Hasi gara dokumental forumekin. Norbaitek dokumental bat proposatu, zergatik aukeratu duen azaldu, elkarrekin ikusi eta gaia irteten bada eztabaidatu. Ondoren afari-merendua eta lagun arteko tertulia. Hilabetean behin gaztetxean. Ostiral honetan izango da lehenengoa. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruan.
SINOPSIA: Zer da AHT? Abiadura Handiko Trena garraio mota bat da. Ofizialki “aurrerabiderako jauzi handi” giza aurkeztua izan da. “Euskal Y” eta Abiadura Handiko Nafar Korridorea espainiar Gobernuaren “Plan Estrategico de Infraestructuras de Transporte”aren parte bat dira, hiriburuak ziztu bizian lotzeko ahaleginean.
Baina, zer suposatzen du AHT bezalako proiektu bat aurrera eramatea? “Aurrerapen” hau izango duen kostu ekonomiko, sozial eta ekologiko itzela izango da. Hurrengo 15 urteetan 250.000 euroko gastua aurreikusi da. Eta inpaktu ekologikoa ez da izango normala, 460 kilometro eraiki nahi dira gure lurretan, eta honen konplexutasunagatik obra handiak dira beharrezkoak, hala nola tunelak, biaduktuak, lur mugimenduak… Beharrezkoa izango da ere lur okupazioa, eta hau nekazal arloan kalte gogorrak izango ditu. Nekazaritza zaindu behar da gurean, egunero gutxiagora doalako, eta AHT suntsituko du. Udalerrien kalteak ere hartu behar dira kontuan, herrien parean pasatuko baita, eta horrek zarata handia dakar.
Zergatik interes hau? NEGOZIOA. Soilik obrarekin zenbait urtetan 970 milioi euro urteko produkzioaren areagotzea ekarriko lukeela, horren %83 eraikuntza sektorearen onerako. Horregatik interes handi hau.
Zein da arazo nagusiena? HERRIAREN PARTAIDETZA ALBO BATERA UTZI DUTE! Herriari ez zaio galdetu zer nahi duen. Eta ez hori bakarrik, ez da eman informazioa ere ez! Jendeak ez daki proiektu hau egitea zer nolako kalteak ekarriko ditu.
Horregatik animatzen zaituztegu ostiral honetan gaztetxean egingo den bideo-emanaldira igotzera. Ikusiko dugun bideoa azaltzen du goian dagoen guztia.
AHT, Zer ari zaigu ezkutatzen?
Ostiralean, urtarrilak 14
20.30tan GAZTETXEAN