Pasatu dira San Gabrielgo jaiak eta inon bada bertan ikusi dugu eta sentitu dugu egiazko jai batzuk zer diren. Ikusi dugu jai bat antolatzeko ez dela dirurik behar, auzotar eta jendearen partehartzeak egiten duela gehiena eta horrela izan da San Gabrielen. Lonjero egunaren bidez gazte arteko harreman sareak sortzen, herriko taldeek jotzen, Turuta irratiarekin auzoko jende zaharra elkarrizketatu eta giroaren berri ematen, herriko pilotari, dantzari eta harrizulatzaileekin. Auzotik auzoa indartuz eta piztuz.
Trapagarango jaiak ordea bestelakoak dira, aspaldi galdu zuten norabidea eta aspalditik aldatu nahian gabiltza. Herrikoiagoak nahi ditugu, partehartzaileago. Beste modu horizontalago eta partehartzaileago batez jaiak bizi nahi dituenari hala egiteko aukera eman. Tamalez ordea jai batzordea freno hutsa da halako ideiak garatu eta aurrera eramateko. Udaleko politiko eta makinaria beste logika batean daudelako, herria eta herrigintza bazterrera utziz, subkontratazio eta espektakuluen logikan.
Herritarrentzat ordea jendearekin egotea, gure barneko indarrak konpartitzea, ikusten duguna bizi eta sentitzea ez dago derrigorrez espektakulu komertzial handiei lotua. Askotan gauza txikiekin, baina herriari lotuak diren gauzekin lortzen dugu gustora egotea. Lonjero eguneko bazkalostean egon ginenok sentitu genuen hori eta bizi kolektibo sentimentu hori. Momentua, tokia, taldea, jendeak zerikusi zuzena daukagu guzti horretan. Horregatik sortu nahi ditugu horrelako espazioak Trapagarango jaietan.
Nola egin ordea? Jai batzordea muga bat da proposamen askorentzat. Zer egin nahi dugu? Jaietan garatzeko ze ideia ditugu? Ze proposamen? eta norekin egin hori guztia? Trapagaranen jai herrikoiak nahi ditugu, gure esku dago espazio benetan berri eta alternatiboak irekitzea, has gaitezen!
TRAPAGARANEN JAIAK. ZER EGIN?
Ideia eta proposamenak konpartitzeko eta zehazteko bilera
asteazkena, ekainak 5
arratsaldeko 19:00etan in the gaztetx