Gaztetxe mugimenduaren artean Euskal Herrian sinbolorik bada Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea da horietako bat. Auzoak berreskuratutako pabelloi industriala, gazte asanbladak gestionatua. Rokodromoa, kontzertu gunea, tailerrak, haurrentzako ekintzak, ensaio gune, kultur gune askea eta autogestionatua.
13 urte dira gazteek kukutza auzoarentzat ireki zutena, orain edifizioa konstruktora batek erosi duela eta epaiketan sartuta epaileak desalojo eta derriboaren alde egin du. Kukutzak ordea balore espekulatiboa baino gehiago du. Autogestiaren eskola, auzoari bizia emateko gunea, edozeinentzako espazio irekia... Badira aukerak desalojoa geldiarazteko, udaletxeak konstruktorari eraikitzeko beste lur batzuk ematea eta kukutza mantentzea beste batzuen artean.
Ekipo bat muntatu dugu Trapagaranen ere egoera honen berri emateko eta ahal gehien zabaltzeko (Eskuhorriak banatzeko 18:00tan gelditu gara BBK.-ko gurutzean, ahal duena etor dadila). amaitzeko Kukutzarekin elkartasunez larunbatean Bilbon egingo den kukutzaren aldeko manifara deialdia ere zabaltzen dugu. Han elkartuko gara. Kukutza eta gaztetxe guztiak zutik!
LARUNBATA, uztailak 17
KUKUTZAREN ALDEKO MANIFA INTERNAZIONALA
18:00etan Bilboko udaletxetik
KUKUTZAREN ALDEKO MANIFA INTERNAZIONALA
18:00etan Bilboko udaletxetik