Pages

2013-07-25

TURUTA IRRATIA: JAI HERRIKOIEI BURUZ aritu gara Ugarte eta Arboledako jai batzordeko lagunekin.



Jaiak enpresek antolaturik merkantilizatu eta bere erroa galtzen dute askotan. Jai txikiek ordea badute bere sustraia eta benetan mantentzen dute herrikoitasuna. Bizilagunen partehartzea handiagoa da, zahar eta gazte elkartzen dira, antolakuntza herritarren eskuetan egoten da eta harremanak eta sentimentuak dira nagusi. Ugarte eta Arboledako jaiak dira horren adierazgarri. Horregatik nahi izan dugu TURUTA IRRATIAN jaiei buruz Arboleda eta Ugarteko lagunekin hitz egin.

Ugarteko jai batzordea historikoa da eta betidanik esistitu da, garai zailago edo oparoagoetan Ugarte biziarazi eta beti jaiak mantentzeko asmoekin. Arboledan berriz azken urtetan jai batzordea desagertu ondoren herriko gaztek elkartu eta birsortu egin dute jai batzordea eta aurtengoan jaiak bere gain hartu.  Gure herriak, auzoak, espazio hurbilenak gure gain nahi ditugu, herritarrek beizi eta sentitzeko, gure eskuetan.