Pages

2012-07-15

Asteartean hurrengo bilera. MAtaderoa, jaiak eta gazteguna.

Hemendik aurrera gaztetxe publikoaren dinamika nola jarraitu eta indartzeko ideiak aztertzen egon ginen joan den osteguneko batzarrean. 3 ildo nagusi adostu genituen.

1-HERRIKO JAIAK: Bertan "mataderoa herriarentzat" aldarrikapenak presentzia izatea jarri dugu helburutzat. Aipatu da Flash mob handi bat egitea, pegatinak, play back edo bajadan ikustarazteko nolabait antolatzea... Ideia gehiago behar dira eta horren inguruan jaiak antolatu.

2-GAZTEGUNA: Irailaren 29an izango da. Mataderoaren eskakizuna gizarteratu eta zabaltzeko erabailiko dugu. Egunaren antolaketan murgildu behar gara, ideia berriak behar dira eguna birformulatzeko. Nola antolatuko dugu eguna? Musika talde, ekimen edo ikuskizunik proposatzeko?

3-GAZTETXEKO ESKAINTZA INDARTU: Mataderoko proiektua indartzeko onena gaurko gaztetxearen inguruko ekimenak indartzea izango da. Hasi gaitezen proiektu-ametsak errealitate bihurtzen. Mataderoa lortu ala ez zergatik ez hasi bertan egingo genituzkeen ekintza eta ekimenak egiten? Gure eskuetan dago. Ildo horretan datorren denboraldiari begira (2012-2013) gaztetxeko eskaintza indartu eta zabaltzea pentsatu dugu, tailer kulturalei dagokionez, hitzaldi, kultur ekimen edo proiektu kolektiboei dagokienez. Wifi libre komunitario baten gaineko ideia martxan dago, irratiarena aipatzen ari dira beste batzuek, txalaparta, alboka, musika talde, bertso eskola... 

Hau guztia definituz joateko bigarren bilera bat deitu dugu datorren astearterako gaztetxean. Etorri eta ekin dezagun aurrera! Proiektu eta amets kolektiboak errealitate! Jaso eman, zuk eta nik... elkarrekin egingo dugu!

MATADEROA HERRIARENTZAT, hemendik aurrera zer?
uztailaren 17an, asteartea
iluntzeko 19:30etan asanblada gaztetxean.