Pages

2014-01-28

Neguan sartzearekin batera iritsi dira inauteriak jende artera!


Inauteriak neguko festak dira, gabonak pasatzearekin batera eta eta udaberri bitartean luzatzen diren jaiak. Inauteriaren bidez udaberriaren etorrera eskatzen zuten lehengo jendeek eta horrekin batera gaitz zein izurriteen amaiera opatu zetorren urte berriari. Horrela Europa osoko luze eta zabalean ospatzen dira inauteriak. Tokian tokian desberdin baina itxura berezi, bertoko eta sakon batekin erabat.

Euskal Herrian Ituren eta Zubietako (Nafarroa) joaldunen ibiliak markatzen du inauteri garaiaren hasiera. Urtarrileko azken astelen eta asteartean haien joareak astinduz aritzen baitira herri batetik besterako joanean urtero. Geurera etorriz, Trapagaranen, martxoaren 8an izango ditugu orain 4 urte berreskuratu genituen CARRASCOLIENDAS, gure herriko jatorrizko inauteriak. Data ez dago urrun, hasiak gara prestatzen, gorde data eta bizi eguna! Herriari loturik, unea biziz!