Pages

2013-07-20

Hasi dira Arboledako jaiak!!


Txupinazoarekin gaur hasi dira Arboledako jaiak inoiz baino egitarau zabal eta oparoagoarekin, Arboleda bizi den seinale. Azken urteotan desagertuta zegoen jai batzordea berreskuratu daute herriko gazteek, eta elkarlanean antolatu dituzte aurten jaiak. 

Udalak kultur trafikante diren enpresekin antolatu izan ditu jaiak azken urteotan eta horrela jaiak ahulduz eta herriko errealitatetik aldendu egin dira. Horregatik lehengo jai herrikoi eredua berreskuratzeko elkartu da gazteria Arboledan. Inguruko musika taldeekin kontzertuak antolatuak daude gaurko, egunean inoiz baino ekitaldi gehiago daude, haurren programazioa indartu egin du bereziki  jai batzordeak eta Santiago egunean egiten ziren herri kirolak berreskuratu. Gainera herritarren arteko pilota txapelketa eta herri bazkaria ere berreskuratu egin dituzte.
 
Egitarau guztiaren artean Madalena eguna da urteko egunik handiena Arboledan bizi eta maite dugunontzat. Egun hori zaindu eta bultzatu nahi izan du jai batzordeak aurtengoan, kobazuloko igoera eta ondorengo animazioa musika  banda eta gaualdia nabarmentzen dira horrela egitarauean. Gainera euskarak eta euskal kulturak inoiz baino presentzia zabalagoa izango du. Herritarrak elkartu dira eta gazteak lehengotik ikasiz berria ari dira sortzen, herritarrak elkartzen garenean herria biziarazi eta indar ematen diogun seinale. Gazteak Arboledako eredu, herriaren eredu. Zorionak!! Trapagarango gaztetxeroak bertan izango gaituzue, San Gabrielen guk egiten dugun moduan herria pizten, eta bizitzen! ZORIONAK ARBOLEDA AURRERA GAZTERIA!