izan. Orain tamalez berdin gabiltza. Berriz ere Petronorrek erabakiko du gure herrietako garpena zein izango den. noski guztien interesarako. ASKI DA! Gure eskualdean bizi eta lan egin nahi dugu. Horretarako bertako biztanleei egokitutako garapena aldarrikatzen dugu. Lana, bizi soziala, oinarrizko zerbitzuak, kultur garapena, inguru garbia. Ez hipotekatu meatzaldearen geroa betikoen interesen arabera! Herri boterea, Herri interesak, herri alternatiba.

Larunbatean Petronor inguratuko duen giza katea antolatua dago Muskizen. Petronorren atetik hondartzara. Goazen!

URTARRILAK 30, larunbata
12:00etan Petronorreko atean