Pages

2014-02-20

Martxoaren 8an izango dira CARRASCOLIENDAS eta egitaru oparoa izango du.

Gorde eguna!! Urtero bezala Martxoaren 8an izango dira Carrascoliendas. Auzoz auzoko itzulia, jendeak eta dantzak, bazkaria Escontrilla eskolako frontoian, Trapagarango kaleak hartzea eta iluntzeko dantzaldia La Habana plazan. Iluntzerako antzerki-showa ere izango da.

Carrascoliendas egunaz gain, martxoa hilabete osoa hartuko duten beste hainbat hitzaldi eta aurkezpenekin osatuko da aurtengo egitaraua.  Beti bezala gure herriko sustraiak berreskuratzea, identitate propioa sortzea eta bizi garen mundu modernoan kokatzea da Carrascoliendaseko helburua. Lehen bezala dantza, kantu eta harremanen bidez, baina gaur egun. Jendeen artean elkartuz eta gozatuz, lehen bezala gaur. Ondo pasatu nahi baduzu eta gure herriko sustraietan murgildu... Gorde eguna, hartu etxeko arropa zaharrak, jantzi eta irten kalera!! 

MARTXOAK 8
CARRASCOLIENDAS!! 
Gure herriko inauteri zahar-berria!