Bazirudien 2012an amaituko zela Petronor baina okertuta geunden. PNV eta PSOEren arteko paktu baten bidez beste 40 urtez egoteko baimena eman diote Petronorri. 2052. urterarte. Kontua da beti bezala enpresek agintzen dutela gure eskualdean eta ez pertsonek. Meatokien garaian lur guztiak hankaz gora jarri zituzten, langileak esplotatu eta hemengo aberastasuna (burdina) Inglaterra, Frantzia edo Belgikara atera. Beranduago industrializazio garaian gure herriak langile berrientzako etxez izugarri handitu ziren, langile horiek aritu ziren gure eskualdeko enpresa handietan lanean, aberastasuna ordea ez zen gure herrietan gelditu, gure herriak izan dira Bizkaian azpiegitura txarrenak dituztenak, frontoirik ez, kultur etxeak, osasun zerbitzuak eskas....
Orain berdina pasatzen da, politikoek berriz ere Meatzaldea saldu eta enpresaren interesen alde egiten dute. Partidu politikoen lana liteke Petronor herritarrentzat kutsagarria dela jakinik errekonbersio industrial bat planifikatzea, Petronor itxi eta lanpostuak beste sektore batzuetan sortzea, herritarron bizi kalitatea hobetzeko. Josu Jon Imaz dugu ordea Petronorreko gerentea, diruak zenbat pisu duen PNV eta PSOEren poltsikoetan!