Pages

2013-09-17

Lagorrigako jaia izango da larunbatean. Egiazko jai herrikoia.


Lagorrigako jaia izango da larunbatean, Arboleda, Ortuella eta Trapagarango jendeak antolatu eta libreki egiten duen jaia. Lagorrigako jaia benetan herrikoia da, ez du inongo udalen edo administrazioren dirurik onartzen, eta beraz aurtogestioan oinarritzen da. Norberaren partehartzea da oinarri eta horrek egiten du festa benetako eta erakargarri. Sukaldean, dantzan, musikan, aizkoran, ardi mozten edo harrizulatzen, guztia musutruk, guztia alaitasunez eta umorez, jendartean elkarlan harremanean.

Gaztetxekoek geure aldetik irratia muntatuko dugu goizetik berton, txalaparta igo, musika jo eta libreki parte hartu. Lagorriga handia da, lagorriga zabala da, bere burua saltzen ez duelako, mendi arteko territorio librea delako.  Ez bazara inoiz izan aski duzu eguna hartu eta goizetik bertaratzea. Aurrera lagorriga eta aurrera meatzaldeko piratak!