Pages

2012-10-22

Gaztetxea 2012-2013: proiektu berriak. Asanblada asteazkenean.

"Ibiltzen den harriak goroldiorik ez". Etengabe aldatzen, etengabe proietuak sortzen hortan gaude eta hortan jarriko gara aurten ere. 2012-2013 ikasturterako egitasmo berriak planteatu nahi ditugu gaztetxean, elkartegintzan aritu, kultur agenda piztu, barruko funtzionamendua hobetu, musika, kontzertu, antzerki eskaintza hobetu eta gazteon arteko sarea hobetu, herriari buruz proiektu kolektibo gehiago sortu eta garatzeko.

Udaletxea ere hasi da gazte lokalaren gainean hitzegiten gaztetxeak ekainean egindako proposamenaz ordea ez du ezer aipatu. Ez dugu gure aisialdia udaletxearen kontrolpean dagoen enpresen esku utziko. Dependentziara kondenatu nahi gaituzte herritarrak. Herritarren artean sortzen diren iniziatibak egiteko aitatxo-amatxori bezala udaletxeari baimena eskatzera behartu nahi gaituzte. Kultur aisialdi komertziala eskaini eta ahora ematen den janaria moduan, gu ikusle soil izatera kondenatu.  

Gaztetxean ordea autogestioa dugu oinarri eta autogestioa zutabe. Leku libreak behar ditu herriak, aniztasunean kudeatuak, jendeak libreki bere iniziatibak aurrera eramateko sortuak. Ildo horretan ere inizitibak sortu eta egin beharko ditugu aurten.

Hori guztiagatik asanblada deitua dago asteazkenerako. ETORRI, zure ideiak eman eta PARTE HARTU!!

Gaztetxea 2012-2013. autogestioaz iniziatiba eta proiektu berriak.
urriak 24, asteazkena
21:30etan afari asanblada gaztetxean.