Pages

2011-01-23

1961eko urtarrilak 17: Patrice Lumumba


Patrice Lumumba Kongoko lehenbiziko presidente askea izan zen. Ordurarte Kongo Belgikaren menpe zegoen, kolonialismoaren menpe, arrazakeria eta bertako baliabideen hustiaketaren menpe.
50.hamarkadan Kongoko Askapen Mugimendua sortu zen eta bertan aritu zen Lumumba preso sartu zuten arte. Mugimendua indartuz joan zen eta Belgikako gobernuarekin eramandako negoziazioetan parte hartu zuen Lumumbak. Belgikak 1960an indpendentzia eman zion Kongori eta Lumumbak independentzia egunean Belgikak kongoko gizarteari egindako zapalkuntza oinarri egin zuen askapen diskurtsoa. Belgikako gobernuak ez zion inoiz Lumumbari honegatik barkatu. Berehala azaldu ziren lehenbiziko arazoak: Belgikako gobernuak tribuen arteko barne gatazkak baliatuz eskualde batzutan gerra zibila sortu zuen eta matxinatuak lagundu zituen. Gainera Kongoren independentzia Belgikarekiko menpekotasun ekonomikoa bermatzen zuen deuda bati lotua zegoen eta horrela Kongok ezin zuen herri libre bezala ekonomikoki garatu.

Saltsa honetan 1961ean Lumumba boteretik bota eta estatu kolpea eman zuen armadak Kongon. Lumumba harrapatu, torturatu, hil eta bere gorputza zatikatu zuten. Beti aipatu izan Belgikako zerbitzu sekretu eta CIAren presentzia. Hor amaitu zen Kongoko askatasunaren bidea, Lumumbarekin hil zen 2003ra arte Kongok hauteskundeetan aukeraturik izan zuen presidente bakarra. 1961etik 2003 bitartean diktadura militar baten azpian bizi izan baitziren Kongon. Beti europako metropoliaren menpe, pobrezian eta haien bide propioa ezin garatuz europarren interesen menpe. Gu berriz geurean, geure askatasun bidean, jakinez, ikusiz, biziz, sentituz gure askatasuna munduko herri guztiekin batera doala. Estatu izan edo ez, independentziaren gainetik herrialde bakoitzaren burujabetzara etorkizuneko elkartasunezko mugarik gabeko munduan.