Ekonomia ezberdin bat sortu nahi dugu. Horretarako kooperatibak izan daitezke aukera bat, eskualdean, herrian edo auzoan integratutako kooperatibak. Gizartea aldatzeko helburuarekin, sareak osatuz kolektiboki antolatzen direnak eta lana pertsonen eskuetan jartzen dutenak. Sare ekonomiko alternatibo hori sortzeko ordea finantziazioa behar da. Posible da bankuetatik aparte beste finantziazio sare solidario eta ez espekulatiboak sortzea. KOOP 57 haietako bat da. Horretaz hitzegingo dugu ostegunean gaztetxean.
Hizlariak: Liher Gonzalez eta Pau Fernandez (KOOP 57 talde sustatzaileko kideak)
Hizlariak: Liher Gonzalez eta Pau Fernandez (KOOP 57 talde sustatzaileko kideak)
ekainak 6, osteguna
19:00etan gaztetxean
ekonomia eta lana herritarren eskuetan,
meatzaldean sortzen has gaitezen!