Pages

2011-07-18

KOLORETAKO UHOLDEA bildu zen larunbatean KUKUTZAREN ALDE.


Milaka eta milaka jende, kolore ezberdinetako banderak, malabareak, mozorro, klown, musika... Manifestazio koloretsu handi batek Kukutzak Errekaldeko gaztetxe autogestionatu eta libre izaten jarraitzeko eskatu zuen larunbatean. Bertan egon ginen Trapagarango gaztetxekoak ere bai. Protesta handia izan zen eta jendearen aniztasuna argi gelditu zen. Urrats bat izan zen Kukutza gaztetxearen defentsan. KUKUTZATIK EZ DIRA PASAKO!

Herri osoari irekiak dauden espazio libreen alde, autogestio eta auzotarren antolakuntzaren alde. Ondorengo bideoan azaltzen da kukutza gaztetxearen historia, antolakuntza eredua eta urteetan zehar Errekalde auzoan eraikitakoa. Gaztetxeko eta auzokideen ahotik: