Pages

2014-01-23

Idoya eta beste 40 gazte epaituak babesteko desobedientzia eguna antolatu dute Sestaon.


2009ko azaroaren 23ko gauean haien ohetik atera eta atxilotu zituzten. Madrilera eraman eta hainbat egun inkomunikaturik izan ostean epailearen aurretik pasatu ondoren kartzelara sartu zituzten. Gau hartan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 34 gazte eraman zituzten haien etxeetatik haietatik 3 izan ziren Sestaokoak, Idoya, Mikel eta Nahaia. 


Hiruak ezagunak ziren herrian bizi sozial eta politikoan inplikatuak izateagatik. Orain haietako 40 epaitzen ari dira Madrilen. Idoyak  epaiketara ez agertzea erabaki zuen eta etxez etxe hainbat lagunek babesturik ezkutuan egon da orain arte. Epaiketa bere bukaerara iristen ari da, 6-8 urte  arteko kartzela zigorra eskatzen du gazteentzat fiskalak. Ezer egin gabe, erakunde politiko edo sozialetan parte hartzeagatik. Noiz arte ibiliko gara gazteak horrela? Noiz arte zigorpean? Ametsak ditugu, injustiziak ikusten ditugu, mundua aldatu nahi dugu. Inplikatzen gara, sentitzen dugu, ikus eta ikasi eta gure bizia beste modu batez eraikitzen saiatzen gara. Gazte asanblada etaa gaztetxetako kideak ziren haietako batzuk, gu bezala. Larunbatean lagun eta senideek desobedientzia eguna antolatu dute Sestaon. Bertan izango gara!

40 GAZTE EPAITUEKIN ELKARTASUNA 
DESOBEDIENTZIA EGUNA
Urtarrilak 25 Sestaon, 12:00etatik aurrera Kasko plazan