Kultur eskaintza antolatzen ari gara gaztetxean. Zer nahi dugu partekatu? Zer ikasi? zer landu? Guztiok badugu interesgunerik edo afiziorik. Askotan haiek lantzeko ordaindu behar da ordea eta guk ez dugu dirurik. Bestetan landu nahi genukeena ikasteko moldea ez da guri gustattuko litzaigukeen bezain herrikoia. Musikariak gara eta jotzen dugu musika eskolan baina ez hainbeste kalean, dantza ere lantzen dugu baina ez dugu egiten lagun artean, rapeatzen edo perkusioan ari gara beste askotan, hau guztia lagun berriekin elkartuz landu eta difruta dezakegu elkarrekin!
Gaztetxean gure afizioak lantzeko, astero egiten ditugun kultur aktibitateak dira tailerrak. Aurten ideia asko azaldu dira eta badago gauzak egiteko gogoa, antzerkigintza, bertsolaritza, euskal - latino dantzak, pandero-triki, frantsetegia, batukada edo beste batzuk egiteko asmoa azaldu da.
Beste ideiaren bat badaukazu, edo zeurea proposatu, etorri eta egin!!!!
Bihar irailak 18, asteazkena
19:00etan gaztetxean
tailerrak zeintzuk, nola, helburuak, zein egunetan...