Zergatik egon behar da internet sarea telekomunikazio enpresa handien eskuetan? Komunikazioa giza eskubide unibertsal bat den neurrian ez lirateke hura gauzatzeko errekursoak (komunikazio sareak) herritarren eskuetan egon behar? Errealitatea ordea bestelakoa da, enpresa handien eskuetan egonik internetera konexioa garestia da eta ez dago pertsona guztien eskuetan,
Ortuellan auzolanean ari dira herri osoa hartuko duen sare libre eta alternatiboa osatzeko. Jadanik probak egin dituzte eta intensitate gutxiko antenen bidez herriko txoko gehienetan internet hartzeko wifi aukera sortzen ari dira. Enpresa handien monopoliotik kanpo, dohan.
GUIFI.NET du izena proiektuak, Bartzelona inguruan sortu zen eta jadanik 14.000 etxe baino gehiagotan eta Katalunia zein Valentziako herri askotan dago. Ortuellan ere laster egongo da martxan eta hori azaltzeko hitzaldia antolatu dute datorren astearterako. ...eta Trapagaranen internet sare herrikoi, alternatibo eta dohainik zergatik ez sortu? Informa gaitezen!
HITZALDIA: GUIFI.NET ortuellan
datorren asteartean, urriak 23