Maiatzaren 1arekin urteroko moduan iristen dira Zaballako jaiak. Herriko jaien zirkuituaren lehenengoak, ondoren etortzen dira beste jai guztiak (San Gabriel, Elgero, Arboleda...).
Kontatu digutenez, Zaballako jaiak gogotsu hartzen zituzten lehen gazteek, egunez auzoko jendearentzako elkartzeko espazioa zen eta gauak luzeak izaten ziren, berbena amaigabeetan, elizaren atzeko kallejoia izaten zen ezkutaleku ilun eta handiena. Denborarekin galduz, ahulduz joan dira auzoetako jaiak. Ohitura hartu dugu jende asko dagoen lekuetara joateko, masifikazioetan elkartzeko. Berreskura ditzagun gure herriko bilgune naturalak!
Iaz Zaballako jaietan elkartu ginen gazte dexente, lokalaren barruan kriston giroan egin ziren kontzertuekin. Aurten ere bide hortatik bultzatu nahi dugu eguna, indartu auzoko jaiak. Iaz bezala gazteon esku dago PARRILLADA eta SOKATIRA antolatzea kontzertuen aurretik egiteko. Animatu eta etorri! Danon artean egingo dugu, ZU GABE EZ DAGO!!
APIRILAK 30 ZABALLAN
18:30etan euskal dantzak Danetarako Danokekin
19:30etan HARRIZULATZAILEAK
20:00etan PARRILLADA+BERTSO GERRILLA
20:30etan SOKATIRA
23:00etan ZABALLAROCK
Pabernos Matao+Pasejeros Sin Billete+LA MEST