Ekainaren 9an izango da 5.aldiz Lonjero Eguna geurean. Denbora aurrera doa eta hasieran hasi ginenak ez gara orain gaudenak. Gazte askok parte hartu genuen lehen urteetako antolakuntzan eta askoz gehiagok ezagutu dugu jadanik antolatua zegoela.
Dudarik gabe lonjero eguna egun garrantzitsua bihurtu da Trapagaranen: Kuadrilla arteko harremanak gainditu ditugulako, San Gabriel auzoko jaiak berpiztea lortu dugulako eta modelo berri bat sortu dugulako auzoetako jai zahar tradizionalentzat.
Beste gauza asko ordea hobetzeko dauzkagu: ELKARLANA da lonjero egunaren onarria, guztion artean gauzak berdintasunez antolatzea, ardurak banatzea eta guztion aportazioa proiektuari gehitzea. Hasi berri diren kuadrilla gazteenen iniziatibei bide eman behar diegu, baliabideak eskaini eta animatu. Inorren menpe egon gabe proiektua autogestionatu eta jai modelo berri herrikoi eta partehartzailea etengabe asmatzen jarraitu. Horretarako elkartu behar gara.
2012ko LONJERO EGUNEAN parte hartuko dugunentzako ZITA DUGU OSTIRALEAN GAZTETXEAN. NOLA EGINGO DUGU AURTENGO LONJERO EGUNA?
OSTIRALA, apirilak 28
19:30etan LONJERO BILERA GAZTETXEAN