Abenduaren 13 eta 14ean izango dira Meatzaldeko gazte jardunaldiak gure gaztetxean. Gazte ezberdinen arteko topaleku eta ideia trukatzeko toki izan nahi dute jardunaldiek. Normalean ez dugu gure inguruaz sakonean hitzegiten. Gazteria, etorkizuna, aldaketa, bizimodua, gure herriak. Nola ikusten dugu hori guztia? Norbere begietatik eta gure tokitik , gure herritik.
Posible da beste modu batez gauzak egitea? Posible gauzak aldatzea? Horretarako gure inguruan, gure eguneroko bizian aritzen garen arlo aukeratu ditugu haiei buruz hitz egiteko 5 lan taldetan: EMAKUMEA, EKONOMIA (lana), HEZKUNTZA, ETXEBIZITZA eta HARREMANAK.
Jardunaldiak 2 multzotan egingo dira, orokortasunetik hasita, lan talde edo gai konkretuagoetara:
ABENDUAK 13, OSTIRALA (arratsaldez)
18:00 Aurkezpena: Gazteok nola ikusten dugu gure ingurua? zeintzuk dira gure arazoak, kezkak, mugak?
ABENDUAK 14, LARUNBATA
10:30 LAN TALDEAK
Emakumea, ekonomia (lana), hezkuntza, etxebizitza eta harremanak.
14:00 BAZKARIA gaztetxean
15:30 ONDORIOAK eta AURRERA BEGIRAKO ILDOAK
21:00 KONTZERTUA
Makabi taldea (Portugaletetik)
Animatu eta parte hartu!