Ari gara motorrak berotzen. Irailaren 29an izango da Trapagarango gazteguna. Urteroko moduan trapagarango gazteak elkartzeko, merkantilizazio eta kultura uniformizatzaile globalaren gainetik gazteria bizi-bizirik gaudela esateko. Euskal Herritik, bertokotasunetik, herrikoitasunetik.
Irailaren 29an herria hartzen saiatuko gara, gazte marea batean. Gaztetxe publikoa behar dugu, herriarentzako lokal autogestionatu bat eta horren eskakizuna egiteko baliatuko dugu egun hau.
Hau guztia antolatzeko hitzordua egina dugu datorren iganderako, gaztetxean, etorri eta parte hartu!! Trapagaran Euskal Herria! Aurrera herriko gazteria!
IRAILAK 16, igandea
19:00etan GAZTEGUNA ANTOLATZEKO BILERA GAZTETXEAN