Pages

2010-12-27

Trapagarango bertso eskola sortzera goaz


Bertsolaritza fenomeno berria da gure eskualdean, azken urteotan bilakaera ikaragarria izan du ordea. BAtzuen oroitzapenean dugu orain 8 bat urte gaztetxeko bertso afariak antolatzen hasi ginenean herriko tabernetara joaten ginela bertso poteoan eta tabernari askok bertsolari bat zer zen ez zekitenekoa... Ez da hainbeste denbora igaro!

Orain urtero badira pare bat bertso afari gaztetxean, bertsosaioren bat ere bai. Azkena izan da San Gabrielgo jaietako ostiralean plazan egiten hasi garen bertso afaria, bertsoak kalea irabazi du gurean! Bertsozaleak badira orain gure herrian eta bertsolariak ere bai, Ion Barrokal aitzindari. Enkarterriko HASI bertso eskola, txikitik handira joan da eta oroimenean dugu Aingeru, Jokin eta Ion bazterrik bazter bertsotan eta bertolaritza zabalduz aritzen ziren hasiera hura. Bilbotik Karrantzara mendebaldeko muturreko azken bertsolariak ziren edo agian lehenengoak. Kontua da HASI hazi egin dela, Barakaldon eta Zallan bertsotan aritzeko astero biltzen direla. Trapagaranen ere bertso eskola muntatzeko baldintzak baditugu orain. Oinarritxu bat badugu eta hortik gora eraikitzen hastera goaz. Herrian bertso eskola bat muntatzeko ideia haizatuz ari da. IDeia hau mamitzen hasteko asmoz, zehazteko asmoz bilera deitua da.

Datorren Ostegunean, abenduaren 30a
18:00etan gaztetxean
Trapagarango bertso eskola sortzera goaz!