Uda eta herriko jaiak igarota gaztetxea martxan da berriro. Autogestioa praktikan ezarriz gure denbora librearen jabe izan nahi dugu, ikasi eta landu nahi ditugun kultur ekintzak antolatu, eta herritarrak kulturgile bihurtu. Horretarako irailean berrantolaketa lanean hasiko da gaztetxea bi arloren inguruan:
1-KULTUR TAILERRAK
Kultur tailerrak astero taldean egiten diren kultura ikasteko tailerrak dira. Orain arte bertso eskola, txalaparta, antzerkigintza edo dantza izan den moduan, aurten beste tailer batzuk sortu daitezke. Dakigun abilezia konpartituz edozein herritar izan daiteke irakasle. Tailer bateko partaide izateko ez da dirurik behar, zerbait ikasi edo lantzeko gogoa bakarrik. Taldean lortzen ditugu behar diren materialak eta gure gustoak landuz kultura herrikoia bultzatzen dugu, ikusle izatetik sortzaile izatera pasatzen garelako.
Urrian hasiko dira martxan kultur tailerrak horregatik Tailer zaharrak berrantolatu eta berriak proposatzeko bi asteko epealdia zabaldu da, irailaren 18arte.
TAILERRAK PROPOSATU eta URTEKO HELBURUAK AURKEZTEKO BILERA
IRAILAK 18, asteazkena
19:00etan GAZTETXEAN
2-UDAZKEN-NEGUKO KULTUR PROGRAMAZIOA
Udazken-negualdian kultur programazio bat antolatu nahi da gaztetxean. Musika, eztabaida, jantoki, kafe tertulia, zine-forum, hitzaldi eta beste hainbat ekintzekin. Hau guztia antolatzeko finkatu dira hurrengo bi asanbladak. Ideia berriak dituzula? proposamenak? zure lagunekin gaztetxean jo nahi duzula? etorri eta proposatu!!
IRAILAK 13 eta IRAILAK 20, ostirala
19:00etan gaztetxean