IRATXO IZAN NAHI DUZU?
Aurten ere iaz bezala iratxoak aterako dira, Olentzerorekin batera, abenduaren 24an. Umeekin dantzatu, jolastu eta guztiok barruan dugun magia ateratzeko, sentitzeko... eta noski ondo pasatzeko! Zuk ere iratxo izan nahi duzu?
Olentzero egunean arratsaldean, bajadan zehar umeekin jolasean egon eta ondoren egingo den kontzertuan, haiekin dantza eta barre egingo dugu. Aurpegia margotuz, belarri handiak jarriz eta arropa koloretsua jantziz, iratxo bihur zaitezke. Baina ze arropa? Ze dantza? Ze magia? Hori guztia erabakitzeko, OSTIRAL honetan AZAROAK 16 iratxo bilera egingo da 20:30etan gaztetxean, etorri eta atera barruan dituzun ideia guztiak, azken finean guztiok daukagu iratxo txiki bat barruan… atera dezagun! Ostiralean zuen zain egongo gara!