Pages

maiatzak21 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
maiatzak21 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2009-05-21

TRAPAGARAN: herria bizirik dago!

Arrakastatsua izan da gaurko greba eguna Euskal Herrian, arrakastatsua gurean. Ez, Trapagaran ez da usurbil, ez gara Leitzan bizi, ez Ondarru, ez Lesaka eta gure herrian zabala izan da krisiaren aurrean langile, ikasle, irakasle eta merkatariek, herriak orohar emaniko erantzuna. Azken hamarkadako deialdi arrakastatsuena. Gu aldiz twitter bidez, blog bidez, argazki bidez aritu gara www.grebaorokorra.info -n gure herriko segimendua egiten. Aritu gara Tas-Tas bidez, eta grebaorokorra.info bidez Euskal Herriko berri jarraitzen. Hartzen, ematen, ikasten. Herri kazetaritza, kale kantoitik mundura.


Balorazioetan sartuz, gure herrian, irakaskuntzan 3 irakasletik 1ek grebarekin bat egin du, garraiobideetan Renfe salbu gainontzekoak zerbitzu minimoetan aritu dira (Funikularra) edo ordutegi murritzagoekin (Bizkaibus). Poligono eta tailer txikietan goizean goizetik piketeak izan dira eta mordoxka izan dira itxitakoak. Granada poligonoan nabarmena izan da bertan zegoen kotxe kopurua ohikoa baino txikiagoa zela. Enpresa handietan mugimendu gutxi (ABB, Babckok... CCOO etA UGT nagusi!) Amaitzeko merkatarien erdiak inguruk bat egin du Trapagaranen ordu baterako planteatua zegoen paroarekin. Krisiaren aurrean herritarron eskubideon defentsan. Langileon defentsan.
TRAPAGARANGO ARGAZKI GUZTIAK IKUSGAI:

Zaila dugu gure ingurua. Desegituratuak gure herriak. Nortasuna zero. Indibidualismoa nagusi. Baina Euskal Herriko langile mugimenduaren sehaska izan zenak ez du bere jatorria ahaztu. Ez gara merkatal zentru handien artean hilko. Sugarrak pizturik darrai. Gu ere mende hasierako meatzarien antzera Bilbora jaitsi gara. Barrenarik gabe, pikotxik gabe, baina kapitalismoaren krisialdia guk ordaindu nahi ez dugula ozen aldarrikatzera. Ez dugu kapitalismoaren birfundaziorik nahi. Sistema ekonomiko berria. Aberastasun banaketa. Justua. Guztiona. Guztiontzat. Aterik ate, lagunik lagun Trapagaran berria, Trapagaran HERRIA, ereiten gabiltza. AURRERA eta ZORIONAK TRAPAGARAN! El pueblo unido...

TRAPAGARANGO jarraipena #grebaorokorra.infon

http://ttiki.com/3655

Blog honek M21eko grebarekin bat egiten du!

Trapagarango Basetxeko gazteok Euskal Herriko langileriarekin bat eginik aktiboki gaurko greban parte hartzen ari gara. Gobernuek bultzatu nahi duten kapitalismo berriaren aurka, sistema ekonomiko justuago baten alde. Aberastasunaren banaketaren alde. ERE eta despidoen aurka. Eskubide sozialen alde... Gaur egun osoa kalean izango gara. Zeu ere lotu grebari!


11:30etan KONTZENTRAZIOA
Caja Rural parean

11:30 - 14:00 Greba Orokorra SOUND SYSTEM

18:30etan MANIFESTAZIOA
Barakaldoko Bide Oneratik

Egunaren segimendua: www.grebaorokorra.info

2009-05-19

GREBARA GOAZ. Badira 11 arrazoi.



Krisia han eta hemen, krisia hemen eta hor. Dirua gutxi batzuen eskuetara, kontsumo krisia eta lantokiak produzitu ezinik. Hau ikusirik hainbat gobernuk lan baldintzak eta eskubideak murrizteko hautua egin dute. Enpresak eta bankuak diruz laguntzekoa. Ondorioa:

-141.000 langabe Hego Euskal Herrian.
-3tik 1 langabezia laguntzarik gabe.
-Egunero 428 lanpostu gutxiago.
-4.010.700 langabetu Espainian.
Gure inguruan:
- LEHOIKO BIHOTZ (Gallarta) eta ELECQUI (Trapagaran) lantokien ixtea eta 280 lanposturen galera.
-Gallartako CA DE PAZ enpresaren itxiera eta 100 lanposturen galera.
-Trapagarango FERSINT lantokia (100 langile) lehiketara ateratzea.
-PRODUCTOS TUBULARES, ACB, CNC eta CALDEPESAn EREak.

Europako hainbat herritan (Frantzia, Grezia...) hasi dira protestak, geurean ere bada garaia! Basetxe gaztetxetik goizean goizetik kalean gara, baditugu mila arrazoi, M21 LOTU zeu ere GREBAra!

TRAPAGARANEN
11:30etan KONTZENTRAZIOA
Caja Rural ondoko plazan

1-LAN DUINA GUZTIONTZAT: Enpresen ixteari STOP, EREak STOP, lan prekarioari STOP, lan eskubide murrizketarik ez. Lan duina guztiontzat.
2-ABERASTASUNAREN BANAKETA: Euskal Herrian sorturiko aberastasuna herritar guztiontzako ongizatea bilatzera bideratu behar da. Kalitatezko zerbitzu publikoak eta babes soziala.
3-EKONOMIAREN DEMOKRATIZAZIOA: Patronalaren inposaketari STOP. Gobernuek herritarren zerbitzura egon behar dute ez enpresarien zerbitzura.
4-ERABAKITZEKO ESKUBIDEA: Eredu sozial eta ekonomiko berria Euskal Herrian bertan erabakitzeko eskubidea.

2009-05-17

Trapagarango gaztetxeak: M21eko GREBAREKIN BAT!

Krisi ekonomikoa han eta hemen, krisi ekonomikoa gure etxeko atean. Horren ondorioz despido merkeak, ERE, lanbaldintzen okertzea. Horrela gobernuek krisi honen kostua langileon bizkar jarri nahi dute, enpresari eta bankariak zuzenki diruz lagunduz. Honek Europa osoan langile protestak piztu ditu, Frantziako sindikatuen mugimendu bateratuak, Greziakoak, italia... Euskal HErrira ere heldu da protesta sugarra. Datorren ostegunean, maiatzak 21, GREBA OROKORRA deitu du euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE etA HIRUk) krisiaren aurka, langileen eskubideen alde!.

Trapagarango gaztetxean ere bat egin dugu grebaren oinarri eta herriko ekimenekin. Beraz maiatzaren 21ean kalean egongo gara greba mobilizazio barnetik, poligono eta ikastetxeetatik zuzenean herritik eta herriarentzat gertaeretaz informatuz. Twitter,bideogintza, kronikagintza eta sarea izango dira gure tresnak. Sarea eta www.grebaorokorra.info webgunea, hor izango baita egun osoan zehar, zuzenean eta grebari buruz era alternatiboan, herriaren ahotsetik informatzeko aukera.

Trapagarango ekimenei lotzen gatzaizkie. Herritar, langileen eskubideen alde, heldu borrokari!

MAIATZAK 18, astelena
20:00etan Gaztetxean
HITZALDIA: Krisi ekonomikoak munduan, haien eragin historikoa + eztabaida. Jose Ramon CastaƱos "Troglo"

MAIATZAK 21, GREBA OROKORRA
11:30etan KONTZENTRAZIOA Trapagaranen
Caja Rural ondoko plazan

2009-04-20

Maiatzaren 21a: GREBA OROKORRA

Maiatzaren 21erako GREBA OROKORRA deitu dute Euskal Herriko sindikatuek. Herria arituko da kalean, herria plazetan, ikastetxe huts, lantoki eta baserri bazterretan. Krisiaren aurrean erantzunkizunak, konponbidea eta babesa eskatuz. Gobernuek nahiko lan dute dirudunak lagunduz, herritarren gain kargatzen dute haiek sortutako krisiaren kostua, banku, multinazional eta enpresariak babestuz. Bestaldean aldiz, langile, baserritar, langabetu zein ikasle, guztiok baldintza okerragoetan, gehiago langabezian, gehiago ERE-en menpean, gehiago bankuen morrontzapean gauden bitartean.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU sindikatuek bota dute harria, euren erantzukizunari helduz herritarren eskubideen defentsan, gizarte justuago baten defentsan jo dute deialdia.

Komunikazio mundutik ere heldu diote hordagoari, eta greba orokorrari jarraipen zuzena egiteko, herritik sorturiko komunikazio proiektua atxikitu zaio ekimenari. Meatzaldean ere hortan arituko gara, eta zu zeu ere izan zaitezke GO kazetari! Herriak egin, borrokatu, sortu eta zabaldu!
Sindikatu espaƱolistek berriz, beren jarrera azaldu dute. M21erako lehen kartelak kaleratu dituzte. Nahiago dute agintarien eskutik jaten segitu, estatuaren diru laguntzekin haien barne burokrazia elikatu, benetan herritar xumeen beharrak borrokatu baino. Izan ere kalean hotz egiten du...