Pages

2011-01-16

Hegoaldeko Sudan independentziara.


Izenik ez duen estatu berri bat sortzera doa adituen arabera Sudan Hegoaldean. Joan den igandea hasita gaur arte 4 miloi hego sudandar izan dira independentzia erreferendumera deituak. 38 urteko konfrontazio armatua 2005eko bake akordioekin amatu zen eta hortik heldu da erreferendumaren eguna.

GATAZKAren ARRAZOIAK
Britaniar inperioari dagokio gatazka luze honen ardura. Afrikako estaturik handiena da Sudan, arabiar-musulmana iparraldea eta afro-kristau-animista hegoaldea. Deskolonizazio prozesuan estatu beraren baitan sartu zituzten bi eskualdeak, horrela europarren menpekotasunetik askatu ziren hegoaldeko sudandarrak baina arabiar elite baten menpe gelditu ziren. Egoera horretan borrokatzearen aldeko hautua egin zuten hegoaldekoek ahalik eta akordio onena lortzeko asmoz. Iparraldetik ordea arabiar-islamizazio prozesu bati ekin zioten irakaskuntza eta erlijioaren bidez, iparraldeko merkatariak, poliziak, funtzionariak hegoaldera bidaliz eta poliki poliki hegoaldea kolonizatuz. 38 urteko borroka armatuari eman zion bide egoera honek.

ETORKIZUNERAKO ERRONKAK
Gaur amaitu den erreferendumean erroldaren %80ak bozkatu du. Inork ez du dudarik independentzia izango dela hegoaldeko sudandarren aukera, etorkizunera begira ordea badira hegoaldeko sudandarrek izango dituzte gainditu beharreko hainbat arazo.

1.Ikustekoa da internazional mailan, Afrikako zein munduko gainontzeko estatuek nola hartuko duten estatu berriaren jaiotza. LAgundu edo boikoteatuko duten.

2.Hego Sudanek Ipar Sudanekin duen muga adostu behar beharko du. Bertan kokatzen da momentu honetan negoziatzen ari den Abyei eskualdeko muga konfliktiboa.

3.Hego sudanek Sudan osoko petrolio putzuen %80 hartzen du, bertatik petrolioa ateratzeko bideak ordea iparraldetik pasatzen dira Egiptora iritsi arte. Ikusi beharrekoa da petrolioaren negoziazioek zer ematen duten.

3.Konpondu beharrekoa da iparraldeko sudanen geldituko diren hego sudandar minoriaren egoera zein izango den eta zein izango den hegoaldean bizi diren ipar sudandarren egoera.

4.Tribu nomaden egoera adostea ere zaila izango da. Azkenean tribu hauentzako ez baita inoiz mugarik izan, zein estatuk hartuko du beregain haien herritartasuna?

5-Iberiar penintsula baino handiagoa den lurraldea da Hego Sudan. 10 miloi pertsona bizi dira bertan. Isolamendu handia da eta azpigiturak egitea beharrezkoa. Erronka izango da Hego Sudanentzat bertoko azpiegiturak antolatu eta eraikitzea.

Otsailean jakingo dugu erreferendumaren emaitza baina duda gutxi dago, munduko 193. estatua sortzera doa ekialdeko Afrikan. zailtasunak zailtasun, arazoak arazo, ez zaie damutuko, ez baitago herririk behin askatu eta atzera, berriz menpekotasunera, itzultzea eskatu duenik. Zorionak Hego Sudan! 194.a gure txanda izango ahal da?