Galdera hori da, Guerrilla
Girlsekoek egindako lehenengo kritika. Amerikako Estatu Batuetan ez dute
emakumeen artea erakusten, ezta koloretako jendearena ere. New Yorkeko
Metropolitan museoan inoiz ez diote emakume bati pertsona bakar baten
erakustaldirik egiten utzi. Eta noski, Euskal Herrian berdina gertatzen da.
Emakumeok ez gara artea egiteko gai ala? Bai zera! Abestiak dioen bezala,
betiko leloaren betiko leloa, emakumeon gutxiespena nonahi! Hortaz, zertarako
museoetara joan begi bakar batez artea ikustera behartzen bagaituzte? Guk
betaurreko moreak jarri nahi ditugu, artea osotasunean ikusi nahi dugu.
Askotan artea jenioek egin
dutela entzuten dugu, benetan “obra maestra” delakoan. Hala ere, jenio hitza
nondik dator? Guerrila Girlsekoei egindako elkarrizketan nahiko erraz azaltzen
dituzte hitz hauen nondik norakoak. Gure hiztegietan “jenio” hitzaren esanahia
bilatzen badugu, botere bereziak dituen pertsona dela dio. Baina jenio hitz
latinoan, barrabilak esan nahi du. Orduan, haien aburuz jenioa = botere berezia
= barrabilak? Beraz, emakumeak = botere gabeak? JA! Berdina pasatzen da artean
erabilitako beste hitz askorekin. Nola aldatuko dugu mundua gure hitzak
menperatzen ez baditugu?
Amaitzeko, interesgarria
iruditu zait “Girls” hitza erabiltzea. Haiek, elkarrizketan “girl” edo
euskarazko "neska" hitza esaterakoan, pertsona "ez osoei" edo "heldugabeei" egiten
zaiela erreferentzia diote, eta horregatik umorez hitz hori jarri zutela. Azken
finean, denok daukagu asko ikasteko, asko aldatzeko, asko pentsatzeko; Zer da
ba, heldua izatea? Nork dio nor den heldua eta nor ez? Neska naiz, eta
Guerrilla Girlsen erakustaldiak nire buruari inoiz egin ez nizkion galderak
egitera eraman nau. Orain Bilboko Alhondigan dago haien erakustaldia ikusgai. Hortaz, gu ere “Girls” galerako, Alhondigatik hurbiltzera animatzen
zaituztet; ikasteko, kritikoak izateko eta pentsatzeko aukera paregabea delako.
So, let’s go Girls!