Pages

formakuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
formakuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-01-12

Dokumentala ostiralean: AHT zer ari zaigu ezkutatzen?



Hasi gara dokumental forumekin. Norbaitek dokumental bat proposatu, zergatik aukeratu duen azaldu, elkarrekin ikusi eta gaia irteten bada eztabaidatu. Ondoren afari-merendua eta lagun arteko tertulia. Hilabetean behin gaztetxean. Ostiral honetan izango da lehenengoa. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruan.

SINOPSIA: Zer da AHT? Abiadura Handiko Trena garraio mota bat da. Ofizialki “aurrerabiderako jauzi handi” giza aurkeztua izan da. “Euskal Y” eta Abiadura Handiko Nafar Korridorea espainiar Gobernuaren “Plan Estrategico de Infraestructuras de Transporte”aren parte bat dira, hiriburuak ziztu bizian lotzeko ahaleginean.

Baina, zer suposatzen du AHT bezalako proiektu bat aurrera eramatea? “Aurrerapen” hau izango duen kostu ekonomiko, sozial eta ekologiko itzela izango da. Hurrengo 15 urteetan 250.000 euroko gastua aurreikusi da. Eta inpaktu ekologikoa ez da izango normala, 460 kilometro eraiki nahi dira gure lurretan, eta honen konplexutasunagatik obra handiak dira beharrezkoak, hala nola tunelak, biaduktuak, lur mugimenduak… Beharrezkoa izango da ere lur okupazioa, eta hau nekazal arloan kalte gogorrak izango ditu. Nekazaritza zaindu behar da gurean, egunero gutxiagora doalako, eta AHT suntsituko du. Udalerrien kalteak ere hartu behar dira kontuan, herrien parean pasatuko baita, eta horrek zarata handia dakar.

Zergatik interes hau? NEGOZIOA. Soilik obrarekin zenbait urtetan 970 milioi euro urteko produkzioaren areagotzea ekarriko lukeela, horren %83 eraikuntza sektorearen onerako. Horregatik interes handi hau.

Zein da arazo nagusiena? HERRIAREN PARTAIDETZA ALBO BATERA UTZI DUTE! Herriari ez zaio galdetu zer nahi duen. Eta ez hori bakarrik, ez da eman informazioa ere ez! Jendeak ez daki proiektu hau egitea zer nolako kalteak ekarriko ditu.

Horregatik animatzen zaituztegu ostiral honetan gaztetxean egingo den bideo-emanaldira igotzera. Ikusiko dugun bideoa azaltzen du goian dagoen guztia.

AHT, Zer ari zaigu ezkutatzen?

Ostiralean, urtarrilak 14

20.30tan GAZTETXEAN


2010-12-12

SAGARREN DENBORA dokumentala asteazkenean gaztetxean.


Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz-en arteko maitasun harremana kontatzen du dokumentalak. Xiberukoa da Kristiane, Bizkaikoa Alfontso. 80.hamarkada hasieran Lemoizeko zentral nuklearraren aurkako borrokan ETAn hasi zen Alfontso. Lapurdira heldu zen exiliatu bezala eta bertan ezagutu zuen Kristiane. Horrela hasi zen bien arteko harremana. Berehala atxilotu zuten Alfontso ordea. Atxilotu eta deportatu. Quitora (Ekuador) eraman zuten lehenengo eta Sao Tome irlara gero. Horrela 3-4 hilabete ematen ditu Kristianek Sao Tomen eta beste 3-4 Euskal Herrian. Horrela daramate azken 25 urteetan. Desherritua, Euskal Herrira itzuli ezinik, noizbait egun hori helduko den esperoan.

SAGARREN DENBORA dokumentala ikusgai
Asteazkenean 19:30etan gaztetxean.

2010-12-08

HITZALDIA ostiralean: XXI.mendean askatasun iraultzaile. (militante historiko baten gogoetak)



Euskal Herrian aldaketa garaia bizi dugula entzuten da eskuin eta ezker. Ematen du abertzale mugimenduak azken 50 urteetan eraman duen altxamendu armatua amaitze bidean dela eta beste fase batean sartzera goazela. Herri mugimendua berrindartu, belaunaldi aldaketa bermatu, askatasunerako atea irekia mantendu, alternatibak eraiki, herrigintzan sakondu, konfrontazioa trenkatu. Aire berriak garai berrientzat.

Estatuek euskaldunen aurka duten biolentziak ordea bere horretan jarraituko duela dirudi. Haien armada, polizia eta guardia zibilarekin. Haien lege eta lurralde banaketarekin.

Historiaren historian ordea denetarik jasan dugu euskaldunek. Espainia eta Frantziaren partetik gure nortasuna etengabe ukatzea, euskaraz ikastea debekatzea, bonbardaketak (Gernika), deportazioak, debekuak.... Estatuak oligarkia baten interesak mantentzeko sortu ziren, hala diraute oraindik: haien aurrean matxinatzen dena erditik kentzeko edozer baliatuz.

Askatasunaren alde etengabe borrokatu da Euskal Herria, ondorioz, milaka preso, errefuxiatuak eta hildakoak ere bai izan dira. Askatasuna eta beste mundu bat beti buruan. Munduan lau dira aldaketa eraikitzen ari diren sektoreak: nekazari txikiak, emakumeak, emigranteak eta estaturik gabeko herriak.

Diotenez Euskal Herria da iraultzan sinisten duen sektore zabalak biltzen dituen Europako azken herria eta jarraitzen dugu askatasunaren bidean. Belaunaldi zaharrei berriak lotuz, geroa borrokatuz, amestuz, aldaketaren alde, munduko zapaldu guztiekin batera gelditu gabe ekinean...eta horrela bizitzen gara sortuz ta sortuz gure aukera atsedenik hartu gabe....

Nola ikusten du etorkizuna 20 urtez preso egondako lagun batek?
Alineación al centro
XXI.mendean askatasun iraultzaile
Euskal Herria iragana eta geroa.
HITZALDI-MERENDU-TERTULIA

abenduak 10, OSTIRALA
20:00etan Gaztetxean

2010-10-25

Hitzaldia: FEMINISMO ISLÁMICO


Feminismoa herrialde islamikoetan, gai ezezaguna erabat. Islamiar herrialdeetaz ari garenean topikoak, emakumeen egoera bortitza, zaila, datorkigu burura. Baina ba al dakigu zerbait bertako erresistentziaz, bertako errebeldiaz, bertako egiazko egoeraz? Ezer gutxi. Egoera hori hurbiltzeko, horri buruz informatu eta gehiago jakiteko jardunaldiak antolatu dituzte IPES, Askapena eta Bilgune Feministak. Etzi izango da lehenbizikoa Portugaleten, Indonesiatik etorritako Etin Anwar izango da bertan. Interesa duenak bertan du hitzordua:

URRIAK 27, asteazkena
19:00etan Nautika eskolan
(renfeko peñota geltokiaren aurrean) -PORTUGALETE-