Pages

2013-07-03

Biolentzia matxistaren inguruan aritu gara TURUTA IRRATIAN.



Juan Carlos Aguilarrek bere Bilboko gimnasioan bi emakume torturatu eta erahil izanak hautsak harrotu ditu komunikabideetan azken hilabeteotan. Komunikabideek ez dute arazoaren sakonera joateko inolako interesik izan eta sentsazionalismora mugatuz, azalean gelditu dira. Emakumeen aurkako indarkeria matxista astetik astera errepikatzen den errealitate bortitza da. Zergatik gertatzen da hau? Nola eraiki zapalkuntzarik gabeko gizarte berria? Nola utzi emakumeak bigarren mailako izateari? Galdera hauek abiapuntu hartuta aritu gara mugimendu feministako Nora eta Tamararekin.

Asko dugu gaiaz sakontzeko, argi dago ordea gizarte berri eta justuago baten bidean feiminismoa dugula aldaketarako enborretariko bat. Bidean gaude eta ari gara, ekin diezaiogun! aldaketa gure barruan hasten baita!

Gaiaz gehiago sakondu nahi bauduzu INFO+: 
Europako emakumeon zapalkuntza nola izan den, gure bazterketa prozesua nola izan den eta zergatik.