Pages

2012-05-03

Larunbatean ENKARTERRIKO BERTSO FINALA: Aupa Nuria eta Barroko txapeldun!

AUPA NURIA eta BARROKO!!! 
Larunbatean jokatuko da Enkarterriko bertso finala berezia izango da lehenbizikoz ariko diren 6 bertsolarietatik 2 trapagarango bertso eskolatik heldu direlako.  Nuria gure irakasle maittagarria eta Barroko bertsotan herriko aitzindari eta oraingo txapelduna. 

Enkarterrin gaude, mugaldekoak gara, periferiakoak. Txapelketa eta puntuaziotik haratago bertoko euskaldunak elkartuko gara txapelketan, oihu, ulu, animo eta zalaparta. Hemen bagara eta bagaude, bizi gaitezen garen moduan far westeko lurretan.
 
Polliki polliki baina euskal mundua zabaltzen ari da gure industriarteko mugaldetan, bereziki gazte bealunaldietan. Gure euskal izateko modua ez da gure aurrekoek izan zuten berdina, baina aurrekoek konpromisoz, ekinez eta indarrez sortutako bidetik heldu gara gu. Euskal munduekin nolabait loturik gaude eta hizkuntzak ematen duen esamolde eta jolasez baliatzen gara gure artean ari eta bizipozez aurrera egiteko. Hasiak gara euskal begiz ingurura begiratzen. Hortan ozeano handiko uharte, irla txiki dugu guretzat Trapagarango bertso eskola.

Horregatik joango gara bertsogerrillako hoolligans-ak ENKARTERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA ikustera larunbatean Barakaldora: Nuria eta Barroko sustengatzera, animatzera eta gure euskaltasuna bizitzera!! FORZA NURIA eta BARROKO! Aupa bikote zuekin gaude!! MEATZARI ANTZERA, TXAPELA TRAPAGARANERA! 

Maiatzak 5, larunbata
17:30etan SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (Barakaldo)