Badira hiru urte herriko hainbat elkarteek gogoeta sakona egin eta Olentzero eredu berria sortzen hasi ginena. Guraso eta kultur elkarte guzti horien artean gaztetxea ere egon zen. Ideia trukaketa horren sakonetik etorri zen olentzero herrian murgildu eta ahalik eta gehien zabaltzearen asmoa, kontsumoaren gainetik kultura nagusitzearena, abenduaren 24ean auzoz auzo kantatzen joatea, Olentzeroren ondoan iratxoak eta Mari Domingi pertsonaia sartzea, Trapagarandik urteari agur esatera Pico la Cruzera igotzea eta beste egitasmo multzo bat. Aurten ere ildo beretik sakontzen saiatu gara antolaketan parte hartzen dugun elkarteak eta egitaraua jadanik amaitua dugu!
Urteroko futbito txapelketa edo lehenago aipatutako hitzorduez gain berrikuntza ere badatoz:
PLAZA DANTZA, Dangiliske taldearekin
abenduaren 22an, 12:30etan Llano plazan
HAURRENTZAKO ESKUPILOTA TAILERRAK
abenduaren 26, 27 eta 31an 17:30etan Escontrilla eskolako frontoian
abenduaren 28an, 18:00etan institutuan
Herriko gazte batzuek egindako lanaren aurkezpena.
abenduaren 30ean, 19:00etan olaso jauregian
EUSKAL MITOLOGIAri BURUZKO HITZALDIA
urtarrilaren 2an, 19:00etan olaso jauregian