Pages

2012-11-18

BITARRATXU eskalada taldea sortu da Trapagaranen.

Aurreko batean azaldu genuen bezala, Trapagaranen eskalada afizioa dugun lagunak elkartzen hasiak gara, herrian egin nahi den rokodromoaren gainean hitzegin eta gestio proposamen bat egiteko. 

Helburu honen gainetik ordea eskalada elkarte bat sortzea aipatu zen, gure esperientziak konpartitzeko, ekimenak antolatzeko, gure afizioa herrian zabaltzeko. Bide hori abiatu eta martxan jarri gara. BITARRATXU izango da herriko eskalada taldea. Izan ere BITARRATXU da Mendibil mendiarekin batera Trapagaranek duen tontor bakarra. Paperak eta prozesu administratiboa hasia gara egiten, horretarako astelehen honetan geldituak gara zenbait lagun arratsaldeko 19:00etarako elkartea ofizializatzeko bidean aurrera egiteko.

Hortaz gain azaroaren 26rako egin dugu hitzordua elkartearen helburu eta funtzionamenduaz hitzegiteko. Eskaladan afizioa baduzu, beste lagunak ezagutu nahi badituzu, zure asmoak konpartitu.... xiaugi! etorri!

AZAROAREN 26a, astelena
19:00etan anbulategi zaharrean
(elkarteen txokoan)