Pages

2012-10-16

11x12 GREBA: 16.000 ikasle atera ginen hezkuntzako errekorteen aurka protestan.

16.000 izan ginen Euskal Herriko hiriburuetan joan den ostegunean kalera atera ginen ikasleak. Ez dugu irakaskuntza elitista bat nahi, publikoa nahi dugu eta pertsona guztien eskura. Zailtasunak ordea bata bestearen atzetik datoz, Espainiako gobernutik murrizketak besterik ez dira planteatzen, horrela irakaskuntza gero eta eskasago, gero eta pribatuago, gero eta gutxiagoen eskuetan dago. 

Horregatik egin genuen greba eta joan ginen Bilbora manifestatzera. Ertzaintzaren kargak gora behera Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saila okupatu genuen. Hezkuntza Euskal Herrian erabakitzea eskatu genuen. Han izandako ikasle askoren artean  baginen Trapagarandik protestara joanda, bertan elkartu ginen gaztea multzo handi bat.