Bihar Madalena eguna, zaldiak, jendea, kobazulora joan etorria, bajada eta erromeria. Egiazko Far West. Gaur hasi dira Arboledako jaiak, eta ez da dudarik zerbait berezia badutena. Lekuagatik, etxe, plaza eta tabernen aglomerazioagatik (metro karratuko taberna gehien duen herria!). Bereziak dira Arboledako jaiak, baina lehen bazuten beste indar bat.
Urteak dira Arboledan egiazko jai batzorde bat ez dagoena. Herritarren banaketa, inplikaziorik eza, herri antolakuntza eta autonomia desagertarazi du, udalak antolatzen ditu orain jaiak. Herriarekin loturarik gabe, norabiderik gabe, andaluziako feria de abril estiloan. Lehengo jaietaz gogoratzen garenok, 15 egun irauten zuten jaiek, akanpadan igotzen ziren beheko herrietakoak, Reincidentesek ere jo zuen behin, erromeria partehartzaileak, herritarren bazkaria, pilota txapelketak edo herri kirolak, gau eta egun egoten zen giroa bertan eta hartaz oroitzen gara.
Arboledak baditu aukerak Trapagaranek ez dituenak. Arboleda herri bat da, Arboledak badu indarra, plaza txukuna du, bertako jendea benetan inplikatzen da, tabernak eta herrikoitasuna. Erabil dezagun indar hori herriaren onerako, gazteei balibideak emateko, berriz ere Arboledako giroa pizteko, meatzaldeako Lesaka berpizteko. Ez gaitzaten bihurtu plastikozko pertsonak plastikozko munduan. ARBOLEDA BIZIRIK! MEATZALDEA BIZIRIK! Bertan ikusiko dugu elkar:
ARBOLEDAKO JAIETAKO PROGRAMA: http://www.trapagaran.net/archivos/noticias/ARBOLEDAKO%20JAIAK%202011_1.pdf