Pages

2011-07-15

TRAPAGARANGO JAIAK: eredu herrikoi eta partehartzailean sakonduz


Erori da harresia, jai batzorde irekia eta benetan demokratikoa daukagu. Gauzak bertan proposatzen dira, eztabaidatu, adostu eta aurrera eraman. Aurrerapauso itzela da hori eta hortik helduko dira aldaketak ondorengo urteetan ere bai. Jai eredu berria sortzen ari gara, ezberdinen artean, parte hartzean oinarrituz Trapagaranerako.

Nola sartu orain jai berrien eraikuntza, parte hartzea eta herrikoitasunaren bidean. Zein oinarriren arabera mugitu edo sakondu? Hainbat ideia nagusi landu ditugu, azpian sakonago azaltzen dugun txostenean.

1-Txosnagunea marginalitatetik atera eta jai gune bat gehiago bezala erabili. Barrankoko eszenatokiaren inguruan ipini.

2-Herrian eguneko giroa piztu, herri barruan jai gune berriak sortu egunez ekintzak egiteko.

3-Txosnetako kuadrilla eta lonjak oinarri hartuta liga partehartzaile bat antolatu eta herriari ireki (kuadrillen bajada, ginkana, goitibera....)

4-Txapelketa gastronomikoak indartu eta elkartu. Herri ikuspegitik indartu.

5-Makro-Kontzertu handien eredua gainditu, talde ertainagoekin kultur eskaintza osatu, herriko kultur talde eta balibideak dinamizatu eta indartu eta jaietako presupuestoa murriztu.

Poliki poliki ari gara jai egitaraua guztion artean osatzen eta laster izango dugu konfirmatuta. Hemen lotzen ditugu jai batzordean gaztetxetik defendatu dugun posturaren oinarriak: