Pages

2013-05-28

GREBEI buruz aritu gara PIKOTXAren 2. irratsaioan. Badago protestarako motiborik!


PIKOTXA kontrainformazio herrikoia (2. irratsaioa) GREBAK eta PROTESTA SOZIALAK

 
Egiptoko Ramsés III.aren garaitik gure eskualdeko langile protestetara etorri gara. Grebak ez dira berriak gure eskualdean. Euskal Herriko langile mugimendua hemen sortu zen, lehen protestak, sindikatu eta borrokak, Arboleda, Ortuella eta Gallartako meatokietan gertatu ziren eta borroka haietatik etorri ziren geroago lan baldintzen hobekuntzak. GREBA eta PROTESTA SOZIALETAZ aritu gara oraingoan TURUTA IRRATIAN.

Irratsaio honen lehenengo partean Trapagarango berriak ekarri ditugu gogora, greben jatorriaz aritu eta Eneko Perez historialariarekin gure eskualdeko meatzari greba historikoetaz jardun gara. 

Horrez gain eskualdean mugimendu sozialen inguruan sortzen ari den koordinazio berriaz sakondu eta maiatzaren 30eko grebaz eta bere planteamenduaz eztabaidatu dugu Juanjo Aranburu LAB sindikatuko kidearekin. Greba beharrezkoa da? Ez da? Nola aurkitzen dira sindikatu eta mugimendu sozialak gaur egunean?
 
Eta amaitzeko geratzen den hilabetean eta Ekaina hasieran egongo diren ekintzak ere azaldu ditugu gure agendan.