TURUTA IRRATIA lehenbiziko aldiz atera zen kalera San Gabrielgo jaietako Lonjero Egunean. Kapillaren ondoan instalatu zituen irrati tresnak eta eguneko giroa jaso asmoz jaien bihotzetik egin zuen irratsaioa. Historikoa izan zen Trapagaranen irrati herrikoi bat kalera irteten den lehenbiziko aldia izan zelako baina bereziki plazan zegoen jendeak mikrofonoa hartzearekin batera audio historiko bat grabatu zelako.
Auzo biziaren aniztasuna argiki islatu zen irratsaioan, beltzetik zurira mila kolore, auzokolore!. Lonjero eguneko sukaldarietatik hasita, eskubaloi partidako nesketara, San Gabrielgo auzo elkarteko kideetatik, Danetarako Danokeko0 dantzarietara, lonjero eguneko antolatzaileak edo San Gabrielgo jaietako sortzaileak, guztiak aritu ziren haien ideia, sentsazio eta oroitzapenekin airean. Programa historikoa izan zen TURUTA lehenbizikoz kalera irten zelako baina bereziki San Gabriel auzoaren jatorria eta jaien izaeraz gehiago jakiten, ulertzen, sentitzen lagundu digulako. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta ez izan dudarik!! hurrengo batean ere TURUTA IRRATIA kalean izango gara! KOMUNIKAZIO HERRIKOIA!