Pages

2012-09-16

Irailak 26ko greba antolatzeko asanblada irekia bihar 20:00etan anbulategi zaharrean.

M29ko greba arrakastatsua izan zen Trapagaranen. Murrizketek, eskubide mozketek langile eta herritarren aurkako neurriek ordea aurrera segitzen dute. Horregatik deitzen dute gurean grebara euskal sindikatuek (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE...), SAT sindikatuak Andaluzian eta CNT, CGT edo 15Mko talde batzuek Espainian.

Greba orokor deialdia irailaren 26rako egina dago eta hori bera Trapagaranen antolatzeko kedada jarri dugu biharko 20:00etan anbulategi zaharrean.